2023/09/29ko prentsa-oharra
HEZKUNTZAREN UDAL ESTASTISTIKA. 2022
Euskal AEko 16 urteko edo gehiagoko biztanleen ia bi herenek lortu dute goi-mailako bigarren hezkuntza edo goi-mailako hezkuntza
16 urteko edo gehiagoko ikasleen artean, emakumeak gehiago dira hezkuntza-maila guztietan
Eustatek landutako datuen arabera, 2022. urtean Euskal AEko 16 urteko edo gehiagoko pertsonen % 63,5ek (hau da, 1.193.366 pertsonak) derrigorrezko hezkuntza gainditu dute eta goi-mailako bigarren hezkuntza gisa edo goi-mailako hezkuntza gisa sailkatutako prestakuntza-maila lortu dute. Beraz, ehuneko 1,2 puntuko igoera gertatu da 2021. urtearekin alderatuta; urte hartan, 1.168.748 pertsona izan ziren.
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleak, lortutako prestakuntza-mailaren arabera. 2021-2022
| | 2022 | 2022 (%) | 2021 | 2021 (%) |
| | | | | |
| Lortutako prestakuntza-maila | 1.879.375 | 100 | 1.877.675 | 100 |
| | | | | |
| A. Bigarren eta beheko hezkuntzako lehen etapa (0-2 maila) | 686.009 | 36,5 | 708.927 | 37,7 |
| 0. Lehen hezkuntza baino gutxiago | 31.983 | 1,7 | 37.327 | 2,0 |
| 1. Lehen hezkuntza | 200.395 | 10,7 | 216.344 | 11,5 |
| 2. Behe-mailako bigarren hezkuntza: DBHra arte eta baliokideak | 453.631 | 24,1 | 455.256 | 24,2 |
| | | | | |
| B. Bigarren hezkuntzako bigarren etapa eta goi mailakoa ez den bigarren hezkuntzaren ondokoa (3-4 maila) | 382.308 | 20,3 | 374.963 | 20,0 |
| 3. Goi Mailako Bigarren Hezkuntza: Batxilergoa, Lanbide Heziketa, erdi-mailako zikloa eta baliokideak | 370.307 | 19,7 | 363.295 | 19,4 |
| 4. Hirugarren mailakoa ez den bigarren hezkuntzaren ondoko hezkuntza: 3. mailako lanbide-ziurtagiriak eta baliokideak | 12.001 | 0,6 | 11.668 | 0,6 |
| | | | | |
| Goi-mailako ikasketak (doktoregoa barne) (5-8 maila) | 811.058 | 43,2 | 793.785 | 42,3 |
| 5. Lanbide-heziketako goi-mailako zikloaren eta baliokideen jarduerak | 291.103 | 15,5 | 286.555 | 15,3 |
| 6. Unibertsitate-ikasketak, diplomaturak eta baliokideak | 186.876 | 9,9 | 165.899 | 8,8 |
| 7. Lizentziaturak, gradu bikoitzak eta masterrak | 311.523 | 16,6 | 318.722 | 17,0 |
| 8. Doktorego-txartela edo baliokidea | 21.556 | 1,2 | 22.609 | 1,2 |
Data 2023ko Irailaren 29a
Iturria: Eustat. Hezkuntzaren udal estatistika
Hezkuntzaren Sailkapen Nazionala (CNED-A) oinarritzat hartuta, lortutako ikasketen lehen taldea bigarren hezkuntzako lehen etapa edo hortik beherakoa da, zeina beheko mailetatik hasi eta oinarrizko eta derrigorrezko ikasketetaraino iristen baita. Talde horretan, 16 urteko eta gehiagoko biztanleen % 36,5 daude sailkatuta, eta portzentaje horrek ehuneko 1,2 puntuko beherakada izan du 2021. urtearekin alderatuta. Talde horren barruan, honako hauek daude sartuta: lehen mailako ikasketak amaitu ez dituzten pertsonak (% 1,7), lehen hezkuntzako ikasketak egin dituzten pertsonak (% 10,7) eta bigarren hezkuntzako lehen etapako ikasketak (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko, Oinarrizko Batxilergoko eta abarretako tituluen baliokideak) eta lanbide-irakaskuntza batzuk egin dituzten pertsonak (% 24,1).
Bigarren taldea bigarren hezkuntzari eta goi-mailakoa ez den bigarren hezkuntzaren ondoko mailari dagokiena da, eta 16 urteko eta gehiagoko biztanleen % 20,3 biltzen ditu, hau da, 2021ean baino 0,3 puntu gehiago. Maila horrek batxilergoak eta haren aldaerak eta oinarrizko eta erdi-mailako lanbide-irakaskuntzak biltzen ditu. Hirugarren taldea goi-mailako hezkuntzari dagokiona da, eta biztanleen % 43,2 biltzen ditu; beraz, 0,9 puntuko igoera izan du aurreko urtearekin alderatuta. Talde horren barruan, % 15,5ek goi-mailako lanbide-heziketa egin dute (291.103 pertsonak).
Alde txikiak daude prestakuntza-mailan lurralde historikoen artean, eta handiagoak eskualdeetan
Lurralde historikoen artean, portzentaje-alde txikiak agertu dira 16 urteko edo gehiagoko biztanleek lortutako prestakuntza-mailari dagokionez. Arabaren kasuan, handiagoa da bigarren hezkuntzako lehen etapari edo hortik beherakoari dagokion A taldeko prestakuntza-maila duten pertsonen proportzioa, eta % 37,4ra iritsi da. Bizkaian, berriz, % 36,8koa izan da, eta Gipuzkoan % 35,6koa. Arabak du, halaber, bigarren hezkuntzako bigarren etapari eta goi-mailakoa ez den bigarren hezkuntzaren ondoko mailari dagokien B taldeko prestakuntza-maila duten pertsonen proportziorik handiena, eta % 21,5era iritsi da. Gipuzkoan, berriz, proportzio hori % 20,7koa izan da, eta Bizkaian % 19,8koa. Goi-mailako ikasketei dagokien C taldeko prestakuntza-maila duten pertsonen proportziorik handiena, berriz, Gipuzkoak izan du (% 43,7). Bizkaian, proportzio hori % 43,4ra iritsi da, eta Araban % 41,1era.
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria, prestakuntza-mailaren arabera, lurralde historikoari jarraiki (%). 2021-2022
| | Euskal AE | Araba / Álava | Bizkaia | Gipuzkoa |
| | 2022 | 2021 | 2022 | 2021 | 2022 | 2021 | 2022 | 2021 |
| | | | | | | | | |
| Lortutako prestakuntza-maila | 1.879.375 | 1.877.675 | 280.449 | 278.904 | 986.633 | 987.220 | 612.293 | 611.551 |
| A. Bigarren eta beheko hezkuntzako lehen etapa (0-2 maila) | 36,5 | 37,8 | 37,4 | 38,7 | 36,8 | 38,0 | 35,7 | 36,9 |
| B. Bigarren hezkuntzako bigarren etapa eta goi mailakoa ez den bigarren hezkuntzaren ondokoa (3-4 maila) | 20,3 | 20,0 | 21,5 | 21,1 | 19,8 | 19,4 | 20,7 | 20,3 |
| Goi-mailako ikasketak (doktoregoa barne) (5-8 maila) | 43,2 | 42,3 | 41,1 | 40,2 | 43,4 | 42,6 | 43,7 | 42,7 |
Data 2023ko Irailaren 29a
Iturria: Eustat. Hezkuntzaren udal estatistika
Eskualdeen artean, goi-mailako hezkuntzan agertu diren aldeak handiagoak izan dira. Honako hauek nabarmendu dira, 16 urteko eta gehiagoko biztanleen erdiek baino gehiagok dutelako goi-mailako hezkuntza: Plentzia-Mungia (% 56) eta Gorbeialdea (% 52,4). Bi eskualde horiek ehuneko 12,8 eta 9,2 puntutan gainditu dute hurrenez hurren, Euskal AEko batezbestekoa. Arabako Errioxan eta Enkartazioetan, berriz, gutxi gorabehera biztanleen herenek dute goi-mailako prestakuntza (% 33,6k eta % 36,3k, hurrenez hurren).
Azkenik, Euskal AEko hiriburuetan ere aldeak agertu dira goi-mailako ikasketak dituzten pertsonen proportzioan. Ehunekorik handiena Donostiakoa izan da (% 50,8), eta, haren atzetik, Bilbo (% 47,4) eta Gasteiz (% 40,5) kokatu dira, lurralde historikoetan ikusitako ordena berean.
Goi-mailako hezkuntza gainditu duten gizonen proportzioa emakumeena baino handixeagoa da
16 urteko eta gehiagoko gizonen zein emakumeen kasuan, biztanle gehien biltzen duen taldea goi-mailako hezkuntza gainditu dutenena da: % 43,9 gizonen kasuan, eta % 42,5 emakumeen kasuan. Haren atzetik, bigarren hezkuntzako lehen etapa edo hortik beherako maila dutenak kokatu dira, eta, kasu horretan, emakumeen proportzioa gizonena baino handiagoa izan da (% 38,7 eta % 34,1, hurrenez hurren). Azkenik, bigarren hezkuntzako bigarren etapa eta goi-mailakoa ez den bigarren hezkuntzaren ondoko maila dutenen kasuan, gizonen proportzioa emakumeena baino handiagoa izan da (% 22 eta % 18,8, hurrenez hurren). Lurralde historikoak kontuan hartuta eta goi-mailako hezkuntzari dagokionez, Araban bizi diren emakumeak nabarmendu dira, haien proportzioa gizonena baino handiagoa izan baita (% 40,7 eta % 41,4, hurrenez hurren).
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleak, lortutako prestakuntza-mailaren, lurralde historikoaren eta sexuaren arabera (%). 2022
| | Euskal AE | Araba / Álava | Bizkaia | Gipuzkoa |
| | Guztira | Gizonak | Emakumeak | Guztira | Gizonak | Emakumeak | Guztira | Gizonak | Emakumeak | Guztira | Gizonak | Emakumeak |
| | | | | | | | | | | | | |
| Lortutako prestakuntza-maila | 1.879.375 | 903.087 | 976.288 | 280.449 | 136.562 | 143.887 | 986.633 | 469.897 | 516.736 | 612.293 | 296.628 | 315.665 |
| A TALDEA | 686.009 | 34,1 | 38,7 | 105.011 | 36,2 | 38,6 | 362.675 | 34,0 | 39,2 | 218.323 | 33,5 | 37,7 |
| B TALDEA | 382.308 | 22,0 | 18,8 | 60.228 | 23,1 | 20,0 | 195.549 | 21,4 | 18,4 | 126.531 | 22,3 | 19,1 |
| C TALDEA | 811.058 | 43,9 | 42,5 | 115.210 | 40,7 | 41,4 | 428.409 | 44,6 | 42,4 | 267.439 | 44,2 | 43,2 |
Data 2023ko Irailaren 29a
Iturria: Eustat. Hezkuntzaren udal estatistika
16 urteko edo gehiagoko biztanleen % 11k ikasten jarraitzen dute, eta, haien artean, erdiak baino gehiago goi-mailako ikasketak egiten ari dira
2022. urtean, Euskal AEko 16 urteko edo gehiagoko biztanleen % 11 (207.608 pertsona) ikasketa-mailaren batean matrikulatuta zeuden, aribideko ikasketetarako Hezkuntzaren Sailkapen Nazionalaren (CNED-P) arabera.
Ikasle horien erdiak baino gehiago (% 51,8, hau da, 107.499 pertsona) goi-mailako hezkuntza jasotzen ari dira. % 39,7 (82.389 pertsona) bigarren hezkuntzako eta goi-mailakoa ez den bigarren hezkuntzaren ondoko mailan daude. % 6,1 (12.686 pertsona), berriz, bigarren hezkuntzako lehen etapan edo beheragoko mailetan daude. Azkenik, % 2,4 (5.034 pertsona) helduentzako hezkuntza ez-formalean matrikulatuta daude.
16 urteko edo gehiagoko ikasleak sexuaren arabera bereizten baditugu, ikusiko dugu emakumeen proportzioa gizonena baino handiagoa dela (% 52,5 eta % 47,5, hurrenez hurren). Alde hori uniformea da hezkuntza-maila guztietan. Lehen mailan, emakumeak % 53,5 dira, eta proportzio hori gizonena baino ehuneko 7,1 puntu handiagoa da.
Proportzio horiek oso antzekoak dira gizonen eta emakumeen kasuan, biak bereiz aztertuta. Nolanahi ere, B taldean (bigarren hezkuntzako bigarren etapa eta goi-mailakoa ez den bigarren hezkuntzaren ondokoa) gizonen proportzioa handiagoa da (+1,9 puntu), eta gainerako mailetan, berriz, emakumeen proportzioa da handiagoa, batez ere hezkuntza ez-formalean (+1 puntu).
Lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza bizileku den udalerrian ikasten dira nagusiki, eta goi-mailako hezkuntza, berriz, lurralde historiko bereko beste udalerri batean
2022. urtean, bigarren hezkuntzako lehen etapako edo hortik beherako eta bigarren hezkuntzako eta goi-mailakoa ez den bigarren hezkuntzaren ondoko ikasleen erdiak baino gehiago (% 54,5 eta % 55,8, hurrenez hurren) beren udalerrian ikasten ari dira. Bestalde, Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleen % 45 (hau da, 48.349 pertsona) beren lurralde historikoko udalerri batean egiten ari dira goi-mailako lanbide-heziketako ikasketak edo unibertsitate-ikasketak. Maila horretan, beste autonomia-erkidego batean edo atzerrian ikasten ari diren pertsonen proportzioa handia da (% 18,1). Egoera hori ez da agertzen gainerako ikasketa-mailetan.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62