2023/09/07ko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2023KO UZTAILA
Euskal AEko industria-jarduera % 4,7 murriztu da 2023ko uztailean
Aurreko hilaren aldean, produkzioa % 2,7 jaitsi da
Euskal AEko industria-produkzioa, lan-egutegiko balio homogeneoetan, iazko hil berean baino % 4,7 txikiagoa izan da 2023ko uztailean, Eustaten datuen arabera. 2023ko lehen zazpi hiletan metatutako produkzioa iazko aldi metatu berean baino % 0,7 txikiagoa izan da.
2023ko ekainarekin alderatuta, Euskal AEko industria-jarduera % 2,7 murriztu da azken hil honetan, dagozkion urtaro-eraginak zuzenduta.
Ondasunen xede ekonomikoaren arabera, Energiaren produkzioa % 14,2 jaitsi da 2023ko uztailean, urtetik urterako balioetan adierazita. Sektore honetan sartzen dira energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura, eta petrolioa fintzea.
Bitarteko ondasunetan (metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa; industria kimikoa, eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa) ere jaitsi da produkzioa, % 5,5eko aldakuntza negatiboarekin.
Ekipo-ondasunen produkzioa (ibilgailu motordunen fabrikazioa; tren-makinen eta trenbide-materialen eraikuntza, eta aireontziak edo itsasontziak egitea) % 0,8 murriztu da iazko uztailarekin alderatuta.
Kontsumo-ondasunek ere urtetik urterako portaera negatiboa izan dute 2023ko uztailean, eta ekoizpena % 0,8 murriztu da sektore osoan. Jaitsiera hori Kontsumo-ondasun iraunkorren portaeraren ondorio da, % 15,0 murriztu baitira. Besteak beste, altzarien eta etxeko aparatuen fabrikazioa sartzen da epigrafe horretan. Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren produkzioa, aldiz, % 2,9 igo da. Besteak beste, elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak; garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa; farmazia-produktuak, eta jantzigintza daude epigrafe horretan.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Uztaila 2023
| | Egutegi eraginak zuzendutako datuak | Datu desestazionalizatuak |
| | m / m-12 | Am / A(m-12) | m / m-1 |
| INDIZE OROKORRA | | | |
| Euskal AE | -4,7 | -0,7 | -2,7 |
| Araba/Álava | -4,6 | 0,4 | -3,8 |
| Bizkaia | -2,4 | -0,1 | -3,4 |
| Gipuzkoa | -6,7 | -1,8 | -1,3 |
| ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK | | | |
| Kontsumo-ondasunak | -0,8 | 1,7 | -3,7 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | -15,0 | -9,3 | -0,1 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 2,9 | 4,5 | -4,4 |
| Ekipo-ondasunak | -0,8 | 1,9 | -3,4 |
| Bitarteko ondasunak | -5,5 | -0,4 | -2,7 |
| Energia | -14,2 | -10,1 | -4,2 |
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
Data 2023ko Irailaren 7a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Xehekiago adierazita, 2023ko uztailean, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, Elikadura-industria, edariak eta tabakoa eta Garraio-materiala baino ez dira hazi urtetik urterako balioetan, %0,5 eta % 4,4ko gehitu baitira, hurrenez hurren. Aitzitik, urtetik urterako balioetan adierazita, produkzioa sektore hauetan jaitsi da gehien: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 17,0ko jaitsiera), Kautxua eta plastikoak (% 11,9ko jaitsiera) eta Zurgintza, papera eta arte grafikoak (% 8,1eko jaitsiera).
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Uztaila 2023
| | m / m-12 |
| Elikadura ind., edariak, tabakoa | 0,5 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | -8,1 |
| Kautxua eta plastikoak | -11,9 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | -6,3 |
| Materiala eta tresna elektrikoak | -2,5 |
| Makineria eta tresneria | -1,8 |
| Garraio-materiala | 4,4 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | -17,0 |
(p)Behinbehineko datuak
Egutegi eraginak zuzendutako datuak
(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak
Data 2023ko Irailaren 7a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
2023ko uztailean, Industria-produkzioaren indizeak urtetik urterako bilakaera negatiboa izan du hiru lurralde historikoetan. Iazko uztailaren aldean, Gipuzkoan, % 6,7 jaitsi da produkzioa; Araban, % 4,6, eta, Bizkaian, %2,4.
2023KO UZTAILEKO BALANTZE METATUA
Urteko lehenengo zazpi hiletako metatuan, Industria-produkzioaren indizea % 0,7 jaitsi da, Energiaren % 10,1eko jaitsieraren ondorioz. Bitarteko ondasunek ere bilakaera negatiboa izan dute, iazko aldi beraren aldean % 0,4 jaitsi baitira. Ekipo-ondasunetan, ordea, uztailera arte metatutako produkzioa % 1,9 hazi da, eta Kontsumo-ondasunetan % 1,7.
Lurralde historikoen arabera, 2023ko lehen zazpi hiletako metatuak balantze positiboa izan du Araban, % 0,4 hazi baita. Bizkaian % 0,1 jaitsi da produkzioa, eta Gipuzkoan % 1,8.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hil honetako indizea laginaren % 82,62ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eusTel.: 945 01 75 62