2023/07/27ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2023KO EKAINA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Eraikuntzaren kostuak % 0,1 jaitsi dira Euskal AEn 2023ko ekainean

Urtetik urterako balioetan, 2023ko ekainean % 3,4 igo dira prezioak 2022ko ekainaren aldean

Eraikuntzaren kostuen indizea % 0,1 jaitsi da Euskal AEn 2023ko ekainean, aurreko hilaren aldean, Eustaten datuen arabera. 2022ko hil berarekin alderatuta, kostuak % 3,4 igo dira.

Eraikuntzaren sektoreko kostuak berdin mantendu dira hiletik hilera; Obra Zibilekoak, berriz, % 0,1 jaitsi dira. 2022ko ekainarekin alderatuta, prezioak % 4,2 igo dira Eraikuntzan, eta % 0,2 Obra Zibilean.

Aurreko hilaren aldean (2023ko maiatza), lehengaien kostuak % 0,1 jaitsi dira, eta eskulanaren kostuak, berriz, konstanteak izan dira. Urtetik urterako balioetan, aldiz, lehengaien kostua % 3,8 igo da, eta eskulanarena % 2,1.

Lehengaien kostuak % 0,1 egin du behera hil batetik bestera Eraikuntzaren sektorean, baita Obra Zibilaren sektorean ere. Urtetik urterako bilakaeran, Eraikuntzako lehengaien kostuak % 4,9 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 0,3 jaitsi.

Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Ekaina 2023

Excel csv
 IndizeaAldakuntza (%)
  m/m-1m/m-12
Guztira125,5-0,13,4
Eraikinak125,20,04,2
Obra zibila126,5-0,10,2
    
Lehengaiak127,5-0,13,8
Eraikinak127,2-0,14,9
Obra zibila128,7-0,1-0,3
    
Laneskua119,10,02,1

Oinarria 2015=100

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Uztailaren 27a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea

Honako azpisektore hauetan izaten dituzte igoerarik handienak 2023ko ekainean 2022ko ekainaren aldean Eraikuntzaren sektoreak kontsumitutako lehengaien prezioek: Ez-metalezko meen industria (% 16,2), Zuraren eta kortxoaren industria (% 12,4), Kautxua eta plastikoa (% 10,9) eta Ez-metalezko meak (% 8,0). Aitzitik, hauek dira sektoreko lehengaiak diren produktuak ekoizten dituzten eta prezioen jaitsiera izan duten azpisektore nagusiak: Petrolioa fintzea (% 35,7 behera) eta Energia elektrikoa eta gasa (% 16,1 behera).

Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p) . Ekaina 2023

Excel csv
 m / m-12
Ezmetalezko meak8,0
Zuraren eta kortxoaren industria12,4
Petrolioa fintzea-35,7
Industria kimikoa-0,3
Kautxua eta plastikoa10,9
Produktu mineral ez-metalezkoak16,2
Metalgintza-7,9
Metalezko artikuluak2,9
Material elektronikoa-0,1
Material elektrikoa3,6
Makineriaren fabrikazioa6,0
Altzarigintza4,8
Energia elektrikoa eta gasa -16,1

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2023ko Uztailaren 27a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Eraikuntzaren kostuak % 0,1 jaitsi dira Euskal AEn 2023ko ekainean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2023/07/27
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021172_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali