2023/08/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2023ko uztaila

Prentsa ohar hau Tour de Franceko Grand Départ ekitaldiari buruzko datuetan berrikusi da, berau osatzeko prozesuan antzemandako akats baten ondorioz

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2023ko uztailean, guztira 803.887 ostatu-gau izan dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 2022ko uztailean baino % 4,9 gehiago

Atzerritar jatorriko sarrerak estatukoak baino gehiago dira, % 10,7 gehitu baitira, eta guztizkoaren % 53,4 dira

2023ko uztailean, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak % 2,9 igo dira, eta ostatu-gauak % 4,9, urtetik urterako ehunekoetan, Eustatek landutako datuen arabera. Erregistratutako 394.297 sarrerek 803.887 ostatu-gau ekarri dituzte.

Sarreren % 53,4 eta ostatu-gauen % 53,9 atzerritar jatorrikoak izan dira; hala bada, sarrerak % 10,7 igo dira, eta ostatu-gauak % 12,3.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Uztaila 2023

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldia
 2023/07m/m-12 (%)2023/07m/m-12 (%)2023/072022/07
EUSKAL AE394.2972,9803.8874,92,042,00
Estatukoak183.848-4,8370.856-2,52,021,97
Atzerritarrak210.44910,7433.03112,32,062,03
       
Araba/Álava58.42513,3108.70318,31,861,78
Estatukoak34.42520,166.86021,41,941,92
Atzerritarrak24.0004,841.84313,71,741,61
Vitoria-Gasteiz45.01118,785.20124,01,891,81
       
Bizkaia178.3242,3348.4003,41,951,93
Estatukoak85.542-11,2165.798-9,21,941,90
Atzerritarrak92.78219,0182.60218,21,971,98
Bilbao117.8191,4231.4703,31,961,93
       
Gipuzkoa157.5480,1346.7842,92,202,14
Estatukoak63.881-6,3138.198-3,32,162,10
Atzerritarrak93.6675,0208.5867,42,232,18
Donostia / San Sebastian94.0644,7219.8764,32,342,35

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2023ko Abuztuaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Araban, 58.425 sarrera eta 108.703 ostatu-gau erregistratu dira, iazko uztailean baino % 13,3 eta % 18,3 gehiago. Bizkaian, aldiz, sarrerak % 2,3 gehitu dira, eta ostatu-gauak % 3,4. Guztira 178.324 sarrera eta 348.400 ostatu-gau izan dira. Gipuzkoan, 157.548 sarrera erregistratu dira 2023ko uztailean, 2022ko uztailean baino % 0,1 gehiago, eta 346.784 ostatu-gau, iazko hil berean baino % 2,9 gehiago.

Hiriburuka, sarrera kopurua % 18,7 igo da Gasteizen, % 4,7 Donostian eta % 1,4 Bilbon. Era berean, iazko uztailarekin alderatuta, ostatu-gauak % 24,0 gehitu dira Gasteizen, % 4,3 Donostian eta % 3,3 Bilbon.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia 2,04 egunekoa izan da 2023ko uztailean, iazko hil berean baino gehixeago, orduan 2,00 egunekoa izan baitzen. Batez besteko egonaldiak adierazten du zenbat egun ematen dituzten bidaiariek batez beste gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean, eta ez Euskal AEn guztira zenbat egun ematen dituzten.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Uztaila 2023

Excel csv
 Betetze-mailak (%)Errentagarritasuna
  plazen arabera gelakaADR (eurotan)RevPAR (eurotan)
 2023/07p.p. *2023/07p.p. *2023/07m/m-12 (%)2023/07m/m-12 (%)
EUSKAL AE72,80,882,01,3128,438,6105,3610,3
         
Araba/Álava68,05,179,84,488,535,770,6811,9
Vitoria-Gasteiz69,56,284,25,076,148,064,0814,9
         
Bizkaia68,90,778,41,4105,338,382,5510,2
Bilbao73,61,482,52,2116,128,495,7411,3
         
Gipuzkoa79,1-0,587,10,1165,3710,1144,0010,3
Donostia / San Sebastian84,2-0,890,80,2208,647,6189,397,9

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2023ko Abuztuaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Euskal AEko betetze-maila % 72,8 izan da uztailean, plazaka neurtuta, eta % 82,0, gelaka neurtuta. 2022ko uztailarekin alderatuta, igoerak ehuneko 0,8 eta 1,3 puntukoak izan dira, hurrenez hurren.

Eguneko batez besteko tarifa edo ADRa 128,43 euro izan da Euskal AEn 2023ko uztailean (“logela bakarrik” erregimenean gela bikoitz bainugeladunari aplikatua). Horrek esan nahi du % 8,6ko igoera izan dela iazko uztailaren aldean. ADRa 165,37 euro izan da Gipuzkoan, 105,33 euro Bizkaian eta 88,53 euro Araban. Hiriburuka, aldeak handiagoak izan dira: ADRa 208,64 euro izan da Donostian, 116,12 euro Bilbon eta 76,14 euro Gasteizen.

Euskal AEko hotel-establezimenduetan, RevPar edo gela eskuragarri bakoitzeko batez besteko diru-sarrerak 105,36 eurokoak izan dira 2023ko uztailean, iazko hil berean baino % 10,3 gehiago.

Ekitaldi asko egin dira Euskal AEn 2023ko uztailean, eta eragin positiboa izan dute hotel-establezimenduen betetze-mailan. Hilaren lehen asteburuan Frantziako tourraren Grand Départ egin zen, eta, ostiraleko (ekainak 30), larunbateko eta igandeko (uztailak 1 eta 2) gauetan, atzerritar jatorriko ostatu-gauak 42.444 izan ziren. Hau da, hiru egun horietan erregistratutako ostatu-gauen % 61,3, edo, bestela esanda, hil osoan baino 7,4 puntu gehiago ehunekotan. Bizkaian, 30.064 ostatu-gauetatik % 65,4 atzerritar jatorrikoak izan ziren; Gipuzkoan, berriz, 18.307 ostatu-gau izan ziren, hau da, % 62,5. Araban, aldiz, gehiago izan ziren jatorri nazionaleko ostatu-gauak, 9.880 ostatu-gau guztien % 54,8. Gelakako betetze-maila, Tourraren egun nagusian, uztailaren 1ean (larunbata), % 83,3koa izan zen Euskal AE osoan, % 80,8koa Bizkaian D % 83,9koa Bilbon), % 84,2koa Gipuzkoan D % 87,9koa Donostian) eta % 88,9koa Araban D % 91,7koa Gasteizen).

Uztailaren 7an, 8an eta 9an, Bilbao BBK Live jaialdian, gelen betetze-maila % 83,0 izan zen Bilbon, hil osoan erregistratutakoa baino puntu erdi gehiago ehunekotan.

Gasteizen, hotel-establezimenduetako gelen betetze-maila % 89,1era iritsi zen uztailaren 15eko eta 16ko gauetan, Ironman Vitoria-Gasteiz egin zen asteburuan hain zuzen, hil osoan baino ia 5 puntu gehiago ehunekotan.

Bestalde, Donostiako Jazzaldia egin zen bost egunetan (uztailaren 21etik 25era), gelen betetze-maila % 90,8 izan zen, hil osoan bezalaxe. Hil horretan ia 220.000 ostatu-gau izan ziren hiriko hotel-establezimenduetan.

Informazio-oharra

Hoteletako ETHaren erantzun-tasa % 89,7 izan da 2023ko uztailean. Eustatek eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.

Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2023ko uztailean, guztira 803.887 ostatu-gau izan dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 2022ko uztailean baino % 4,9 gehiago

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2023/08/21
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021210_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali