2023/10/20ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA. 2023/III

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2023ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn, landunen kopurua hazi egin da, beste 4.300 landun gehiago baitaude, eta langabezia-tasa % 7,5 da

Azken urtean, jaitsi egin da langabe kopurua eta 4.700 gutxiago dira, eta langabezia-tasak ere behera egin du, % 8tik % 7,5era

Euskal AEko lan-merkatuari buruzko 2023ko hirugarren hiruhilekoko datuek erakusten dute 4.300 landun gehiago daudela eta 1.300 langabe gehiago aurreko hiruhilekoan baino, Eustaten datuen arabera. 2023ko bigarren hiruhilekoan, langabe kopurua hiruhileko honetan 78.900 dela kalkulatzen da, eta langabeen zifra 975.900.

Euskal AEko langabezia-tasa % 7,5 da, 2023ko bigarren hiruhilekoan baino ehuneko hamarren bat altuagoa. Biztanleria landunaren eta langabearen bilakaeraren emaitza gisa, jarduera-tasa % 56,3 da 2023ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,2 puntu handiagoa.

Lurralde historikoen arabera eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Bizkaian gora egin du okupazioak eta 3.600 landun gehiago daude; Araban 400 gehiago, eta Gipuzkoan 300 gehiago. Hiriburuei dagokienez, Donostian ere okupazioak gora egin du eta 1.400 landun gehiago dira; Gasteizen, berriz, behera egin du (–400), bai eta Bilbon ere (–1.700).

Okupazioaren igoerarik handiena gizonen artean gertatu da (+3.300); emakumeen kasuan, 1.000 landun gehiago daude. Nazionalitateari dagokionez, landun espainiarren kasuan, 2.900 landun gehiago daude (+% 0,3), eta, atzerritarren artean, 1.400 gehiago (+% 1,6).

Okupazioak sektore guztietan egin du gora, lehen sektorean izan ezik

Euskal AEko landunen kopuruak gora egin du industrian eta 2.500 pertsona gehiago dira (+% 1,3), bai eta zerbitzuetan (2.100 pertsona gehiago eta +% 0,3) eta eraikuntzan ere (200 pertsona gehiago eta +% 0,4); lehen sektorean, berriz, 400 pertsona gutxiago dira (–% 4,6).

Okupazio-tasak, 16 eta 64 urte bitarteko pertsona landunen ehunekotan kalkulatuta adin horien guztizkoaren gainean, ehuneko 0,3 puntu egin du gora, aurreko hiruhilekoaren aldean, eta % 70,4 da. Tasa % 73,4 izan da gizonetan, eta % 67,4 emakumeetan.

Nazionalitateari dagokionez, okupazio-tasa altuena nazionalitate espainiarra duten pertsonen artean dago (% 72), eta ehuneko 0,3 puntu egin du gora aurreko hiruhilekoarekin alderatuta; atzerriko nazionalitatea dutenen artean % 57,6 da eta zortzi hamarren egin du gora.

Lurralde historikoei dagokienez, okupazio-tasarik altuena Gipuzkoakoa da, % 72,2, eta aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,3 puntu handiagoa; gero, Bizkaikoa, % 69,7, eta aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,4 puntu handiagoa. Azkenik, Arabakoa; bertan, okupazio-tasak ehuneko 0,4 puntu egin du gora, % 69,3raino.

Soldatapeko pertsonen kontratazio-modalitateari dagokionez, kontratu mugagabeak dituzten pertsonen kopuruak gora egin du, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta 5.800 gehiago dira, eta, aurreko urtearekin alderatuta, 41.500 pertsona gehiago.

Hamar etxetik seitan pertsona aktibo guztiak daude okupatuta, eta 900 etxe gutxiagotan daude pertsona aktibo guztiak langabezian

2023ko hirugarren hiruhilekoan kalkulatzen da Euskal AEn 909.100 etxe inguru daudela eta haietatik herenek ez dutela pertsona aktiborik, hau da, aurreko hiruhilekoan baino 4.800 etxe gutxiago; hamar etxetik ia seitan pertsona aktibo guztiak daude okupatuta, 7.700 familia gehiago, eta, gainera, 25.000 etxetan pertsona aktibo guztiak langabezian daude, aurreko hiruhilekoan baino 900 gutxiagotan.

2023ko hirugarren hiruhilekoan langabezia-tasa % 7,5 da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,1 puntu gehiago

Euskal AEko langabe kopurua, alegia, enplegua bilatzen ari den, bilaketarako kudeaketa aktiboak egiten dituen eta, gainera, lan egiteko moduan dagoen pertsona kopurua, urteko hirugarren hiruhilekoan, 78.900 dela kalkulatzen da, aurreko hiruhilekoan baino 1.300 pertsona gehiago. Gizon langabeak 40.000 dira, hau da, 800 pertsona gehiago, eta emakume langabeak 500 gehiago dira, guztira 38.900 hiruhilekoan.

2023ko hirugarren hiruhilekoan langabezia-tasa % 7,5 da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,1 puntu handiagoa. Emakumeen langabezia-tasa % 7,7 da (ehuneko 0,1 puntu handiagoa), eta gizonena % 7,3 (ehuneko 0,1 puntu handiagoa).

Nazionalitateari dagokionez, langabe kopuruak behera egin du Espainiako nazionalitatea dutenen artean, eta 500 pertsona gutxiago dira (57.400, guztira). Atzerriko nazionalitatea dutenen artean, berriz, langabeziak gora egin du, eta 2.000 gehiago dira; guztira, 21.600 langabe.

Lurralde historikoei dagokienez, Araban langabe kopuruak gora egin du, eta 1.400 gehiago dira. Langabezia-tasak ehuneko 0,8 puntu egin du gora, eta % 7,8ra iritsi da. Gipuzkoak 22.000 langabe ditu, eta langabeziak gora egin du (500 gehiago) eta langabezia-tasak ehuneko 0,1 puntu egin du gora, % 6,3raino. Bizkaian, langabe kopuruak behera egin du eta 400 gutxiago dira, eta langabezia-tasak ehuneko 0,1 puntu egin du behera eta orain % 8,1ekoa da.

Hiriburuei dagokienez, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, langabeziak gora egin du Gasteizen, eta 1.700 langabe gehiago daude; Bilbon, berriz, 900 gutxiago daude, eta, Donostian, 1.300 gutxiago.

EUROSTAT-Europar Batasuneko Estatistikako Bulegoaren datuen arabera, 2023ko abuztuan, Europar Batasuneko langabezia-tasa (urtaroen araberakoa ez dena) % 5,9 izan da, eta Espainiakoa % 11,5.

Azken urtean, landunen kopuruak % 0,9 egin du gora, eta langabezia-tasak % 8tik % 7,5era egin du behera

Euskal AEko biztanleria landunaren kopuruak % 0,9 egin du gora eta 8.400 pertsona gehiago dira, 2022ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, eta langabezia-tasak ehuneko 0,5 puntu egin du behera (% 8tik % 7,5era) eta, beraz, 4.700 pertsona gutxiago daude langabezian Euskal AEn, 2022ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta.

Hiruhilekoko batez besteko afiliatuen % 96,9 okupatuta daude, LANEren irizpideen arabera.

Euskal AEn hiruhilekoan, batez beste, 926.300 afiliatu daudela zenbatesten da; alegia, Euskal AEn bizi diren eta Gizarte Segurantzan afiliatuta dauden pertsonak, hiruhilekoan lan egindako egun kopuruaren arabera haztatuak. Haietatik, % 96,9 landunak dira, BJAk erabiltzen dituen Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) irizpideen arabera; alegia; 897.800 pertsona.

BJAren LANE landunen artean, % 3,6 ez dira Gizarte Segurantzako afiliatu (34.800), funtzionarioen mutualitate publikoetakoak direlako edo beste egoera batzuetan daudelako.

Langabeen % 41,4 ez daude langabe erregistratu gisa zenbatuta

Zenbatespenen arabera, Euskal AEn batez beste 88.600 langabe daude Lanbiden erregistratuta hiruhilekoan; alegia, Euskal AEn bizi diren eta inkesta egin den unean langabezia erregistratu gisa kalifikaturiko kategoriaren batean Lanbiden erregistratuta dauden pertsonak. Haietatik, % 49,1 langabeak dira, LANEren definizioaren arabera (43.500 pertsona). BJAren LANE langabeen artean, % 41,4 ez daude langabe moduan erregistratuta Lanbiden (32.700 pertsona), baina enplegu-eskatzaileen beste kategoria batzuetan egon daitezke.

Euskal AEko jardueraren araberako biztanleria. 2023/III

Excel csv
 2023/III2023/IIt/t-1
 MilaMilaMila%
16 URTE ETA GEHIAGOKO BIZTANLERIA1.873,91.870,4+3,5 0,2
     
BIZTANLERIA AKTIBOA1.054,91.049,2+5,7+0,5
Gizonak548,3544,2+4,1+0,8
Emakumeak506,5505,0+1,5+0,3
     
Araba/Álava158,8157,0+1,8+1,1
Bizkaia549,7546,5+3,2+0,6
Gipuzkoa346,4345,6+0,8+0,2
     
Vitoria-Gasteiz118,3117,0+1,3+1,1
Bilbao165,6168,3-2,7-1,6
Donostia / San Sebastian88,488,1+0,3+0,3
Beste udalerriak682,5675,8+6,7+1,0
     
Espainiarrak945,2942,9+2,3+0,2
Atzerriko nazionalitatea109,6106,3+3,3+3,1
     
BIZTANLERIA LANDUNA975,9971,6+4,3+0,4
Gizonak508,3505,0+3,3+0,7
Emakumeak467,6466,6+1,0+0,2
     
Araba/Álava146,4146,0+0,4+0,3
Bizkaia505,1501,5+3,6+0,7
Gipuzkoa324,4324,1+0,3+0,1
     
Vitoria-Gasteiz108,2108,6-0,4-0,4
Bilbao151,1152,8-1,7-1,1
Donostia / San Sebastian82,681,2+1,4+1,7
Beste udalerriak633,9629,0+4,9+0,8
     
Espainiarrak887,9885,0+2,9+0,3
Atzerriko nazionalitatea88,086,6+1,4+1,6
     
Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza8,38,7-0,4-4,6
Industria194,6192,1+2,5+1,3
Eraikuntza56,856,6+0,2+0,4
Zerbitzuak716,3714,2+2,1+0,3
     
Soldatakoa803,3797,5+5,8+0,7
Lan-kontratu mugagabearekin625,7619,9+5,8+0,9
- Aldi baterako kontratuarekin eta kontraturik gabe177,6177,6+0,0+0,0
Soldatarik gabeak172,6174,1-1,5-0,9
     
BIZTANLERIA LANGABEA78,977,6+1,3+1,7
Gizonak40,039,2+0,8+2,0
Emakumeak38,938,4+0,5+1,3
     
16 - 24 urte9,910,9-1,0-9,2
25 - 44 urte36,631,9+4,7+14,7
45 urte eta gehiago32,534,8-2,3-6,6
     
Araba/Álava12,411,0+1,4+12,7
Bizkaia44,645,0-0,4-0,9
Gipuzkoa22,021,5+0,5+2,3
     
Vitoria-Gasteiz10,18,4+1,7+20,2
Bilbao14,515,4-0,9-5,8
Donostia / San Sebastian5,77,0-1,3-18,6
Beste udalerriak48,646,8+1,8+3,8
     
Espainiarrak57,457,9-0,5-0,9
Atzerriko nazionalitatea21,619,6+2,0+10,2
     
BIZTANLERIA EZ-AKTIBOA819,0821,2-2,2-0,3
     
ETXEGUNEAK909,1908,6+0,5+0,1
Pertsona aktiboekiko familia-etxeak606,3601,2+5,1+0,8
Denak okupatuak547,4539,7+7,7+1,4
Denak langabeak25,025,9-0,9-3,5
Pertsona aktiborik gabeko familia-etxeak302,7307,5-4,8-1,6

Aurtengo urtearen datuak behin-behinekoak dira eta aurreko urtekoak ikuskatu dira urte horretako urtarrilaren oinarri 1ekiko populazioaren gaurkotzearekin.

t/t1 Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza aurreko hiruhilekoaren aldean

Data 2023ko Urriaren 20a

Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkesta

Euskal AEko jardueraren araberako biztanleria. Tasa nagusiak. 2023/III

Excel csv
 2023/III2023/IIt/t-1 (p.p.)
JARDUERA-TASA56,356,1+0,2
Gizonak60,960,6+0,3
Emakumeak52,051,9+0,1
    
Araba/Álava56,756,2+0,5
Bizkaia55,955,7+0,2
Gipuzkoa56,756,7+0,0
    
Vitoria-Gasteiz56,455,9+0,5
Bilbao55,956,9-1,0
Donostia / San Sebastian57,056,8+0,2
Beste udalerriak56,355,8+0,5
    
Espainiarrak55,155,0+0,1
Atzerriko nazionalitatea69,867,9+1,9
    
OKUPAZIO-TASA (16 urtetik 64ra)70,470,1+0,3
Gizonak73,473,1+0,3
Emakumeak67,467,1+0,3
    
Araba/Álava69,368,9+0,4
Bizkaia69,769,3+0,4
Gipuzkoa72,271,9+0,3
    
Vitoria-Gasteiz68,668,2+0,4
Bilbao69,170,0-0,9
Donostia / San Sebastian75,072,8+2,2
Beste udalerriak70,570,1+0,4
    
Espainiarrak72,071,7+0,3
Atzerriko nazionalitatea57,656,8+0,8
    
LANGABEZIA TASA7,57,4+0,1
Gizonak7,37,2+0,1
Emakumeak7,77,6+0,1
    
16 - 24 urte16,319,4-3,1
25 - 44 urte8,67,5+1,1
45 urte eta gehiago5,76,1-0,4
    
Araba/Álava7,87,0+0,8
Bizkaia8,18,2-0,1
Gipuzkoa6,36,2+0,1
    
Vitoria-Gasteiz8,57,2+1,3
Bilbao8,89,2-0,4
Donostia / San Sebastian6,57,9-1,4
Beste udalerriak7,16,9+0,2
    
Espainiarrak6,16,1+0,0
Atzerriko nazionalitatea19,718,5+1,2
    
INAKTIBOTASUN TASA43,743,9-0,2

Aurtengo urtearen datuak behin-behinekoak dira eta aurreko urtekoak ikuskatu dira urte horretako urtarrilaren oinarri 1ekiko populazioaren gaurkotzearekin.

t/t1 Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza aurreko hiruhilekoaren aldean

p.p = Aldea portzentajezko puntutan

Data 2023ko Urriaren 20a

Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2023ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn, landunen kopurua hazi egin da, beste 4.300 landun gehiago baitaude, eta langabezia-tasa % 7,5 da

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2023/10/20
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021477_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali