2023/07/18ko prentsa-oharra
IKERKETA ZIENTIFIKO ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO JARDUEREI BURUZKO ESTATISTIKA-I+G. Aurrerapena. 2022
Barneko I+Gko gastua % 9,1 handitu zenEuskal AEn 2022an
Dedikazio osoko baliokidetzan ari diren langileen kopurua % 4,9 hazi zen
Barneko Ikerketa Zientifiko eta Garapen Teknologikoko (I+G) jardueretako gastua % 9,1 hazi zen 2022an Euskal AEn, Eustatek egindako behin-behineko emaitzen arabera. Dedikazio osoko baliokidetzan I+Gn lan egiten duten langileen guztizko kopurua % 4,9 gehitu zen.
Egikaritze-sektoreen arabera, enpresek % 8,9 igo zuten barne-gastua, eta % 4,4 I+Gko jardueretarako langile kopurua. Goi-mailako irakaskuntzan, gastua % 9,5 hazi zen, eta I+Gko langile kopurua % 6,6. Azkenik, Administrazio Publikoaren sektorean, gastua % 9,6 hazi zen, eta I+Gn diharduten langileen kopurua % 3,2.
Azken datu konparagarrian (2021), barneko I+Gko gastua BPGarekiko % 2,11 izan zen Euskal AEn; hau da, Espainiako gastua (% 1,43) baino % 48 handiagoa.
I+Gko gastuaren eta dedikazio osoko langileen aldaketa, egikaritze-sektorearen arabera. Euskal AE. Aurrerapena. 2022
| | 2022/2021 Gehikuntza (%) |
| | I+Gko gastua | Langileak (DOB) |
| Guztira | 9,1 | 4,9 |
| | | |
| Enpresak eta IAGEP | 8,9 | 4,4 |
| Herri-administrazioa | 9,6 | 3,2 |
| Goi-mailako irakaskuntza | 9,5 | 6,6 |
Data 2023ko Uztailaren 18a
Iturria: Eustat Ikerketa zientifikoko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika
Ohar metodologikoa: Eustatek Datu-aurrerapena dakar, 2022an I+Gko gastuek eta langileek izan duten bilakaerari buruzkoa. Horretarako, enpresak, goi-mailako irakaskuntza eta administrazio publikoa hartu dira kontuan. Horiek aurreko urtean lortutako gastu osoaren % 87,3 hartu zuten, eta, horri esker, 2023ko uztailera aurreratu ahal izan da emaitzen aurrerapena. Behin betiko emaitzak aurtengo azaroan aurkeztuko dira.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62