2023/09/19ko prentsa-oharra
HIRUHILEROKO KONTUAK. 2023/II
Euskal AEko BPGa % 1,5 igo da 2023ko bigarren hiruhilekoan, eta 14.000 lanpostu baino gehiago sortu dira
Euskal AEko 2022ko BPG nominala 2019ko BPGa baino % 8,5 handiagoa izan da
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko barne-produktu gordina (BPGa) % 0,4ko igo da 2023ko bigarren hiruhilekoan aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta urtetik urterako igoera, berriz, % 1,5era iritsi da. Enpleguak (dedikazio osoaren baliokide diren lanpostuetan neurtuta), bestalde, % 0,7ko igoera izan du 2023ko bigarren hiruhilekoan urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, eta urtetik urterako igoera, berriz, % 1,5era iritsi da. Hortaz, 2022ko bigarren hiruhilekoan baino 14.270 lanpostu garbi gehiago izan dira.
Zenbatespen horiek landu diren unean eskuragarri zegoen informazio ekonomiko koiuntural guztia biltzen dute, eta Eustaten uztailaren 17ko Hiruhileroko Kontuen Aurrerapenean lortutako zenbatespenak baino hamarren bat txikiagoak izan dira, bai hiruhilekotik hiruhilekora, bai urtetik urtera. Enpleguaren aldakuntza zenbatetsiek, berriz, ez dute aldaketarik izan. Halaber, 2021. eta 2022. urteetarako urteko agregatuen berrikuspenak gaineratu dira, eta, haien arabera, BPGak % 6ko hazkunde erreala izan du 2021ean, eta % 5,4koa 2022an. Berrikuspenak eraginpean hartu ditu, halaber, termino nominaletan agregatuak. 2022ko BPG nominalaren datuak COVID-19aren aurrekoekin alderatuta, 2022ko BPGa 2019koa baino % 8,5 handiagoa izan da.
Euskal AEko BPGak bigarren hiruhilekoan izan duen urtetik urterako igoera zenbatetsia (% 1,5) Euroguneko ekonomiarako egindako azken zenbatespena eta Europar Batasunerako egindakoa baino handiagoa izan da (% 0,5 eta % 0,4, hurrenez hurren). Uztailaren 28ko Espainiako Hiruhileroko Kontabilitate Nazionalaren Aurrerapenaren arabera, Estatuan % 1,8ko igoera izan da.
Eskaintzaren ikuspuntutik, balio erantsiaren bilakaera ez da homogeneoa izan urtetik urterako terminoetan (2023ko bigarren hiruhilekoa, 2022ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta).
BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2023/II
| | 2021 | 2022 | 2022 | 2023 |
| | | | II | III | IV | I | II |
| NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA | 15,1 | -8,7 | -13,6 | -2,3 | -7,3 | 2,1 | -6,7 |
| INDUSTRIA ETA ENERGIA | 5,3 | 4,7 | 6,7 | 3,1 | 2,4 | 1,1 | -0,5 |
| Manufaktura-industria | 9,0 | 4,4 | 6,0 | 2,0 | 2,3 | 1,4 | -0,3 |
| ERAIKUNTZA | 1,0 | 6,7 | 7,3 | 9,0 | 6,0 | 0,9 | 4,2 |
| ZERBITZUAK | 6,6 | 5,9 | 6,8 | 5,2 | 3,7 | 2,9 | 2,1 |
| Merkataritza, ostalaritza eta garraioa | 15,6 | 14,6 | 18,6 | 12,9 | 8,2 | 5,4 | 2,9 |
| Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak | 2,3 | 0,9 | 0,2 | 0,3 | 1,4 | 1,2 | 2,1 |
| -Gainerako zerbitzuak | 4,1 | 3,2 | 3,3 | 3,1 | 2,0 | 2,1 | 1,4 |
| BALIO ERANTSI GORDINA oinarrizko prezioetan | 6,1 | 5,5 | 6,6 | 4,9 | 3,4 | 2,4 | 1,5 |
| PRODUKTUEN GAINEKO ZERGA GARBIAK | 5,2 | 4,6 | 5,2 | 4,2 | 3,1 | 1,6 | 1,3 |
| BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan | 6,0 | 5,4 | 6,5 | 4,8 | 3,4 | 2,3 | 1,5 |
Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak
Data 2023ko Irailaren 19a
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak
Lehen sektorearen balio erantsiak % 6,7ko beherakada izan du termino errealetan iazko hiruhileko berarekin alderatuta, eta % 1,3koa aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.
Industriaren sektorean, balio erantsiak % 0,5eko beherakada izan du urtetik urtera, eta, manufaktura-industriaren kasuan, jaitsiera % 0,3koa izan da. 2023ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, industriak % 0,6ko beherakada izan du, eta manufaktura-industriaren kasuan, jaitsiera % 0,2koa izan da.
Eraikuntzaren sektorean, berriz, 2023ko bigarren hiruhilekoan, balio erantsiak % 4,2ko igoera izan du urtetik urtera termino errealetan, eta % 1,2ko igoera aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.
Zerbitzuen sektorean, jarduera globala % 2,1 hazi da 2022ko hiruhileko berarekin alderatuta, eta balio erantsiak % 0,4ko igoera izan du aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.
Azken hiruhilekoan, zerbitzuen sektoreak portaera positiboa izan du bereizitako hiru adarretan. Merkataritza, ostalaritza eta garraioaren adarraren balio erantsiak % 2,9ko igoera izan du iazko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 0,4ko igoera aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Urtetik urterako igoera txikiagoa izan da Gainerako zerbitzuen adarrean (besteak beste, higiezin-jarduerak, lanbide-jarduerak, jarduera zientifikoak, jarduera teknikoak, finantza-jarduerak eta aseguru-jarduerak barne hartzen ditu), % 1,4ko igoera izan baita urtetik urtera; aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, % 0,3ko igoera gertatu da.
Herri-administrazioaren, hezkuntzaren, osasunaren eta gizarte-zerbitzuen adarrean, % 0,4ko igoera izan da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Balio erantsiak 2022ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta izan duen igoera, berriz, % 2,1ekoa izan da.
BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2023/II
| | 2022 | 2023 |
| | II | III | IV | I | II |
| NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA | 8,1 | 4,9 | -13,3 | 4,0 | -1,3 |
| INDUSTRIA ETA ENERGIA | 1,0 | -3,2 | 2,3 | 1,0 | -0,6 |
| Manufaktura-industria | 1,5 | -3,3 | 2,0 | 1,3 | -0,2 |
| ERAIKUNTZA | -2,0 | 1,1 | 1,4 | 0,4 | 1,2 |
| ZERBITZUAK | 1,2 | 1,1 | 0,3 | 0,3 | 0,4 |
| Merkataritza, ostalaritza eta garraioa | 2,9 | 0,3 | 0,2 | 1,9 | 0,4 |
| Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak | -0,6 | 0,7 | 1,0 | 0,0 | 0,4 |
| -Gainerako zerbitzuak | 1,0 | 1,9 | 0,0 | -0,7 | 0,3 |
| BALIO ERANTSI GORDINA oinarrizko prezioetan | 1,0 | 0,1 | 0,7 | 0,5 | 0,1 |
| PRODUKTUEN GAINEKO ZERGA GARBIAK | 2,6 | -0,3 | -1,5 | 0,9 | 2,3 |
| BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan | 1,2 | 0,1 | 0,5 | 0,5 | 0,4 |
Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak
Data 2023ko Irailaren 19a
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak
Agregatu sektorialen urtetik urterako portaeraren ondorioz, Euskal AEko balio erantsiak % 1,5eko igoera izan du 2023ko bigarren hiruhilekoan. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, igoera txikiagoa izan da (% 0,1ekoa, urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuta).
Eskariari dagokionez, urtetik urterako igoerak orokorrak izan dira. Hala ere, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, portaera ez da positiboa izan kasu guztietan.
Etxeen eta etxeen zerbitzura dauden irabazi-asmorik gabeko erakundeen azken kontsumoko gastuak (Kontsumo pribatua) % 1,3ko igoera izan du urtetik urtera. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, % 1,6ko igoera izan da.
Herri-administrazioen azken kontsumo gastuak (Kontsumo publikoa), halaber, % 2,0ko igoera izan du 2022ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta. Hala ere, aurreko hiruhilekoan baino % 2,5 txikiagoa izan da.
BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2023/II
| | 2021 | 2022 | 2022 | 2023 |
| | | | II | III | IV | I | II |
| GASTUA AZKEN KONTSUMOAN | 5,2 | 6,0 | 6,3 | 6,2 | 4,4 | 1,9 | 1,5 |
| Familien eta EZMAEDE-en azken kontsumo gastua | 5,8 | 7,7 | 8,7 | 8,0 | 5,1 | 1,7 | 1,3 |
| Herri administrazioen azken kontsumo gastua | 3,2 | 0,7 | -1,7 | 0,8 | 2,2 | 2,4 | 2,0 |
| KAPITALAREN OSAKETA GORDINA | 5,9 | 8,7 | 10,4 | 9,9 | 4,8 | 1,6 | 2,5 |
| Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan | 11,1 | 7,1 | 8,6 | 7,5 | 3,2 | 2,4 | 0,9 |
| Gainerako Kapitalaren Eraketa Gordina | 2,8 | 9,6 | 11,6 | 11,4 | 5,9 | 1,1 | 3,5 |
| BARNE-ESKARIA | 5,3 | 6,7 | 7,2 | 7,1 | 4,5 | 1,8 | 1,7 |
| ONDASUN ETA ZERBITZUEN ESPORTAZIOAK | 10,7 | 17,1 | 22,4 | 16,8 | 8,6 | 6,3 | -2,5 |
| ONDASUNEN ETA ZERBITZUEN INPORTAZIOAK | 9,4 | 18,7 | 22,9 | 20,6 | 10,2 | 5,5 | -2,0 |
| BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan | 6,0 | 5,4 | 6,5 | 4,8 | 3,4 | 2,3 | 1,5 |
Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak
Data 2023ko Irailaren 19a
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak
Kontsumo publikoa eta kontsumo pribatua batera hartuta, Azken kontsumoko gastuak % 1,5eko igoera izan du urtetik urtera; 2023ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, % 0,7ko igoera izan da.
Kapital-eraketa gordinean (inbertsioa), % 2,5eko igoera izan da urtetik urtera; aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, % 0,6ko igoera izan da. Ekipo-ondasunetan egindako inbertsioak % 0,9ko igoera izan du iazko hiruhileko berarekin alderatuta; aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, % 0,1eko jaitsiera izan du.
Gainerako kapital-eraketa gordinean (eraikuntzaren sektoreko bilakaerari lotuago dagoenez), urtetik urterako igoera % 3,5era iritsi da, eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, % 1,0ko igoera izan da.
Barne-eskariak (Azken kontsumoko gastuaz eta Kapital-eraketa gordinaz osatuak) urtetik urterako % 1,7ko igoera izan du urteko bigarren hiruhilekoan. Igoera hori BPG osorako zenbatetsitakoa (% 1,5) baino handiagoa izan da, eta, beraz, Kanpoko sektorearen ekarpena negatiboa izan da urteko bigarren hiruhilekoan. Izan ere, ondasun eta zerbitzuen Esportazioek % 2,5eko beherakada izan dute urtetik urtera, eta Inportazioak, berriz, aurreko urteko bigarren hiruhilekoan baino % 2,0 txikiagoak izan dira. Kanpo-saldoak, beraz, ekarpen negatiboa egin dio Euskal AE osoko ekonomiaren urtetik urterako bilakaerari.
BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2023/II
| | 2022 | 2023 |
| | II | III | IV | I | II |
| GASTUA AZKEN KONTSUMOAN | 1,1 | -0,7 | 1,2 | 0,3 | 0,7 |
| Familien eta EZMAEDE-en azken kontsumo gastua | 2,0 | -1,8 | 0,9 | 0,6 | 1,6 |
| Herri administrazioen azken kontsumo gastua | -2,1 | 3,1 | 2,2 | -0,8 | -2,5 |
| KAPITALAREN OSAKETA GORDINA | -0,3 | -2,8 | 3,2 | 1,6 | 0,6 |
| Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan | 1,4 | -6,7 | 6,2 | 1,9 | -0,1 |
| Gainerako Kapitalaren Eraketa Gordina | -1,3 | -0,3 | 1,3 | 1,4 | 1,0 |
| ONDASUN ETA ZERBITZUEN ESPORTAZIOAK | 2,9 | -1,6 | -1,2 | 6,2 | -5,6 |
| ONDASUNEN ETA ZERBITZUEN INPORTAZIOAK | 2,2 | -3,3 | 0,6 | 6,1 | -5,0 |
| BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan | 1,2 | 0,1 | 0,5 | 0,5 | 0,4 |
Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak
Data 2023ko Irailaren 19a
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak
Enplegu-mailei dagokienez (Dedikazio osoaren baliokide diren lanpostuetan neurtuta), enpleguak, oro har, % 1,5eko igoera izan du 2022ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,7 hazi ondoren.
Lehen sektorean, enpleguak % 2,1eko beherakada izan du 2022ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta; aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, % 0,4ko igoera izan du. Industrian, lanpostuen urtetik urterako sorkuntza % 1,0ra iritsi da; horrenbetez, enplegu-maila aurreko hiruhilekoan baino % 0,2 handiagoa izan da. Eraikuntzan ere positiboa izan da enpleguaren bilakaera, bai urtetik urtera (% 0,3ko igoera), bai hiruhilekotik hiruhilekora (% 0,4ko igoera). Azkenik, Zerbitzuen sektorean, dedikazio osoaren baliokide diren lanpostuen kopuruak % 1,8ko igoera izan du, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,9ko igoera izan ondoren.
BPGak lurralde historikoetan izan duen bilakaerari dagokionez, 2023ko bigarren hiruhilekoan Arabak urtetik urterako % 1,6ko igoera izan du, Gipuzkoak % 1,5ekoa eta Bizkaiak % 1,4koa. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, igoera % 0,4ra iritsi da Gipuzkoan, eta % 0,3ra Bizkaian eta Araban.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62