2023/08/25eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2023KO UZTAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Eraikuntzaren kostuak % 0,6 jaitsi dira Euskal AEn 2023ko uztailean

2023ko uztailean, prezioak % 3,4 igo dira urtetik urterako ehunekoetan, 2022ko uztailaren aldean

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntzaren kostuen indizea % 0,6 jaitsi da 2023ko uztailean, aurreko hilaren aldean. 2022ko hil berarekin alderatuta, berriz, kostuak % 3,4 igo dira.

Eraikingintzako kostuak % 0,6 jaitsi dira hiletik hilerako ehunekoetan, eta Obra Zibilekoak % 0,5. 2022ko uztailarekin alderatuta, Eraikingintzako prezioak % 3,8 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 1,8.

Aurreko hilaren aldean (2023ko ekaina), lehengaien kostuak % 0,8 jaitsi dira, eta eskulanaren kostuak, berriz, konstanteak izan dira. Urtetik urterako ehunekoetan, aldiz, lehengaien kostua % 3,8 hazi da, eta eskulanarena % 2,1.

Lehengaien kostua % 0,8 gutxitu da hiletik hilera Eraikingintzaren sektorean, eta % 0,7 Obra Zibilean. Urtetik urterako bilakaeran, Eraikingintzako lehengaien kostuak % 4,3 gehitu dira, eta Obra Zibilekoak % 1,8.

Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Uztaila 2023

Excel csv
 IndizeaAldakuntza (%)
  m/m-1m/m-12
Guztira124,7-0,63,4
Eraikinak124,4-0,63,8
Obra zibila125,8-0,51,8
    
Lehengaiak126,4-0,83,8
Eraikinak126,1-0,84,3
Obra zibila127,8-0,71,8
    
Laneskua119,10,02,1

Oinarria 2015=100

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Abuztuaren 25a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea

Eraikuntzaren sektorean kontsumitutako lehengaien prezioek azpisektore hauetan izan dituzte igoerarik handienak 2023ko uztailean, 2022ko uztailaren aldean: Ez-metalezko mineralak eta Kautxua eta plastikoa (% 10,8ko hazkundea bietan), Zuraren eta kortxoaren industria (% 8,5ekoa) eta Ez-metalezko industria (% 8,3koa). Aitzitik, sektoreko lehengaiak diren produktuak ekoizten dituzten azpisektore nagusi hauetan jaitsi dira gehien prezioak: Petrolioa fintzea (% 26,6ko jaitsiera), Energia elektrikoa eta gasa (% 21,3koa) eta Metalgintza (% 4,9koa).

Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p) . Uztaila 2023

Excel csv
 m / m-12
Ezmetalezko meak10,8
Zuraren eta kortxoaren industria8,5
Petrolioa fintzea-26,6
Industria kimikoa-4,7
Kautxua eta plastikoa10,8
Produktu mineral ez-metalezkoak8,3
Metalgintza-4,9
Metalezko artikuluak1,1
Material elektronikoa1,3
Material elektrikoa3,5
Makineriaren fabrikazioa5,0
Altzarigintza5,5
Energia elektrikoa eta gasa -21,3

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2023ko Abuztuaren 25a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Eraikuntzaren kostuak % 0,6 jaitsi dira Euskal AEn 2023ko uztailean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2023/08/25
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021213_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali