2023/10/17ko prentsa-oharra

FINANTZAZ BESTEKO ENPRESEN ONDARE-KONTUAK. 2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2021ean, Euskal AEn, enpresek ekonomia- eta finantza-errentagarritasuneko ratioak hobetu dituzte, batik bat enpresa txikiek eta ertainek

Enpresek ordainketei epe laburrera erantzuteko duten gaitasunak, hau da, maniobra-funtsak, % 11,9 egin du gora 2021ean

Euskal AEn eta enpresa-tamaina guztietan, errentagarritasun ekonomikoa % 4,2 izan zen 2021ean, Eustaten datuen arabera. Datu hori 2020koa baino ehuneko puntu bat altuagoa da, orduan % 3,2 izan baitzen; hala, 2016tik izan den % 4tik gorako mailari eutsi zaio, baina 2019ko % 5etik urrun dago oraindik.

Errentagarritasun ekonomikoaren ratioak erakusten du enpresek beren aktibo guztien gainean eta, ildo horretan, enpresa kudeatzeko eraginkortasunaren gainean lortzen duten batez besteko errendimendua. Hura zenbat eta handiagoa izan, orduan eta aktibo gutxiago beharko dituzte onura handiagoa lortzeko.

2021. urtean, errentagarritasun ekonomikoa % 4,6 izan da enpresa txikietan (10 eta 49 enplegatu bitartean), eta % 4,7 enpresa ertainetan (50 eta 249 enplegatu bitartean). Enpresa handietan (249 enplegu baino gehiago), berriz, errentagarritasun ekonomikoa % 3,7 izan da, eta, mikroenpresetan (1 eta 9 enplegatu bitartean), % 4,1.

Jardueraren sektore ekonomikoari dagokionez, 2021ean, honako hauen errentagarritasun ekonomikoa nabarmentzen da: Produktu farmazeutikoak (% 12,2), Industria kimikoa (% 10,7) eta Kautxua eta plastikoak (% 10eko errentagarritasun ekonomikoa); horiek 2020ko nabarmenenak ere izan dira. Kontrara, aztertutako hogeita hamahiru sektoreetako hiruk baino ez dituzte izan errentagarritasun negatiboak: Telekomunikazioak (–% 3,8, eta 2020an % 4,8ko errentagarritasun ekonomikoa izan du), Ikerketa eta garapena (–% 0,5) eta Erauzteko industriak (–% 0,2).

Urtetik urterako bilakaeran, honako sektore hauen portaera positiboa aipatu behar da: Ostalaritza; Metalurgia eta produktu metalikoak, eta Kautxua eta plastikoak. Lehen biek errentagarritasun ekonomikoko ratio negatiboak izan zituzten 2020an (–% 7 eta –% 0,4, hurrenez hurren), baina urtebetean ehuneko 10,9 eta 5,5 puntu irabazi, eta 2021ean % 3,9ko eta % 5,1eko errentagarritasun ekonomikoko ratioetara iritsi dira. Bestalde, Kautxua eta plastikoak sektorea ehuneko 4,4 puntu igo da, 2020ko ratioa % 5,6 izan baitzen, eta, hala, % 10era iritsi da.

Finantza-errentagarritasuna ehuneko 2 puntu igo da

Finantza-errentagarritasunak enpresak bere jardueraren bidez ondare garbitik abiatuta lortzen duen errendimendua adierazten du. Bestela esanda, enpresak jabe edo akziodunei ordaintzeko duen gaitasuna da. 2021ean, ehuneko 2 puntu egin ditu gora, eta % 7koa izan da.

Enpresen tamaina kontuan hartuta, eskema errepikatu egiten da, finantza-errentagarritasunari dagokionez; izan ere, enpresa txikiek % 7,9ko errentagarritasuna izan dute, eta ertainek % 8,6koa, eta enpresa handien finantza-errentagarritasuna % 5,9 izan da, eta mikroenpresena % 6,5.

Adierazle horretan, analisi sektorialak agerian jartzen ditu oso egoera heterogeneoak. Hiru talde bereiz daitezke. Lehenik, sei sektorek % 10etik gorako finantza-errentagarritasuna izan dute: Kautxua eta plastikoak (% 20,3), Industria kimikoa (% 18,4), Produktu farmazeutikoak (% 17,7), Merkatuko osasun-jarduerak (% 14), Ibilgailuen salmenta eta konponketa (% 13,9) eta Altzariak eta beste manufaktura batzuk (% 11,8).

Bigarrenik, mota askotako jarduerei dagozkien zortzi sektorek % 7ko finantza-errentagarritasuna edo handiagoa izan dute: Metalurgia eta produktu metalikoak; Ostalaritza; Produktu informatikoak eta elektronikoak; Beste jarduera profesional batzuk; Makineria eta ekipoa; Zurgintza, papera eta arte grafikoak; Informatika; Energia elektrikoa, gasa eta lurruna eta Edizioa, irudia, irratia eta telebista; horien guztien errentagarritasunak % 9,9 (lehenak) eta % 7 bitartekoak izan dira.

Hirugarrenik, jarduera-kategoria hau batez besteko errentagarritasunaren azpitik dago, baina errentagarritasun positiboa izan du: Aholkularitzak eta jarduera teknikoak; Material eta ekipo elektrikoa; Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza; Higiezinen jarduerak; Elikagaien, edarien eta tabakoaren industria; Beste zerbitzu batzuk; Merkatu-hezkuntza; Merkatuko gizarte-zerbitzuen jarduerak; Garraio-materiala; Ur-hornidura eta saneamendua; Eraikuntza; Garraioa eta biltegiratzea, eta Zerbitzu lagungarriak.

Azkenik, lau sektorek finantza-errentagarritasun negatiboak izan dituzte, eta zerrenda horren buru dira Telekomunikazioak, –% 19,3ko finantza-errentagarritasuna izan baitute; ondoren, Ikerketa eta garapena (–% 2,1), Erauzteko industriak (–% 0,8) eta Aisia- eta kultura-jarduerak (–% 0,1).

2021ean, finantzaz besteko enpresen aktibo ez-korrontea % 6,1 hazi da, eta pasibo ez-korrontea ere hazi da, % 8

2021 ekitaldian, ondare-masen egituraren analisiak Euskal AEko finantzaz besteko enpresen bilakaerari buruzko xehetasun handiagoa eskaintzen du.

Aktibo finkoa edo ez-korrontea –epe luzeko negoziorako balio duten baliabideak, hala nola ibilgetu ukiezina eta materiala, higiezinetako eta taldeko enpresetako inbertsioak edo epe luzeko finantzetako inbertsioak– 133.519 milioi eurokoa da, eta aktiboaren guztizkoaren 226.872 milioi euroen % 58,9 da. Aktibo korrontea –enpresaren aktiboa, likido bihur daitekeena (diru bilakatu) hamabi hilabete baino gutxiagoan–, bestalde, 93.353 milioi eurorekin, gainerakoaren % 41,1 da. Bilakaera hori izanik, aktibo finkoa % 6,1 handitu da 2020aren aldean, eta aktibo korrontea edo zirkulatzailea % 8,7 2020arekin alderatuta. Bi masen bilakaeraren konbinazio gisa, guztizko aktiboak % 7,1 egin du gora aurreko urtearekin alderatuta.

graf0021457_01_e.png

Aldi berean, pasiboaren eta ondare garbiaren ondare-masaren barruan, berezko baliabideei edo ondare garbiari dagokiena 2020an erregistratutakoa baino % 6,8 handiagoa da, 2021ean 118.232 milioi eurora iritsi baita eta % 52,1 baita. Partidei dagokienez, epe laburreko galdagarriarenak edo pasibo korrontearenak, bestalde, 61.115 milioi euroko guztizko balioarekin, % 26,9 gehitzen dio guztizkoari, eta, azken urtean, aldakuntza positiboa izan du, % 7,2koa.

Hala ere, epe luzeko galdagarriaren edo pasibo ez-korrontearen partidek (47.525 milioi) % 8ko hazkundea izan dute azken urtean, guztizkoaren % 20,9. Pasibo ez-korrontea epe luzeko zorrek eta obligazioek osatzen dute, hau da, urtebetetik gorako epemuga dutenek.

Enpresek ordainketei epe laburrera erantzuteko duten gaitasunak, hau da, maniobra-funtsak, % 11,9 egin du gora 2021ean

Emaitza horiekin, Maniobra-funtsa, hots, enpresek epe laburreko ordainketei erantzuteko duten gaitasuna, zeina aktibo korrontearen eta pasibo korrontearen arteko diferentzia gisa kalkulatzen baita, positiboa da, eta 32.238 milioi eurokoa dela kuantifikatu da (aktibo osoaren % 14,2), 2020an baino % 11,9 handiagoa.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2021ean, Euskal AEn, enpresek ekonomia- eta finantza-errentagarritasuneko ratioak hobetu dituzte, batik bat enpresa txikiek eta ertainek

Eragiketa : 
Finantzaz besteko enpresen ondare-kontuak
Eragiketa kodea : 
170114
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2023/10/17
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021457_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali