2023/07/24ko prentsa-oharra

UNIBERTSITATEAREN ESTATISTIKA. 2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko unibertsitateek 70.000 matrikula gainditu zituzten 2021/22 ikasturtean

Genero-arrakala desagertu egin da unibertsitateko irakasleetan

2021/22 ikasturtean, Euskal AEn zentroak dituzten unibertsitateek 70.503 matrikula erregistratu zituzten, aurreko ikasturtean baino % 0,8 gehiago, Eustatek dituen datuen arabera. Matrikulek bosgarren urtez jarraian egin dute gora, eta 2004/05 ikasturtetik 70.000 matrikula gainditu dituen lehenengo ikasturtea da.

Euskal AEko unibertsitateetan matrikulatutako ikasleak, ikasketa-mailaren arabera. 2021/22

Excel csv
 GuztiraGizonakEmakumeakPublikoaPribatuaAldaketa, aurreko ikasturtearen aldean (%)
       
Guztira70.50332.19238.31149.39721.1060,8
       
Mailak58.99826.57532.42341.28817.7100,4
Graduatu ondokoak11.5055.6175.8888.1093.3962,7
Master ofizialak6.8093.3153.4944.0712.7383,8
Doktoretza4.6962.3022.3944.0386581,2

Data 2023ko Uztailaren 24a

Iturria: Eustat. Unibertsitatearen estatistika

Hamar ikasletik zazpik aukeratu zuten unibertsitate publikoetan ikastea. Proportzio hori graduko ikasketetan mantendu zen, baina egoera bestelakoa izan zen goiko mailetako ikasketetan. Masterreko ikasleen % 40k aukeratu zuten sistema pribatua, eta % 14k baino ez zuten aukeratu doktorego-tesia egiteko.

Emakumeak gehiengoa dira osasunaren eta hezkuntzaren arloko ikasketetan; gizonezkoak, ingeniaritzetan

Emakumeak unibertsitateko ikasleen % 54 izan ziren. Hala ere, sexuen araberako banaketa ezberdina izan zen aukeratutako ikasketa-eremuaren arabera. Horrela, osasunaren edo gizarte-zerbitzuen eremuan, edo hezkuntzarenean, emakumeak % 70etik gora izan ziren. Gradu feminizatuenak Haur Hezkuntza, Pedagogia eta Erizaintza izan ziren.

Beste muturrean, ikasketa teknikoen eremuan gizonak izan ziren gehiengoa. Emakumeak % 10 baino gutxiago izan ziren Itsas Ingeniaritzako, Automobilgintzaren Ingeniaritzako, Industria Digitaleko edo Ingeniaritza Mekatronikoko graduetan matrikulatutako ikasleen artean.

Negozioen eta zientzien sektoreko titulazioetan ikasleen banaketa parekidea izan zen.

graf0021162_01_e.png

Unibertsitate publikoak indarra hartu du gradu bikoitzetan

Titulazio bikoitzak titulazioak banaka egiteko behar den baino denbora laburragoan bi titulazio aldi berean egiteko aukera ematen duten programak dira. 2021/2022 ikasturtean, 3.059 pertsona matrikulatu ziren gradu bikoitzetan, aurreko ikasturtean baino % 5 gehiago. Ondorioz, era honetako ikasketek sortu zirenetik izan duten goranzko joera mantendu zen.

Gradu bikoitzen eskaintza handiagoa izan zen unibertsitate pribatuetan, eta horixe erakusten dute matrikulazio-datuek: gradu bikoitzetako 10 ikasletik 7k aukeratu zuten ikasketak egiteko unibertsitate pribatu bat.

Hala ere, azken urteotako bilakaera ezberdina izan da unibertsitate-zentroaren titulartasunaren arabera. Unibertsitate pribatuek lau urte daramatzate pixkanaka eta etengabe gora egiten, 2.100 matrikularen inguruan; unibertsitate publikoek, aldiz, bikoiztu egin dute ikasle-kopurua denbora horretan. Alde horretatik, nabarmendu behar da azken ikasturtean matrikula-kopuruan izan den igoera unibertsitate publikoan gradu bikoitzetan egindako aurrerapenaren ondorio izan daitekeela.

Jaitsi egin da graduko ikasketetan titulatutakoen kopurua

2021/2022 ikasturtean, 14.060 pertsonak amaitu zituzten ikasketak Euskal AEn zentroak dituzten unibertsitateetan, aurreko ikasturtean baino % 2,4 gutxiagok. Graduko ikasketetan 500 bat titulatu gutxiago izatea da jaitsiera horren arrazoia (-% 5). Hala ere, masterreko ikasleen graduazioetan izandako igoerak (% 4) eta doktorego-tesien defentsan izandakoak (% 6) leundu egin zuten ikasle titulatuen jaitsiera globala.

Ikasketa-adarretako titulatuen banaketa aurreko ikasturteetakoaren antzekoa izan zen. Graduatuen erdiek baino gehiagok gizarte- ete lege-zientzietako titulua atera zuten; % 23k ingeniaritzakoa eta arkitekturakoa, eta % 13k osasunaren zientzietakoa. Gainerako % 14 zientzietako titulazioetan graduatu zirenen eta arteetako eta giza zientzietako ikasketak amaitu zituztenen artean banatzen dira.

Aurkeztu ziren ikasleen % 97,5ek gainditu zituzten unibertsitateko sarbide-probak

Euskal Herriko Unibertsitatean sartzeko probetara aurkeztu ziren 13.075 gazteen % 97,5ek gainditu zituzten probak. Batxilergoko nota eta proben fase orokorreko azterketakoa haztatuta lortutako batez besteko nota 7,4 izan zen. Emakumeen batez bestekoa 7,6 izan zen, gizonena baino bi hamarren gehiago.

Unibertsitatean sartzeko probetan izena ematean lehenengo aukera gisa Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitza hautatu zutenek lortu zuten batez besteko notarik altuena (9,1), eta, ondoren, Medikuntza, Fisika eta Bioteknologia hautatu zituztenek. Alde horretatik, ez zen alde handirik hauteman gizonen eta emakumeen artean. Ranking honetako lehengo hamabi titulazioetan zazpi gradu bikoitz zeuden, eta horrek egiaztatzen du unibertsitateko etorkizuneko ikasleek gero eta interes handiagoa dutela era horretako programazio bateratuetan.

Parekotasuna Euskal AEko unibertsitateetako irakasleen artean

Euskal unibertsitateetako irakasleak 6.191 izan ziren, eta horien laurdenek unibertsitate pribatuetan irakatsi zuten.

graf0021162_02_e.png

Azken urteotan, unibertsitateko irakasleen artean pixkanaka behera egin du genero-arrakalak. 1995/1996 ikasturtean 10 irakasletik 3 baino ez ziren emakumeak. Proportzio hori pixkanaka parekatzen joan da, eta 2021/2022 ikasturtean sexuen banaketa parekidea izan zen. Gizonezko irakasleen kopurua nahiko konstantea izan da azken 25 urte hauetan, eta 3.000 eta 3.500 artean ibili da. Emakumeen kasuan, eta aldi horretan bertan, bikoiztu egin da emakumezko irakasleen kopurua; 1997/1998 ikasturtean, 1.464 ziren, eta, 2021/2022an, aztertutako azken ikasturtea izanik, 2.947.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko unibertsitateek 70.000 matrikula gainditu zituzten 2021/22 ikasturtean

Eragiketa : 
Unibertsitatearen estatistika
Eragiketa kodea : 
040603
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2012/13-2023/24
Eguneratze data : 
2023/07/24
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021162_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali