2023/10/16ko prentsa-oharra
HIRUHILEROKO KONTUEN AURRERAPENA (HKEA). 2023/III
BPGa eta enplegua % 1,6 hazi da 2023ko hirugarren hiruhilekoan
2023ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, BPGak % 0,2 egin du aurrera, eta enpleguak % 0,4
Euskal AEko barne-produktu gordina (BPG) % 1,6 igo da 2023ko hirugarren hiruhilekoan, iazko hiruhileko beraren aldean, Eustatek egindako Hiruhileroko Kontuen Aurrerapenaren zenbatespenen arabera. 2023ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, Euskal AEko BPGa % 0,2 hazi da.
Aurrerapen hau egitean eskura zegoen koiunturazko informazio ekonomikoaren arabera, jarduerak ez du portaera berdina izan Euskal AEko ekonomiaren sektore nagusietan, baina bilakaera, oro har, positiboa izan da.
Enplegua, dedikazio osoaren baliokide diren lanpostuetan neurtuta, % 0,4 igo da 2023ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Enplegua hiruhilekotik hiruhilekora jarraian hazi den bederatzigarren hiruhilekoa da. Iazko hiruhileko berarekin alderatuta, % 1,6ko hazkundea zenbatetsi da.
Datorren abenduaren 1ean, Eustatek, Aurrerapen hau egitean eskuragarri ez zegoen koiunturazko informazio ekonomikoa erantsi, eta BPGaren eta enpleguaren zenbatespen bereiziak argitaratuko ditu 2023ko hirugarren hiruhilekoko Hiruhileroko kontuetan.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62