2023/10/25eko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2023KO IRAILA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,9 igo dira 2023ko irailean
Urtetik urterako balioetan, 2023ko irailean, 2022ko irailaren aldean, prezioen igoera % 4,4ra iritsi da
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntzaren kostuen indizea % 0,9 igo da 2023ko irailean, aurreko hilaren aldean. 2022ko hil berarekin alderatuta, berriz, kostuak % 4,4 igo dira.
Eraikingintzako kostuak % 0,8 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 1,4. 2022ko irailarekin alderatuta, Eraikingintzako prezioak % 4,5 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 4,3.
Aurreko hilarekin, hau da, 2023ko abuztuarekin alderatuta, lehengaien kostuak % 1,2 igo dira; eskulanaren kostuak, berriz, konstanteak izan dira. Urtetik urterako balioetan, aldiz, lehengaien kostua % 5,1 igo da, eta eskulanarena % 2,1.
Lehengaien kostua % 1,0 igo da hiletik hilera Eraikingintzaren sektorean, eta % 1,8 Obra Zibilean. Urtetik urterako bilakaeran, Eraikingintzako lehengaien kostuak % 5,2 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 4,9.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Iraila 2023
| | Indizea | Aldakuntza (%) |
| | | m/m-1 | m/m-12 |
| Guztira | 126,5 | 0,9 | 4,4 |
| Eraikinak | 125,8 | 0,8 | 4,5 |
| Obra zibila | 129,2 | 1,4 | 4,3 |
| | | | |
| Lehengaiak | 128,8 | 1,2 | 5,1 |
| Eraikinak | 128,0 | 1,0 | 5,2 |
| Obra zibila | 132,2 | 1,8 | 4,9 |
| | | | |
| Laneskua | 119,1 | 0,0 | 2,1 |
Oinarria 2015=100
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
(p)Behinbehineko datuak
Data 2023ko Urriaren 25a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Eraikuntzaren sektorean kontsumitutako lehengaien prezioek azpisektore hauetan izan dituzte igoerarik handienak 2023ko irailean, 2022ko irailaren aldean: Zuraren eta kortxoaren industria (% 23,9), Mineral ez-metalezkoak (% 11,5) eta Kautxua eta plastikoa (% 11,4). Aitzitik, sektoreko lehengaiak diren produktuak ekoizten dituzten azpisektore nagusi hauetan jaitsi dira prezioak: Energia elektrikoa eta gasa (% 25,2ko jaitsiera), Industria kimikoa (% 7,0ko atzerakada) eta Petrolioa fintzea (% 5,6ko beherakada).
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p) . Iraila 2023
| | m / m-12 |
| Ezmetalezko meak | 11,5 |
| Zuraren eta kortxoaren industria | 23,9 |
| Petrolioa fintzea | -5,6 |
| Industria kimikoa | -7,0 |
| Kautxua eta plastikoa | 11,4 |
| Produktu mineral ez-metalezkoak | 8,3 |
| Metalgintza | -3,6 |
| Metalezko artikuluak | 2,3 |
| Material elektronikoa | 1,7 |
| Material elektrikoa | 3,4 |
| Makineriaren fabrikazioa | 4,4 |
| Altzarigintza | 6,7 |
| Energia elektrikoa eta gasa | -25,2 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2023ko Urriaren 25a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62