2023/09/26ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2023KO ABUZTUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Eraikuntzaren kostuak % 0,5 igo dira Euskal AEn 2023ko abuztuan

Urtetik urterako balioetan, 2023ko abuztua eta 2022ko abuztua alderatuta, prezioak % 3,8 igo dira

Eustaten datuen arabera, Eraikuntzaren kostuen indizea % 0,5 igo da Euskal AEn 2023ko abuztuan, aurreko hilaren aldean. 2022ko hil berarekin alderatuta, kostuak % 3,8 igo dira.

Eraikingintzako kostuak % 0,3 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 1,2. 2022ko abuztuarekin alderatuta, Eraikingintzako prezioak % 4,0 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 3,2.

Aurreko hilarekin, hau da, 2023ko uztailarekin alderatuta, lehengaien kostuak % 0,6 igo dira; eskulanaren kostuak, berriz, konstanteak izan dira. Urtetik urterako balioetan, aldiz, lehengaien kostua % 4,3 igo da, eta eskulanarena % 2,1.

Lehengaien kostua % 0,4 igo da hiletik hilera Erakingintzaren sektorean, eta % 1,6 Obra Zibilean. Urtetik urterako bilakaeran, Eraikingintzako lehengaien kostuak % 4,5 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 3,5.

Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Abuztua 2023

Excel csv
 IndizeaAldakuntza (%)
  m/m-1m/m-12
Guztira125,30,53,8
Eraikinak124,80,34,0
Obra zibila127,41,23,2
    
Lehengaiak127,20,64,3
Eraikinak126,60,44,5
Obra zibila130,01,63,5
    
Laneskua119,10,02,1

Oinarria 2015=100

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Irailaren 26a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea

Eraikuntzaren sektorean kontsumitutako lehengaien prezioek azpisektore hauetan izan dituzte igoerarik handienak 2023ko abuztuan, 2022ko abuztuaren aldean: Zuraren eta kortxoaren industria (% 14,0), Kautxua eta plastikoa (% 11,4) eta Mineral ez-metalezkoak (% 10,4). Aitzitik, sektoreko lehengaiak diren produktuak ekoizten dituzten azpisektore nagusi hauetan jaitsi dira prezioak: Energia elektrikoa eta gasa (% 20,7ko jaitsiera), Petrolioa fintzea (% 13,8ko beherakada) eta Industria kimikoa (% 6,3ko atzerakada).

Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p) . Abuztua 2023

Excel csv
 m / m-12
Ezmetalezko meak10,4
Zuraren eta kortxoaren industria14,0
Petrolioa fintzea-13,8
Industria kimikoa-6,3
Kautxua eta plastikoa11,4
Produktu mineral ez-metalezkoak6,8
Metalgintza-2,4
Metalezko artikuluak2,0
Material elektronikoa1,6
Material elektrikoa3,4
Makineriaren fabrikazioa5,0
Altzarigintza6,5
Energia elektrikoa eta gasa -20,7

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2023ko Irailaren 26a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Eraikuntzaren kostuak % 0,5 igo dira Euskal AEn 2023ko abuztuan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2023/09/26
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021250_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali