2023/09/06ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOIUNTURAKO INDIZEA. 2023/II

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Eraikuntzaren sektoreko jarduera % 11,0 hazi da 2023ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEn

Obra zibila % 19,2 hazi da, eta eraikuntza % 9,8

Eraikuntzaren sektoreko jarduera, Euskal AEn, 2023ko bigarren hiruhilekoan, prezio arruntetan, iazko hiruhileko berean baino % 11,0 handiagoa izan da, Eustaten datuen arabera.

Hiruhileko honetan, egutegiaren eraginak kendu ondoren prezio arruntetan izan den urtetik urterako igoera azaltzeko, kontuan izan behar dugu bai Obra Zibilak (% 19,2ko igoera, 2022ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta) bai Eraikingintzak (% 9,8ko hazkundea) portaera positiboa izan dutela.

Sektoreak 2023ko bigarren hiruhileko honetan izan duen jarduera aurreko hiruhilekokoarekin alderatuz gero, dagozkion urtaro-eraginak zuzendu ondoren, eraikuntzaren koiunturako indizea % 5,5 igo da, balio nominaletan edo prezio arruntetan adierazita. Eraikingintzako jarduera % 5,8 hazi da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta Obra Zibilekoa % 3,9.

Euskal AEko eraikuntzaren koiunturako indizea. Aldakuntza tasak (%). Uneko prezioak (p). 2023/II

Excel csv
 Egutegiaren eragina zuzendutaDesestazionalizatua
 t/t-4At/At-1t/t-1
Produkzioaren indizea11,07,95,5
Eraikinak9,86,75,8
Obra zibila19,215,63,9
    
Landunkopuruaren indizea0,1-0,10,5

Oinarria 2015

(p)Behinbehineko datuak

At/At-1: t urteko lehen hiruhilekotik t urteko azken hiruhilekora arteko aldi metatuaren urte arteko aldakuntza-tasa, t-1 urtearen aldi beraren aldean

Data 2023ko Irailaren 6a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren koiunturako indizea

Langile landunen indizea, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta % 0,5 igo, eta 2023ko bigarren hiruhilekoan 2022ko bigarren hiruhilekoan baino % 0,1 handiagoa izan da.

Informazio-oharra

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren % 78,39ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea,1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Eraikuntzaren sektoreko jarduera % 11,0 hazi da 2023ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEn

Eragiketa : 
Eraikuntzaren koiunturako indizea
Eragiketa kodea : 
122403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2023/09/06
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/27
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021225_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali