2023/10/04ko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2023KO ABUZTUA
Euskal AEko industria-jarduera % 2,1 murriztu da 2023ko abuztuan
Aurreko hilaren aldean, produkzioa % 1,7 igo da
Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegiko balio homogeneoetan, Euskal AEko industria-produkzioa iazko hil berean baino % 2,1 txikiagoa izan da 2023ko abuztuan. Horrela, 2023ko lehen zortzi hiletan metatutako produkzioa iazko aldi metatuan baino % 0,7 txikiagoa da.
Aurreko hilarekin, hau da, 2023ko uztailarekin alderatuta, Euskal AEko industria-jarduerak % 1,7 egin du gora azken hil honetan, urtaro-ondorioak zuzenduta.
Ondasunen xede ekonomikoaren arabera, Energiaren produkzioa % 11,1 jaitsi da urtetik urterako balioetan 2023ko abuztuan. Sektore honetan sartzen dira energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura, eta petrolioa fintzea.
Kontsumo-ondasunek ere urtetik urterako portaera negatiboa izan zuten 2023ko abuztuan, produkzioa % 5,6 murriztu baitzen sektore osoan. Jaitsiera hori Kontsumo-ondasun iraunkorren portaeraren ondorio da, epigrafe horretan sartzen baitira, besteak beste, altzarien eta etxeko tresnen fabrikazioa, eta jarduera horrek % 16,6ko murrizketa izan baitu, bai eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren produkzioaren ondorio ere, % 3,7 egin baitute behera. Epigrafe horretan honako hauek sartzen dira, besteak beste: elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak; garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa; farmazia-produktuak, eta jantzigintza.
Bitarteko ondasunetan (metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa sartzen dira epigrafe horretan) ere urtetik urterako jaitsiera izan da produkzioan, % 0,3ko aldakuntza negatiboarekin.
Ekipo-ondasunen produkzioa, aldiz, % 3,6 igo da iazko abuztuaren aldean. Epigrafe horretan sartzen dira ibilgailu motordunen fabrikazioa; tren-makinen eta trenbide-materialaren eraikuntza, eta aireontziak edo itsasontziak egitea.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Abuztua 2023
| | Egutegi eraginak zuzendutako datuak | Datu desestazionalizatuak |
| | m / m-12 | Am / A(m-12) | m / m-1 |
| INDIZE OROKORRA | | | |
| Euskal AE | -2,1 | -0,7 | 1,7 |
| Araba/Álava | -0,7 | 0,4 | 2,2 |
| Bizkaia | -3,7 | -0,3 | 1,4 |
| Gipuzkoa | -0,8 | -1,7 | 1,7 |
| ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK | | | |
| Kontsumo-ondasunak | -5,6 | 1,1 | 0,6 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | -16,6 | -9,4 | -0,6 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | -3,7 | 3,6 | 0,9 |
| Ekipo-ondasunak | 3,6 | 2,3 | 0,6 |
| Bitarteko ondasunak | -0,3 | -0,4 | 3,0 |
| Energia | -11,1 | -10,2 | -2,0 |
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
Data 2023ko Urriaren 4a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Xehekiago adierazita, 2023ko abuztuan, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, Garraio-materiala eta Metalurgia eta produktu metalikoak baino ez dira hazi urtetik urterako balioetan, % 9,4 eta % 1,5 gehitu baitira, hurrenez hurren. Aitzitik, urtetik urterako balioetan, produkzioa sektore hauetan jaitsi da gehien: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%13,5eko jaitsiera), Kautxua eta plastikoak (% 10,5eko jaitsiera) eta Elikadura-industriak, edariak eta tabakoa (% 6,5eko jaitsiera).
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Abuztua 2023
| | m / m-12 |
| Elikadura ind., edariak, tabakoa | -6,5 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | -1,3 |
| Kautxua eta plastikoak | -10,5 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 1,5 |
| Materiala eta tresna elektrikoak | -0,6 |
| Makineria eta tresneria | -0,5 |
| Garraio-materiala | 9,4 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | -13,5 |
(p)Behinbehineko datuak
Egutegi eraginak zuzendutako datuak
(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak
Data 2023ko Urriaren 4a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Industria-produkzioaren indizeak 2023ko abuztuan izan duen urtetik urterako bilakaera negatiboa izan da hiru lurralde historikoetan. Iazko abuztuaren aldean, Bizkaian produkzioa % 3,7 jaitsi da, Gipuzkoan % 0,8 eta Araban % 0,7.
2023KO ABUZTUKO BALANTZE METATUA
Urteko lehenengo zortzi hiletako metatuan, Industria-produkzioaren indizea % 0,7 jaitsi da, Energia % 10,2 jaistearen ondorioz. Bitarteko ondasunek ere bilakaera negatiboa izan dute, iazko aldi metatu beraren aldean % 0,4 jaitsi baitira. Ekipo-ondasunetan, ordea, abuztura arte metatutako produkzioa % 2,3 hazi da, eta Kontsumo-ondasunetan % 1,1.
Lurralde historikoak kontuan hartuz, 2023ko lehen zortzi hiletako metatuak balantze positiboa izan du Araban, % 0,4 hazi baita. Bizkaian produkzioak % 0,3ko jaitsiera metatua izan du, eta Gipuzkoan, azkenik, produkzioak % 1,7 egin du behera.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hil honetako indizea laginaren % 91,53ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62