2023/08/03ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2023KO EKAINA
Euskal AEko industria-jarduerak % 2,1 egin zuen behera 2023ko ekainean
Ekainera arteko metatutan, industria-produkzioak portaera positiboa mantentzen du, iazko urtearekin alderatuta % 0,2ko hazkundearekin
Euskal AEko industria-produkzioa 2023ko ekainean iazko hil berekoa baino % 2,1 txikiagoa izan da, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek prestatutako datuen arabera. 2023ko lehen sei hilabeteetan metatutako produkzioa, berriz, aurreko urteko aldi bereko metatua baino % 0,2 handiagoa izan da.
Aurreko hilabetearekin, 2023ko maiatzarekin, alderatuta, Euskal AEko industria-jarduerak % 0,4 egin du gora azken hilabetean, urtaro-ondorio egokiak zuzenduta.
Ondasunen helmuga ekonomikoaren arabera, Energiak % 11,3 egin du behera, urte arteko tartean, 2023ko ekainean. Sektore horretan, energia elektrikoaren produkzioa eta hornikuntza eta petrolio-fintzea sartzen dira.
Tarteko ondasunetako jarduerek, besteak beste, metalurgiak eta produktu metalikoen fabrikazioak, industria kimikoak eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioak, joera negatiboa izan dute eta urte arteko % 2,3ko jaitsiera izan dute produkzioan.
Ekipo-ondasunen produkzioa egonkor mantendu da iazko ekainarekin alderatuta. Ondasun horien artean honako hauek daude: motordun ibilgailuen fabrikazioa, lokomotorren eta trenbide-materialen eraikuntza eta eraikuntza aeronautikoa edo ontzigintza.
Kontsumo-ondasunek, berriz, urte arteko portaera positiboa izan dute 2023ko ekainean; produkzioak % 2,2ko hazkuntza izan du sektorean. Hazkuntza hori Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen portaeraren ondorio izan da, % 6,7 egin baitute gora produkzioan; haietan sartzen dira elikagaien prozesatua eta kontserbazioa; garbitasunerako eta higienerako produktuen fabrikazioa; farmaziako produktuak eta arropen jantzigintza. Kontsumo iraunkorreko ondasunen produkzioak % 15,6 egin behera. Haietan sartzen da, besteak beste, altzari eta etxeko tresnen fabrikazioa.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Ekaina 2023
| | Egutegi eraginak zuzendutako datuak | Datu desestazionalizatuak |
| | m / m-12 | Am / A(m-12) | m / m-1 |
| INDIZE OROKORRA | | | |
| Euskal AE | -2,1 | 0,2 | 0,4 |
| Araba/Álava | -1,3 | 1,3 | 1,9 |
| Bizkaia | -1,3 | 0,3 | 0,2 |
| Gipuzkoa | -3,4 | -0,7 | -0,4 |
| ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 2,2 | 2,2 | 0,5 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | -15,6 | -8,3 | 2,9 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 6,7 | 4,8 | 0,1 |
| Ekipo-ondasunak | 0,0 | 2,5 | 0,1 |
| Bitarteko ondasunak | -2,3 | 0,6 | -0,2 |
| Energia | -11,3 | -9,4 | 4,8 |
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
Data 2023ko Abuztuaren 3a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Maila bereiziago batean, Euskal AEko industrian pisu gehien duten sektoreen artean, 2023ko ekainean urte arteko hazkuntza handiena izan duten bakarrak honako hauek dira: Garraio-materiala, % 8,2 hazi da; eta Elikadura industriak, edariak eta tabakoa % 4,7. Bestalde, urte arteko tartean produkzioaren jaitsiera handiena izan duten sektoreak honako hauek izan dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 15,2 egin du behera); Kautxua eta plastikoak (% 8,5 egin du behera); Zurgintza, papera eta arte grafikoak (% 7,0ko jaitsiera izan du); eta Metalurgia eta produktu metalikoak (% 6,0koa).
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Ekaina 2023
| | m / m-12 |
| Elikadura ind., edariak, tabakoa | 4,7 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | -7,0 |
| Kautxua eta plastikoak | -8,5 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | -6,0 |
| Materiala eta tresna elektrikoak | -1,5 |
| Makineria eta tresneria | -4,4 |
| Garraio-materiala | 8,2 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | -15,2 |
(p)Behinbehineko datuak
Egutegi eraginak zuzendutako datuak
(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak
Data 2023ko Abuztuaren 3a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Industria-produkzioaren indizeak urte artean izan duen bilakaera 2023ko ekainean negatiboa izan da hiru lurralde historikoetan. Gipuzkoan produkzioak % 3,4ko jaitsiera izan du, eta bai Araban eta bai Bizkaian jaitsiera % 1,3koa izan da aurreko urteko ekainarekin alderatuta.
2023KO EKAINEKO BALANTZE METATUA
Urteko lehen sei hilabeteetako metatuan, industria-produkzioaren indizeak % 0,2ko hazkuntza izan du, Ekipo-ondasunen eta Kontsumo-ondasunen hazkuntzaren ondorioz (% 2,5 eta % 2,2, hurrenez hurren). Tarteko ondasunek, era berean, bilakaera positiboa metatu dute, eta % 0,6ko hazkuntza izan dute, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta; Energian, berriz, urteko lehen sei hilabeteetan metatutako produkzioa % 9,4 jaitsi da.
Lurralde historikoen arabera, 2023ko lehen sei hilabeteetako metatua balantze positiboarekin itxi da: Araban % 1,3 eta Bizkaian % 0,3. Gipuzkoan, berriz, % 0,7ko jaitsiera metatua izan da.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazio-bilketan elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hil honetako indizea laginaren % 86,63ko estaldurarekin kalkulatu da.
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62