HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotzak % 5,6 jaitsi...

2023/09/11ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA. 2023/I

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Jaiotzak % 5,6 jaitsi ziren 2023ko lehen hiruhilekoan Euskal AEn

Jaiotzen % 12n amak 40 urte edo gehiago ditu

2023ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEn 3.113 jaiotza izan ziren, hau da, iazko aldi berean baino % 5,6 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Jaiotza kopurua % 9,7 jaitsi da Araban, % 6,9 Bizkaian eta % 1,3 Gipuzkoan. Zehazki, Bizkaian 1.580 haur jaio ziren, Gipuzkoan 1.042 eta Araban 491.

Hileka aztertuta, jaiotza gehienak urtarrilean izan ziren, 1.057 (% 34), eta, ondoren, martxoan, 1.055 (% 33,9); otsailean, 1.001 haur jaio ziren (% 32,2).

Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, 35-39 urteko amen taldea da nagusi, jaiotzen % 34,9rekin. Ondoren, 30-34 urteko taldea dago, % 33,1ekin. Nabarmentzekoa da hiruhileko horretan 25 eta 29 urte bitarteko amek izandako haur kopurua % 13,1 izan zela, hau da, 40 urte edo gehiago zituzten amek (% 12) baino gehiago; iazko hiruhileko berean, aldiz, 40 urte edo gehiagoko ama gehiago izan zen 25 eta 29 urte bitarteko ama baino.

Ama ezkongabeen ama izateko adina ama guztiena baino txikiagoa da, eta nabarmentzekoa da ama horien % 10,1ek 25 urte baino gutxiago zituela; ehuneko hori 3,3 puntu handiagoa da ama guztien multzoan.

Ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztizkoaren % 50,7 izan ziren, hau da, 2022ko lehen hiruhilekoan baino gutxiago (% 52,6). Bizkaiak Euskal AE osoak baino balio handiagoak ditu (% 55,4); Araban eta Gipuzkoan, berriz, ehuneko hori txikiagoa da (% 49,1 eta % 44,3, hurrenez hurren).

Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2023ko lehen hiruhilekoan, jaiotzen % 49 (1.525 haur) lehenengo haurrak izan dira; 1.177 (% 37,8) aurretik beste haur bat zuten familietara iritsi dira, eta hirugarren edo ondorengo haurren ehunekoa % 13,2 izan da, hau da, 2022ko hiruhileko berean baino 0,4 puntu gehiago.

Atzerriko nazionalitatea duten amen ehunekoa % 30etik gorakoa da

2023ko lehen hiru hiletan Euskal AEn izandako jaiotzen % 31,1en, amak atzerriko nazionalitatea zuen; hau da, ehuneko 2,6 puntu gehiago 2022ko hiruhileko berean baino. Araban, atzerriko nazionalitatea zuten amen proportzioa % 40,3 izan zen; Gipuzkoan, % 29,9, eta, Bizkaian, % 28,9.

Euskal AEn bizirik jaioak, amaren bizilekuaren lurralde historikoaren, sexuaren, adinaren, egoera zibilaren eta nazionalitatearen, hurrenkeraren eta jaiotza-hilabetearen arabera (1). 2023/I

Excel csv
 Oraingo hiruhilekoa (2023/I)Aurreko hiruhilekoa (2022/IV)Aurreko urteko hiruhileko bera (2022/I)
 KOP%KOP%GehikuntzaKOP%Gehikuntza
Euskal AE3.113100,03.470100,0-10,33.298100,0-5,6
Araba / Álava49115,855416,0-11,454416,5-9,7
Bizkaia1.58050,81.74250,2-9,31.69851,5-6,9
Gipuzkoa1.04233,51.17433,8-11,21.05632,0-1,3
         
Sexua        
Mutilak1.58751,01.78151,3-10,91.68151,0-5,6
Neskak1.52649,01.68948,7-9,71.61749,0-5,6
         
AMAREN ADINA        
= 24 urte2136,82577,4-17,12417,3-11,6
25 - 29 urte40913,146013,3-11,139011,84,9
30 - 34 urte1.02933,11.13632,7-9,41.08332,8-5,0
35 - 39 urte1.08734,91.17533,9-7,51.16835,4-6,9
= 40 urte37512,044212,7-15,241612,6-9,9
         
Amaren egoera zibila        
Ezkondua1.53449,31.68348,5-8,91.56247,4-1,8
Ezkon gabea1.57950,71.78751,5-11,61.73652,6-9,0
         
Amaren nazionalitatea        
Espainiarra2.14668,92.40269,2-10,72.35771,5-9,0
Atzerrikoa96731,11.06830,8-9,594128,52,8
         
Jaiotza-ordena        
Lehenengoa1.52549,01.75050,4-12,91.63249,5-6,6
Bigarrena1.17737,81.23835,7-4,91.24337,7-5,3
Hirugarrena edo gehiago41113,248213,9-14,742312,8-2,8
         
Jaiotza-hilabetea        
Urtarrila1.05734,0   1.12834,2-6,3
Otsaila1.00132,2   1.05632,0-5,2
Martxoa1.05533,9   1.11433,8-5,3

(1)Hiruhileko honetako datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira

Data 2023ko Irailaren 11

Iturria: Eustat. Jaiotzen Estatistika

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotzak % 5,6 jaitsi ziren 2023ko lehen hiruhilekoan Euskal AEn

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2023/09/11
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/02
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021229_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali