2023/07/21eko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA. 2023/II

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Langabeak 14.500 gutxiago dira, eta langabezia-tasa % 7,4ra arte jaitsi da, 2023ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEn

Landunak 10.800 gehiago dira, eta okupazio-tasa % 70,1era igo da

Euskal AEko lan-merkatuari buruzko 2023ko bigarren hiruhilekoko datuek erakusten dute 10.800 landun gehiago daudela eta 14.500 langabe gutxiago aurreko hiruhilekoan baino, Eustaten datuen arabera. Hiruhileko honetan 77.600 langabe daudela kalkulatzen da, eta 971.600 landun, 2023. urteko lehenengo hiruhilekoan baino % 1,1 gehiago.

Euskal AEko langabezia-tasa 7,4 da, 2023ko lehenengo hiruhilekoan baino ehuneko 1,3 puntu baxuagoa. Biztanleria landunaren eta langabearen bilakaeraren emaitza gisa, jarduera-tasa % 56,1 da 2023ko bigarren hiruhilekoan, ehuneko 0,2 puntu baxuagoa aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

Lurralde historikoen arabera, eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Bizkaian okupazioak gora egin du eta 8.900 landun gehiago daude, Gipuzkoan 2.200 gehiago eta Araban, aldiz, 300 gutxiago. Hiriburuei dagokienez, Bilbon 4.400 landun gehiago daude; Gasteizen, aldiz, 100 gutxiago, eta Donostian 3.200 gutxiago.

Okupazioaren gorakadarik handiena emakumeen artean izan da (+7.600); gizonen kasuan, 3.200 landun gehiago daude. Nazionalitateari dagokionez, Espainiako nazionalitatea duten landunen kasuan, 10.100 landun gehiago daude (+ % 1,2), eta, atzerritarren artean, 700 gehiago (+ % 0,8).

Okupazioak gora egin du sektore guztietan, industrian izan ezik

Euskal AEko landunen kopuruak gora egin du zerbitzuen sektorean (8.600 landun gehiago dira, + % 1,2), eraikuntzan (2.500 gehiago, +% 4,6) eta lehen sektorean (500 gehiago, +% 6,1); industrian, aldiz, behera egin du eta 800 landun gutxiago dira (-% 0,4).

Okupazio-tasa, 16 eta 64 urte bitarteko pertsona landunen ehunekotan kalkulatuta adin horien guztizkoaren gainean, ehuneko puntu bat igo da aurreko hiruhilekoaren alderatuta, eta % 70,1 da. Tasa hori % 73,1 da gizonetan, eta % 67,1 emakumeetan.

Nazionalitateari dagokionez, okupazio-tasa altuena nazionalitate espainiarra duten pertsonen artean dago (% 71,7), eta ehuneko puntu bat egin du gora aurreko hiruhilekoarekin alderatuta; atzerriko nazionalitatea dutenen artean hiru hamarren igo da eta % 56,8 da.

Lurralde historikoei dagokienez, okupazio tasa altuena Gipuzkoakoa da (% 71,9), eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta ehuneko 0,7 puntuko igoera izan da. Gero, Bizkaikoa (% 69,3), aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 1,5 puntu handiagoa. Azkenik, Araban okupazio-tasa ehuneko 0,1 puntu jaitsi da eta % 68,9 da.

Soldatapeko pertsonen kontratazio-modalitateari dagokionez, kontratu mugagabeak dituzten pertsonen kopuruak gora egin du aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta 11.100 gehiago dira, eta, aurreko urtearekin alderatuta, 51.400 gehiago.

Hamar etxetik seik pertsona aktibo guztiak dituzte okupatuak, eta 6.300 gutxiago dira pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten etxeak

Kalkulatzen da 2023ko bigarren hiruhilekoan 908.600 etxe inguru daudela Euskal AEn, eta, haietatik, herenek ez dutela pertsona aktiborik, aurreko hiruhilekoan baino 400 etxe gutxiago izanik; hamar etxetik ia seitan pertsona aktibo guztiak daude okupatuta, 11.100 familia gehiago; eta, gainera, etxeko pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten 25.900 etxe daude, aurreko hiruhilekoan baino 6.300 gutxiago.

2023ko bigarren hiruhilekoak % 7,4ko langabezia-tasa du, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 1,3 puntu gutxiago

Euskal AEko langabe kopurua, hau da, enplegua bilatzen ari den, bilaketarako kudeaketa aktiboak egiten dituen eta, gainera, lan egiteko prest dagoen pertsona kopurua, urteko bigarren hiruhilekoan, 77.600 pertsonakoa dela kalkulatzen da, aurreko hiruhilekoan baino 14.500 pertsona gutxiago. Emakume langabeen kolektiboa 38.400 pertsonakoa da; 8.600 gutxiago. Gizon langabeen kopurua ere jaitsi egin da, eta 5.900 gutxiago dira, eta guztira 39.200 dira hiruhilekoan.

2023ko bigarren hiruhilekoko datuen arabera, hiruhilekoan langabezia-tasa % 7,4koa da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 1,3 puntu gutxiago. Emakumeen langabezia-tasa ehuneko 1,7 jaitsi da, % 7,6ra arte, eta gizonena % 7,2koa da (-% 1,1).

Nazionalitateari dagokionez, langabeen kopuruak behera egin du Espainiako nazionalitatea dutenen artean, eta 9.800 gutxiago dira; guztira 57.900. Atzerriko nazionalitatea dutenen artean ere, langabeziak behera egin du eta langabeak 4.800 gutxiago dira; guztira 19.600.

Lurralde historikoen arabera, Bizkaian langabe kopuruak behera egin du, eta 8.700 gutxiago dira, eta langabezia-tasak ehuneko 1,6 puntu egin du behera eta % 8,2 da. Araban 11.000 langabe daude, 3.100 gutxiago, eta langabezia-tasa 1,8 puntu jaitsi da, % 7ra arte. Gipuzkoan 2.900 langabe gutxiago daude, eta langabezia-tasa ehuneko 0,8 jaitsi da eta % 6,2 da.

Hiriburuei dagokienez, Gasteizen 2.900 langabe gutxiago daude eta Bilbon 1.400 gutxiago; Donostian, aldiz, 2.500 gehiago daude, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

EUROSTAT - Europar Batasuneko Estatistika Bulegoaren arabera, 2023ko maiatzean Europar Batasuneko urtaroen araberakoa ez den langabezia-tasa % 5,9 izan da, eta Espainiakoa % 12,7.

Azken urtean, landunen kopuruak % 0,9 egin du gora, eta langabezia-tasa % 8,5etik % 7,4ra jaitsi da

Euskal AEko biztanleria landunaren kopuruak % 0,9 egin du gora 2022ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, eta landunak 8.500 gehiago dira, beraz. Langabezia-tasa ehuneko 1,1 jaitsi da (% 8,5etik % 7,4ra), eta 12.300 pertsona gutxiago daude, beraz, langabezia-egoeran Euskal AEn, 2022ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta.

Hiruhilekoko batez besteko afiliatuen % 97,2 lanean ari dira, LANEren irizpideen arabera

Euskal AEn hiruhilekoan, batez beste, 933.100 afiliatu daudela zenbatesten da, hau da, hiruhilekoan lan egindako egun kopuruaren arabera haztatutako Euskal AEko biztanle eta Gizarte Segurantzako afiliatu. Haietatik % 97,2 landunak dira, Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) irizpideen arabera, BJAk darabiltzanak izanik; eta 907.200 lagun dira, beraz.

BJAren LANE okupatuen artean, % 3,5 ez dira Gizarte Segurantzako afiliatu (33.700), funtzionarioen mutualitate publikoetakoak direlako edo beste egoera batzuetan daudelako.

Langabeen % 35,8 ez daude Lanbiden langabe erregistratu gisa

Euskal AEn zenbatesten da 89.000 langabe daudela Lanbiden erregistratuta hiruhilekoan, batez beste; hau da, Euskal AEn bizi eta, inkesta egin den unean, langabeziako kategoria kalifikaturen batean daudela Lanbiden erregistratuta. Haietatik % 52,3 langabeak dira, LANEren definizioaren arabera (46.600 pertsona). BJAren LANE langabeen artean, % 35,8 ez daude langabe moduan erregistratuta Lanbiden (27.800 pertsona), baina enplegu-eskatzaileen beste kategoria batzuetan egon daitezke.

Euskal AEko jardueraren araberako biztanleria. 2023/II

Excel csv
 2023/II2023/It/t-1
 MilaMilaMila%
16 URTE ETA GEHIAGOKO BIZTANLERIA1.870,41.868,6+1,8 0,1
     
BIZTANLERIA AKTIBOA1.049,21.052,9-3,7-0,4
Gizonak544,2547,0-2,8-0,5
Emakumeak505,0506,0-1,0-0,2
     
Araba/Álava157,0160,4-3,4-2,1
Bizkaia546,5546,3+0,2+0,0
Gipuzkoa345,6346,2-0,6-0,2
     
Vitoria-Gasteiz117,0120,0-3,0-2,5
Bilbao168,3165,2+3,1+1,9
Donostia / San Sebastian88,188,9-0,8-0,9
Beste udalerriak675,8678,8-3,0-0,4
     
Espainiarrak942,9942,6+0,3+0,0
Atzerriko nazionalitatea106,3110,4-4,1-3,7
     
BIZTANLERIA LANDUNA971,6960,8+10,8+1,1
Gizonak505,0501,8+3,2+0,6
Emakumeak466,6459,0+7,6+1,7
     
Araba/Álava146,0146,3-0,3-0,2
Bizkaia501,5492,6+8,9+1,8
Gipuzkoa324,1321,9+2,2+0,7
     
Vitoria-Gasteiz108,6108,7-0,1-0,1
Bilbao152,8148,4+4,4+3,0
Donostia / San Sebastian81,284,4-3,2-3,8
Beste udalerriak629,0619,3+9,7+1,6
     
Espainiarrak885,0874,9+10,1+1,2
Atzerriko nazionalitatea86,685,9+0,7+0,8
     
Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza8,78,2+0,5+6,1
Industria192,1192,9-0,8-0,4
Eraikuntza56,654,1+2,5+4,6
Zerbitzuak714,2705,6+8,6+1,2
     
Soldatakoa797,5786,2+11,3+1,4
Lan-kontratu mugagabearekin619,9608,8+11,1+1,8
- Aldi baterako kontratuarekin eta kontraturik gabe177,6177,4+0,2+0,1
Soldatarik gabeak174,1174,6-0,5-0,3
     
BIZTANLERIA LANGABEA77,692,1-14,5-15,7
Gizonak39,245,1-5,9-13,1
Emakumeak38,447,0-8,6-18,3
     
16 - 24 urte10,911,8-0,9-7,6
25 - 44 urte31,942,4-10,5-24,8
45 urte eta gehiago34,838,0-3,2-8,4
     
Araba/Álava11,014,1-3,1-22,0
Bizkaia45,053,7-8,7-16,2
Gipuzkoa21,524,4-2,9-11,9
     
Vitoria-Gasteiz8,411,3-2,9-25,7
Bilbao15,416,8-1,4-8,3
Donostia / San Sebastian7,04,5+2,5+55,6
Beste udalerriak46,859,5-12,7-21,3
     
Espainiarrak57,967,7-9,8-14,5
Atzerriko nazionalitatea19,624,4-4,8-19,7
     
BIZTANLERIA EZ-AKTIBOA821,2815,6+5,6+0,7
     
ETXEGUNEAK908,6908,2+0,4+0,0
Pertsona aktiboekiko familia-etxeak601,2600,3+0,9+0,1
Denak okupatuak539,7528,6+11,1+2,1
Denak langabeak25,932,2-6,3-19,6
Pertsona aktiborik gabeko familia-etxeak307,5307,9-0,4-0,1

Aurtengo urtearen datuak behin-behinekoak dira eta aurreko urtekoak ikuskatu dira urte horretako urtarrilaren oinarri 1ekiko populazioaren gaurkotzearekin.

t/t1 Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza aurreko hiruhilekoaren aldean

Data 2023ko Uztailaren 21a

Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkesta

Euskal AEko jardueraren araberako biztanleria. Tasa nagusiak. 2023/II

Excel csv
 2023/II2023/It/t-1 (p.p.)
JARDUERA-TASA56,156,3-0,2
Gizonak60,661,1-0,5
Emakumeak51,952,0-0,1
    
Araba/Álava56,257,6-1,4
Bizkaia55,755,7+0,0
Gipuzkoa56,756,9-0,2
    
Vitoria-Gasteiz55,957,6-1,7
Bilbao56,956,0+0,9
Donostia / San Sebastian56,857,0-0,2
Beste udalerriak55,856,1-0,3
    
Espainiarrak55,055,1-0,1
Atzerriko nazionalitatea67,970,4-2,5
    
OKUPAZIO-TASA (16 urtetik 64ra)70,169,1+1,0
Gizonak73,172,4+0,7
Emakumeak67,165,9+1,2
    
Araba/Álava68,969,0-0,1
Bizkaia69,367,8+1,5
Gipuzkoa71,971,2+0,7
    
Vitoria-Gasteiz68,268,2+0,0
Bilbao70,068,0+2,0
Donostia / San Sebastian72,874,5-1,7
Beste udalerriak70,168,9+1,2
    
Espainiarrak71,770,7+1,0
Atzerriko nazionalitatea56,856,5+0,3
    
LANGABEZIA TASA7,48,7-1,3
Gizonak7,28,3-1,1
Emakumeak7,69,3-1,7
    
16 - 24 urte19,419,9-0,5
25 - 44 urte7,59,8-2,3
45 urte eta gehiago6,16,8-0,7
    
Araba/Álava7,08,8-1,8
Bizkaia8,29,8-1,6
Gipuzkoa6,27,0-0,8
    
Vitoria-Gasteiz7,29,4-2,2
Bilbao9,210,2-1,0
Donostia / San Sebastian7,95,0+2,9
Beste udalerriak6,98,8-1,9
    
Espainiarrak6,17,2-1,1
Atzerriko nazionalitatea18,522,1-3,6
    
INAKTIBOTASUN TASA43,943,7+0,2

Aurtengo urtearen datuak behin-behinekoak dira eta aurreko urtekoak ikuskatu dira urte horretako urtarrilaren oinarri 1ekiko populazioaren gaurkotzearekin.

t/t1 Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza aurreko hiruhilekoaren aldean

p.p = Aldea portzentajezko puntutan

Data 2023ko Uztailaren 21a

Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkesta

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Langabeak 14.500 gutxiago dira, eta langabezia-tasa % 7,4ra arte jaitsi da, 2023ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEn

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2023/07/21
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021156_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali