2023/08/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2023ko uztaila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Ostatu-gauak % 1,6 gehitu dira landetxeetan, eta % 20,9 apartamentu turistikoetan, Euskal AEn 2023ko uztailean

Aterpetxe turistikoetan, ordea, % 7,5 gutxitu dira ostatu-gauak, iazko hil beraren aldean

Eustaten datuen arabera, 2023ko uztailean, sarrera kopurua % 3,8 gutxitu da Euskal AEko landetxeetan iazko hil beraren aldean; ostatu-gauak, aldiz, % 1,6 gehitu dira. Urtetik urterako aldakuntza horiekin, joan den uztailean, sarrera kopurua 23.465ra iritsi da, eta ostatu-gauak 73.160 izan dira.

Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Uztaila 2023

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera gelaka
 2023/07m/m-12 (%)2023/07m/m-12 (%)2023/072022/072023/07p.p. *2023/07p.p. *
EUSKAL AE23.465-3,873.1601,63,122,9550,11,454,71,6
Estatukoak16.371-4,752.1920,43,193,03----
Atzerritarrak7.094-1,620.9684,72,962,78----
           
Araba/Álava3.436-16,18.385-8,02,442,2224,2-2,428,7-2,2
Estatukoak2.755-9,96.6751,12,422,16----
Atzerritarrak681-34,51.710-31,82,512,41----
           
Bizkaia8.031-11,623.6871,52,952,5753,90,757,31,7
Estatukoak5.761-9,116.9353,02,942,59----
Atzerritarrak2.270-17,56.752-2,12,972,51----
           
Gipuzkoa11.9987,141.0883,83,423,5360,94,266,33,8
Estatukoak7.8551,028.582-1,33,643,72----
Atzerritarrak4.14321,112.50617,73,023,11----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2023ko Abuztuaren 22a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Iazko uztailaren aldean % 1,6 gutxitu ondoren, atzerritar jatorriko sarrerak Euskal AEko landetxeetan 2023ko uztailean izandako sarrera guztien % 30,2 dira. Ostatu-gauei dagokienez, atzerritar jatorrikoak guztizkoaren % 28,7 dira, eta % 4,7ko igoera izan dute 2022ko uztailaren aldean.

Lurralde historikoen arabera, uztailean, urtetik urterako ehunekoetan, sarrerak % 16,1 jaitsi dira Araban, eta % 11,6 Bizkaian. Gipuzkoan, aldiz, % 7,1 hazi dira urtetik urterako ehunekoetan. Ostatu-gauei dagokienez, Araban % 8,0 gutxitu dira; Bizkaian, berriz, % 1,5 gehitu dira, eta Gipuzkoan % 3,8.

Establezimendu mota horretako batez besteko egonaldia 3,12 egunekoa izan da Euskal AEn uztailean, 2022ko hil bereko batez bestekoaren gainetik, orduan 2,95 egunekoa izan baitzen. Batez besteko egonaldiak adierazten du zenbat egun ematen dituzten bidaiariek batez beste gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean, eta ez Euskal AEn guztira zenbat egun ematen dituzten.

Plazen eta gelen betetze-mailak ehuneko 1,4 eta 1,6 puntu igo dira urtetik urtera, hurrenez hurren. Plazen arabera, % 50,1 izan da betetze-maila, eta, gelen arabera, % 54,7.

Apartamentu turistikoei dagokienez, 2023ko uztailean, 24.428 sarrera izan dira, eta 73.108 ostatu-gau. Iazko uztailarekin alderatuta, sarrerak % 28,1 gehitu dira, eta ostatu-gauak % 20,9.

Apartamentu turistiko esaten zaio ustiapeneko enpresa-unitate bakar batek bloke edo multzo gisa eskaintzen duen ostatu-unitate bakoitzari. Ez dira epigrafe honetan sartzen erabilera turistikoko etxebizitzak, hau da, helburu turistikoetarako aldi baterako eskaini, merkaturatu edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.

Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Uztaila 2023

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera apartamenduka
 2023/07m/m-12 (%)2023/07m/m-12 (%)2023/072022/072023/07p.p. *2023/07p.p. *
EUSKAL AE24.42828,173.10820,92,993,1750,04,267,14,4
Estatukoak13.55226,941.02915,03,033,34----
Atzerritarrak10.87629,632.07929,52,952,95----
           
Araba/Álava2.00919,19.273-5,84,625,8428,5-0,866,8-7,8
Estatukoak1.54220,67.115-7,94,616,04----
Atzerritarrak46714,42.1581,94,625,19----
           
Bizkaia14.87724,134.93319,62,352,4457,85,168,57,7
Estatukoak8.33325,819.69721,32,362,45----
Atzerritarrak6.54421,915.23617,42,332,42----
           
Gipuzkoa7.54239,928.90235,13,833,9754,14,465,97,2
Estatukoak3.67732,714.21821,43,874,23----
Atzerritarrak3.86547,614.68551,83,803,69----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2023ko Abuztuaren 22a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien % 44,5 eta ostatu-gau guztien % 43,9 atzerritar jatorriko bisitarienak dira. Izan ere, uztailean, urtetik urterako % 29,6ko eta % 29,5eko hazkundeak izan dituzte, hurrenez hurren.

Apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia 2,99 egunekoa izan da 2023ko uztailean, 2022ko uztailean baino txikiagoa beraz, orduan 3,17 egunekoa izan baitzen Euskal AE osoan. Araban, establezimendu mota horretako batez besteko egonaldia 4,62 egunekoa izan da, Gipuzkoan 3,83 egunekoa eta Bizkaian 2,35 egunekoa.

Plazen betetze-maila % 50,0 izan da Euskal AEn, hau da, 2022ko uztailaren aldean ehuneko 4,2 puntu gehiago. Apartamentuak kontuan hartuz, betetze-maila, aldiz, ehuneko 4,4 puntu gehitu da, eta, hala, % 67,1era iritsi da.

Euskal AEko aterpetxe turistikoei dagokienez, 2023ko uztailean, sarrerak % 3,8 gutxitu dira urtetik urterako ehunekoetan; guztira 27.422 sarrera izan dira, eta 53.916 ostatu-gau ekarri dituzte. Gipuzkoan, 26.818 gau igaro dituzte bidaiariek; Bizkaian, 26.070 gau, eta, Araban, 1.028 gau.

Ostatu mota horretako egonaldien batez besteko iraupena 1,97 egunekoa izan da 2023ko uztailean Euskal AE osoan, eta plazen betetze-maila, urtetik urtera ehuneko 10,2 puntu jaitsi, eta % 50,8ra iritsi da.

Informazio-oharra

Hil honetan, ETHaren erantzun-tasa % 89,7 izan da landetxeetan; % 82,0 apartamentu turistikoetan, eta % 77,6 aterpetxe turistikoetan. Eustatek eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei, egindako ahaleginagatik.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ostatu-gauak % 1,6 gehitu dira landetxeetan, eta % 20,9 apartamentu turistikoetan, Euskal AEn 2023ko uztailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2023/08/22
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021211_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali