2023/09/21eko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2023ko abuztua
Ostatu-gauak % 3,1 gehitu dira landetxeetan, eta % 21,8 apartamentu turistikoetan, Euskal AEn 2023ko abuztuan
Aterpetxe turistikoetako ostatu-gauak ere % 17,5 igo dira
Eustaten datuen arabera, 2023ko abuztuan, Euskal AEko landetxeetako sarrerak % 1,4 jaitsi dira, iazko hil beraren aldean; ostatu-gauak, berriz, % 3,1 igo dira. Urtetik urterako aldakuntza horiek kontuan hartuta, abuztuan, 26.931 sarrera izan dira, eta 98.305 ostatu-gau.
Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Abuztua 2023
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | gelaka |
| | 2023/08 | m/m-12 (%) | 2023/08 | m/m-12 (%) | 2023/08 | 2022/08 | 2023/08 | p.p. * | 2023/08 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 26.931 | -1,4 | 98.305 | 3,1 | 3,65 | 3,49 | 65,6 | 1,9 | 70,8 | 1,7 |
| Estatukoak | 20.066 | -3,0 | 76.978 | 0,4 | 3,84 | 3,71 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 6.865 | 3,4 | 21.327 | 14,2 | 3,11 | 2,81 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 4.192 | -3,6 | 15.698 | 20,4 | 3,74 | 3,00 | 45,0 | 6,9 | 52,3 | 6,3 |
| Estatukoak | 3.333 | -3,2 | 12.684 | 20,9 | 3,81 | 3,05 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 859 | -5,2 | 3.014 | 18,7 | 3,51 | 2,80 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 8.575 | -2,2 | 31.944 | 3,9 | 3,73 | 3,51 | 70,1 | 2,3 | 73,8 | 2,2 |
| Estatukoak | 6.355 | -5,6 | 24.175 | -0,8 | 3,80 | 3,62 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 2.220 | 8,8 | 7.769 | 22,0 | 3,50 | 3,12 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 14.164 | -0,3 | 50.663 | -1,7 | 3,58 | 3,63 | 73,0 | -0,6 | 78,1 | -1,0 |
| Estatukoak | 10.378 | -1,2 | 40.119 | -4,0 | 3,87 | 3,98 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 3.786 | 2,5 | 10.544 | 8,0 | 2,78 | 2,64 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2023ko Irailaren 21a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Atzerritar jatorriko sarrerak, iazko abuztuaren aldean % 3,4 igo, eta 2023ko abuztuan Euskal AEko landetxeetan izandako sarrera guztien % 25,5 izan dira. Atzerritar jatorriko ostatu-gauak, berriz, 2022ko abuztuaren aldean % 14,2 igo, eta guztizkoaren % 21,7 dira.
Lurralde historikoka, Araban % 3,6 jaitsi dira sarrerak, Bizkaian % 2,2 eta Gipuzkoan % 0,3. Ostatu-gauak % 20,4 gehitu dira Araban, eta % 3,9 Bizkaian; Gipuzkoan, aldiz, urtetik urtera % 1,7 gutxitu dira.
Establezimendu mota horretako batez besteko egonaldia 3,65 egunekoa izan da Euskal AEn abuztuan, 2022ko hil bereko batez bestekoaren gainetik, orduan 3,49 egunekoa izan baitzen. Batez besteko egonaldiak adierazten du zenbat egun ematen dituzten bidaiariek batez beste gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean, eta ez Euskal AEn guztira zenbat egun ematen dituzten.
Plazen eta gelen betetze-mailak ehuneko 1,9 eta 1,7 puntu igo dira urtetik urtera, hurrenez hurren. Plazen betetze-maila % 65,6 izan da, eta gelena % 70,8.
Apartamentu turistikoetan, 2023ko abuztuan, 26.124 sarrera izan dira, eta 83.281 ostatu-gau ekarri dituzte. Iazko abuztuko datuekin alderatuta, sarrerak % 24,1 gehitu dira, eta ostatu-gauak % 21,8.
Apartamentu turistiko esaten zaio ustiapeneko enpresa-unitate bakar batek bloke edo multzo gisa eskaintzen duen ostatu-unitate bakoitzari. Ez dira epigrafe honetan sartzen erabilera turistikoko etxebizitzak, hau da, helburu turistikoetarako aldi baterako eskaini, merkaturatu edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.
Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Abuztua 2023
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | apartamenduka |
| | 2023/08 | m/m-12 (%) | 2023/08 | m/m-12 (%) | 2023/08 | 2022/08 | 2023/08 | p.p. * | 2023/08 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 26.124 | 24,1 | 83.281 | 21,8 | 3,19 | 3,25 | 55,7 | 4,1 | 72,2 | 6,7 |
| Estatukoak | 15.315 | 18,0 | 50.694 | 14,9 | 3,31 | 3,40 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 10.809 | 33,8 | 32.588 | 34,3 | 3,01 | 3,00 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 2.105 | -12,3 | 10.805 | -5,7 | 5,13 | 4,77 | 32,5 | -1,9 | 69,9 | 0,3 |
| Estatukoak | 1.657 | -13,0 | 8.856 | -9,5 | 5,34 | 5,14 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 448 | -10,0 | 1.949 | 16,9 | 4,35 | 3,35 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 16.093 | 19,7 | 41.949 | 19,8 | 2,61 | 2,60 | 66,6 | 4,2 | 81,2 | 4,8 |
| Estatukoak | 9.434 | 18,5 | 24.725 | 15,2 | 2,62 | 2,70 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 6.659 | 21,5 | 17.224 | 27,1 | 2,59 | 2,47 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 7.925 | 52,0 | 30.527 | 39,3 | 3,85 | 4,20 | 57,3 | 6,4 | 64,8 | 11,2 |
| Estatukoak | 4.223 | 35,5 | 17.113 | 32,9 | 4,05 | 4,13 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 3.703 | 76,6 | 13.415 | 48,4 | 3,62 | 4,31 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2023ko Irailaren 21a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien % 41,4 eta ostatu-gau guztien % 39,1 atzerritar jatorriko bisitarienak izan dira. Izan ere, abuztuan, urtetik urterako % 33,8ko eta % 34,3ko hazkundeak izan dituzte, hurrenez hurren.
Apartamentu turistikoen batez besteko egonaldia 3,19 egunekoa izan da 2023ko abuztuan, 2022ko abuztukoa baino txikiagoa, 3,25 egunekoa izan baitzen Euskal AE osoan. Araban, establezimendu mota horretako batez besteko egonaldia 5,13 egunekoa izan da, Gipuzkoan 3,85 egunekoa eta Bizkaian 2,61 egunekoa.
Plazen betetze-maila % 55,7 izan da Euskal AEn, hau da, 2022ko abuztuaren aldean ehuneko 4,1 puntu gehiago. Apartamentuen betetze-maila, aldiz, ehuneko 6,7 puntu gehitu da, eta, hala, % 72,2ra iritsi da.
Euskal AEko aterpetxe turistikoei dagokienez, 2023ko abuztuan sarrerek urtetik urterako % 22,1eko gehikuntza izan dute; guztira 33.941 sarrera izan dira, eta 61.703 ostatu-gau ekarri dituzte. Bizkaian 34.419 ostatu-gau izan dira, Gipuzkoan 24.476 eta Araban 2.808.
Aterpetxe turistikoetako egonaldiaren batez besteko iraupena 1,82 egun izan da 2023ko abuztuan Euskal AE osoan, eta plazen betetze-maila, urtetik urtera ehuneko 6,9 puntu igo, eta % 57,8ra iritsi da.
Informazio-oharra
Hil honetan, ETHaren erantzun-tasa % 89,2 izan da landetxeetan; % 82,7 apartamentu turistikoetan, eta % 77,9 aterpetxe turistikoetan. Eustatek eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei, egindako ahaleginagatik.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62