HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal AEk Europa 2020...

2019/11/12ko prentsa-oharra

EGITURAZKO ADIERAZLEAK. EUROPA 2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEk Europa 2020 Estrategiaren goiburuko bederatzi adierazleetatik zortzitan hobetzen du 2018an

28-EB batez besteko europarrarekin alderatuz, bederatzi adierazle nagusietatik lauk balio hobeak dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan

Eustatek landutako datuen arabera, hasierako egoerarekin (2008) alderatuz gero, 2018an, Euskal Autonomia Erkidegoak Europa 2020 Estrategiaren bederatzi adierazle nagusietatik zortzitan hobetzen du.

2010ean onartutako 2020 Estrategia Europarra Europar Batasunean hazkuntza adimenduna, iraunkorra eta integratzailea lehenesteko ezarri zen hamarkada honetan. Helburuak bost espezialitate-arlotan finkatzen dira, eta herrialde bakoitzak bere helburuak ezartzen ditu bertako errealitatea islatzeko eta helburu komunak lortzen laguntzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoa, batez ere, Hezkuntzari lotutako adierazleetan nabarmentzen da. Arlo horretan erraz lortu dira 2020rako finkatutako helburuak, bai 28-EBarentzat bai Espainiarentzat.

/

Okupazio-adierazlearen bilakaerak, okupazio-tasak, ere aurrerapausoak eman ditu 2008. urtearekin alderatuta, Espainiaren helburutik 2 puntu pasatxotara eta Europar Batasunarenetik hiru puntu pasatxotara kokatuz.

I+Gari dagokion adierazleak aurrerapen txikiagoak erakusten ditu, EBak finkatutako helburutik (BPGd-aren % 3) urrun kokatuz, baina ez hainbeste Estatu osorako helburutik (% 2).

Klimaren eta energiaren arloan, lau adierazleek erreferentziako urtean baino balio hobeak dituzte, baina oraindik urrun daude helburuetatik; gainera, 2014. urtearekin alderatuz, atzerapausoren bat ere eman da.

Finkatutako pobrezia-adierazlea, pobrezia edo bazterketa jasateko arriskuan dauden biztanleen datuak 2008koak baino okerragoak badira ere, 2014tik 2018ra ehuneko bi hobetu dira, % 22,7tik % 20,7ra pasatuz. 2018an, datu hori Espainiarena (% 26,1) eta 28-EBarena (% 21,7) baino baxuagoa da.

graf0021110_01_e.png

Batez besteko europarrarekin alderatuz, bederatzi adierazle nagusietatik lauk balio hobeak dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan: pobrezia- edo bazterketa-arriskuan dauden biztanleak, energia primarioaren kontsumoa eta hezkuntzako bi adierazleak.

Espainiarekin alderatuta, lau adierazle horietan datu hobeak eskaintzeaz gain, okupazio-tasan, I+Gako barne-gastu gordinean eta berotegi-efektuko gasen emisioan ere datu hobeak ditu. Bai energia berriztagarrien kuotan bai energiako azken kontsumoan, Euskal Autonomia Erkidegoko balioak eskasagoak dira alderaketa egiten badugu.

Metodologiari buruzko oharra:

2020 Estrategia Europarra, 2010ean Europako Kontseiluak onetsia, agenda komuna da hamarkada honetarako.  Europako ekonomiaren egiturazko ahuleziak gainditzeko, lehiakortasuna hobetzeko eta gizarte-merkatuaren ekonomia iraunkorra bermatzeko, hazkunde adimentsua, iraunkorra eta integratzailea lehenesten ditu. Hona hemen bere bost helburu nagusiak:

1) 20-64 urte bitarteko biztanle europarren % 75ek enpleguren bat eduki beharko luke.

2) I+Garen barne-gastuak BPGd-aren % 3 izan beharko luke.

3) Klimaren eta energiaren arloetan “20/20/20” helburua lortu beharko litzateke:  berotegi-efektuko gasen emisioa % 20 murriztu beharko litzateke, energia-kontsumoa % 20 murriztu beharko litzateke, eta energia berriztagarrien kontsumoak % 20ra iritsi beharko luke.

4) Eskola-uzteak % 10en azpitik beharko luke, eta belaunaldi gazteenaren % 40k, gutxienez, goi-mailako ikasketak burutuak beharko lituzke.

5) EBan, pobrezia-arriskuan 20 milioi pertsona gutxiagok egon beharko lukete.

Helburu horien jarraipena adierazle nagusi batzuen bidez egiten da; horiexek landu eta bildu ditu Eustatek Euskal Autonomia Erkidegoarentzat:

Enplegu-tasak adin-talde jakin batean (20 eta 64 urte bitarteko pertsonak Europa 2020 estrategian) enplegatuta dauden pertsonen kopurua adierazten du, adin-multzo bereko biztanleen guztizkoaren ehuneko gisa.

I+Garen barneko gastu gordinean sartuta dago irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuen, Administrazio Publikoaren, Goi-mailako Irakaskuntzaren eta Enpresen ikerketa- eta garapen-gastua.

Berotegi-efektuko gasek —hauen artean daude karbono-dioxidoa (CO2), oxido nitrosoa (N2O) eta metanoa (CH4)— lurraren berotze globala eta klima-aldaketa eragiten laguntzen dute. Karbono-dioxidoen (CO2) baliokide bihurtzeak alderatzeko aukera ematen du eta berotze globalaren banakako eta guztizko ekarpenetan duten eragina zehaztea ahalbidetzen du. Adierazle horren barne hartzen dira nazioarteko abiazioa eta zeharkako CO2; baina ez dira jasotzen lurraren erabileraren emisioak, lurraren erabilera-aldaketa eta basogintza.

Energia-iturri berriztagarriak, —Energia berriztagarriak ere deitzen dira— naturalki berritzen diren energia-iturriak dira, adibidez, eguzki-energia, energia eolikoa eta marea-energia.

Energia primarioaren kontsumoak herrialde bateko guztikoz energia-eskaera neurtzen du. Energia-sektorearen beraren kontsumoa, energiaren eraldaketan (adibidez, petroliotik edo gasetik elektrizitatera) eta banaketan izandako galerak, eta azken erabiltzaileen amaierako kontsumoa estaltzen ditu.

Energiaren amaierako kontsumoa da azken erabiltzaileek, hau da, etxeek, industriak eta nekazaritzak kontsumitutako guztizko energia. Azken kontsumitzailearen atera heltzen den energia da, eta energia-sektoreak berak erabiltzen duena baztertzen du.

Garaiz aurreko eskola-uzte tasaren adierazlea honela definitzen da: gehienez, bigarren hezkuntzako heziketa duen eta inkesta egin aurreko lau asteetan ikasketarik edo formakuntzarik egin ez duen 18 eta 24 urte bitarteko biztanleen ehunekoa.

Goi-mailako hezkuntza-maila honela definitzen da: unibertsitate-hezkuntza edo honen baliokidea —goi mailako lanbide-heziketa barne— amaitu duten 30 eta 34 urte bitarteko biztanleen ehunekoa.

Pobrezia edo bazterketaren arriskuan dauden herritarren adierazleak erreferentzia egiten die pobrezia-arriskuan dauden nahiz gabezia material larriak dituzten edo lan-intentsitate oso urria duten etxean bizi diren herritarrei. Pobrezia edo gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonen guztizko kopurua pobrezia edo gizarte-bazterketako hiru moduetako bakoitzean dauden pertsonen kopurua baino txikiagoa da, egoera horietako bat baino gehiago aldi berean jasaten duten pertsonak behin bakarrik zenbatzen direlako.

Lan-intentsitate oso urria duten familia-etxeetan bizi diren pertsonak: Lan-intentsitatea % 20ko atalasearen azpitik duen familia-etxe bateko pertsonak dira.

Transferentzia sozialen ondoren pobrezia-arriskuan dauden pertsonak: Pobrezia-atalasea honela dago finkatuta adierazle horretarako: errenta nazional erabilgarri baliokidearen medianaren % 60.

Gabezia material larriak dituen biztanleria: Ondoko bederatzi egoeretako lauri gutxienez aurre egin ezinik, baliabide faltaz, dauden pertsonak dira: 1) alokairua edo ohiko fakturak ordaintzea, 2) etxebizitza behar bezala berotzea, 3) ustekabeko gastuei aurre egitea, 4) haragia, arraina edo horien adinako proteinak dituzten jakiak erregulartasunez (bi egunez behin) jatea, 5) etxetik kanpo astebete oporretan pasatzea, 6) autoa izatea, 7) arropa-garbigailua izatea, 8) koloretako telebista izatea, 9) telefonoa izatea.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEk Europa 2020 Estrategiaren goiburuko bederatzi adierazleetatik zortzitan hobetzen du 2018an

Eragiketa : 
Egiturazko adierazleak
Eragiketa kodea : 
172502
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
2010-2024
Eguneratze data : 
2019/11/12
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021110_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali