2013/05/09ko prentsa-oharra

Egiturazko adierazleak Europa 2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Europa 2020ko zortzi adierazleetatik bostetan, Euskal AE goragoko mailan dago, 27-Europar Batasunaren aldean

Okupazioarekin lotutako adierazleetan atzeraka Euskal AE, Espainian bezalaxe; 27-EBn lehengoan

Euskal AE 27-Europar Batasuneko mailetatik gora dago Europa 2020 estrategiako zortzi adierazleetatik bostetan, Eustaten datuen arabera. Hezkuntzarekin lotutako haietako zenbaitetan, 2020rako helburua lortu da dagoeneko.

Europa 2020 Estrategia, Europar Kontseiluak 2010ean onetsia, oraingo hamarraldirako agenda komuna da. Europako ekonomiaren egiturazko ahuleziak gainditzeko, lehiakortasuna eta produktibitatea hobetzeko eta merkatu sozialaren ekonomia jasangarria bermatzeko, hazkunde adimentsua, jasangarria eta integratzailea lehenesten du. Hona hemen bost helburu nagusiak:

1) 20-64 urte bitarteko biztanle europarren %75ek enpleguren bat eduki behar luke.

2) I+Gko barne gastuak BPGren %3 izan beharko luke.

3) Klima eta energian “20/20/20” helburua lortu beharko litzateke: Negutegi efektudun gasen igorpena %20an murriztu behar da; energia kontsumoa %20 murriztu behar da; energia berriztagarrien kontsumoak %20ra iritsi behar luke.

4) Eskola-uzteak %10en azpitik behar luke, eta belaunaldi gazteenaren %40k gutxienez goi-mailako ikasketak burutuak behar lituzke.

5) EBn, pobrezia-arriskuaren helmenean 20 milioi pertsona gutxiagok egon beharko lukete.

Jarraipena zortzi adierazle nagusiren bidez egiten da; horiexek landu eta bildu ditu Eustatek Euskal AErako.

Euskal AEk, Europar Batasuneko batez bestekoaz, bost adierazletan balio hobeak ditu: I+Gko barne-gastua, Energia primarioaren kontsumoa, Garai aurreko eskola-uzte tasa, Goi-mailako hezkuntza maila, Pobrezia edo bazterketa arriskuan dauden biztanleak.

Aitzitik, europar batezbestekoaren azpitik daude: okupazio-tasa, negutegi-efektuko gasen igorpena eta energia berriztagarrien kuota. Espainiarekin bere osotasunean alderatuz gero, gure erkidegoko zifrak hobeak dira, batean izan ezik: energia berriztagarrien kuotan.

2020 Europa adierazleak. 2012. urtea

Halere, esan beharrekoa da ezarritako helburuetarako bidean gorabeherak izan daitezkeela aztertutako urteetan, areago gaur egunekoa bezalako koiuntura ekonomikoetan; izan ere zenbait adierazle atzeraka doaz abiapuntuko balioekiko.

I+Gko barne-gastu gordina %2,06 da Euskal AEn eta %2,03 27-EBn; helburua (%3) urruti da. Aurreko urteko balioei eutsi egin zaie.

Energia primarioaren kontsumoa Euskal AEn 2008tik aurrera gutxituz joan da. Hein handi batean ekonomiaren eta finantzen krisiaren ondorioa da, eta ez energia-kontsumitzeko egiturazko aldaketa desiragarri baten ondorioz.

18-24 urte bitarteko biztanleen Garai aurreko eskola uzte tasan

eta Goi mailako hezkuntza-mailan (30-34 urte bitartekoak) Euskal AEko emaitzak hobeak dira, eta EBko helburuen (%10en azpitik eta %40 gutxienez) gainetik gaude; bada salbuespen bat, Gizonen goi-mailako hezkuntza-maila, zeina %35 baita.

Pobrezia edo bazterketaren arriskuaren adierazlea hiru adierazleren konbinaketa da:

Lan-intentsitate oso urridun familia-etxeetan bizi diren pertsonak: Lan-intentsitatea %20ko atalasearen azpitik duen familia-etxe bateko pertsonak.

Transferentzia sozialen ondoren pobrezia-arriskuan dauden pertsonak: Pobrezia-atalasea horrela dago finkatuta adierazle honetarako: errenta nazional erabilgarri baliokidearen medianaren %60.

Gabezia material larriak dituen biztanleria Ondoko egoeretako lauri gutxienez aurre egin ezinik, baliabide faltaz, dauden pertsonak dira: 1) alokairua edo ohiko fakturak ordaindu, 2) etxebizitza behar bezala berotu, 3) ustekabeko gastuei aurre egin, 4) haragia, arraina edo horien adinako proteinak erregulartasunez (bi egunez behin) jan, 5) etxetik kanpo astebete pasa oporretan, 6) autoa izatea, 7) arropa-garbigailua izatea, 8) koloretako telebista izatea, 9) telefonoa izatea.

Bai adierazle konposatuan, bai berau osatzen duten hiruretako bakoitzean, Euskal AEko pobrezia edo bazterketaren arriskuan dauden biztanleen tasa bai Europar Batasunekoaren, bai Espainiako batez bestekoen azpitik dago. Pobrezia edo bazterketaren arriskuaren adierazle gehituan eragindakoak, euskal biztanleen %20,4 dira; %24,2 Europan oro har eta %27 Espainian.

Alde gutxien positiboan, 20-64 urte bitartekoen okupazio-tasa, Euskal AEn, %65,7 2012an, bi puntu beherago dago 2011koaren aldean eta helburutik (%75) ehuneko 9,3 puntutara dago, krisiaren ondorioz. Gizonen kasuan areagokoa da jaitsiera, ehuneko 3,2 puntu, %73,1etik %69,9ra; emakumeenean ezta puntu bat ere, 2011ko %62,2tik 2012ko %61,3ra. Joera bera ikusten da Espainiako balioetan; Europan, osotasunean, guztirako tasa eta gizonena pittin bat jaitsi dira eta emakumeena hamarren bat igo.

Bi adierazletan, biak klimatikoak, 27-EBko batez bestekoa baino okerrago gaude: Negutegi efektudun gas igorpenetan, gure indizea 99 da eta 85 27-EBn. Energia berriztagarrien azken kontsumo gordina %8,2 da Euskal AEn eta %13 europar batez bestekoan. Aurreko urtearen aldean, halere, gas-igorpenak gutxitu egin dira, bai Euskal AEn, bai Espainian; EBn zertxobait handitu.

Energia berriztagarrien erabileraz, adierazlea lehengoan da aurreko urtearen aldean Euskal AEn (%8,2), baina urruti dago helburutik (%20), europar batez bestekotik (%13) eta Espainiakotik (%15,1), zeinak joera positiboan ari diren.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62 Egiturazko adierazleak Europa 2020ri buruzko prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Europa 2020ko zortzi adierazleetatik bostetan, Euskal AE goragoko mailan dago, 27-Europar Batasunaren aldean

Eragiketa : 
Egiturazko adierazleak
Eragiketa kodea : 
172502
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
2010-2024
Eguneratze data : 
2013/05/09
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021114_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali