2023/10/18ko prentsa-oharra

AKTIBITATEAREN UDAL ESTATISTIKA. 2022-01-01

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eskualde guztietan hobetu egin da okupazio-tasa 2022an

10 landunetik ia 4k bizitoki duten udalerrian egiten dute lan

2022ko urtarrilaren 1ean, Euskal AEn bizi diren 16 urteko eta gehiagoko biztanleen okupazio-tasa % 51,3 izan da; alegia, ehuneko 1,6 puntu egin du gora, 2021arekin alderatuta, Eustaten datuen arabera. Eskualde-mailan, eskualde guztiek izan dituzte hobekuntza esanguratsuak aurreko ekitaldiarekin alderatuta.

Gorbeialdea da okupazio-tasarik altuena duen eskualdea, % 57,4; ehuneko 1,7 puntu igo da, 2021aren aldean. Ondoren, Plentzia-Mungia ageri da, % 55,9ko tasarekin, ehuneko 1,4 puntu egin baitu gora aurreko urtearekin alderatuta. Hirugarrenik, Urola Kosta dago, % 55,8rekin; ehuneko 2 puntu egin du gora.

graf0021464_01_e.png

Udalerrien arabera, eta haien tamaina kontuan hartuta, 5.000 biztanletik beherakoek batez beste okupazio-tasa altua (% 54,3) dute. Talde horretan tasa nabarmen altuak dituzten udalerriak daude, hala nola Orendain (% 68,3), Irura (% 66,9) eta Aduna (% 65,7), bai eta okupazio-tasa baxuenak dituzten udalerriak ere, hala nola Elantxobe (% 41,4), Lanestosa (% 41,7), Sukarrieta (% 42,3) eta Harana eta Ekora (biek % 42,7).

graf0021464_02_e.png

Hurrengo udalerri-estratuan (5.000 eta 10.000 biztanle artean), batez besteko okupazio-tasa % 53,2 izan da. Goiko muturrean Astigarraga eta Urduliz nabarmentzen dira (% 68,3 eta % 60,7, hurrenez hurren). Beheko muturrean, Balmaseda (% 46,6), Lekeitio (%46,9) eta Ondarroa (% 47,5) daude.

10.000 eta 40.000 biztanle bitarteko udalerrien estratuan, batez besteko okupazio-tasa % 52,6 da; Etxebarri nabarmentzen da % 62rekin, eta, ondoren, Sopela % 58,2rekin. Hurrengo estratuan (40.000 biztanle baino gehiago eta 100.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerriak), Errenteriak du okupazio-tasarik altuena (% 52,1); ondoren, Irunek (% 50,5) eta, gero, Barakaldok (% 50,4). Estratu horren batezbestekoa % 48,6 da.

Azkenik, hiriburuei dagokienez, Gasteizek du okupazio-tasarik altuena (% 52,7). Donostia dago ondoren, ehuneko 1,5 puntuko aldearekin (% 51), eta Bilbo hirugarren posizioan, % 48,2ko okupazio-tasarekin.

10 landunetik ia 4k bizitoki duten udalerrian egiten dute lan

Euskal AEn landunen % 38,5ek bizitoki duten udalerrian lan egiten dute. Proportzio hori handiagoa da Araban, 10 landunetik 7 baitira (% 69,3), eta txikiagoa Gipuzkoan, bizitoki duten udalerrian 10 landunetik 4k egiten baitute lan (% 36,7), eta Bizkaian, 10etik 3 baitira (% 30,5). Bestalde, landunen % 51,3k beste udalerri batean egiten dute lan beren lurralde historikoaren barruan. Proportzio horiek % 60,1 eta % 54,1 dira Bizkaian eta Gipuzkoan, hurrenez hurren. Araban, biztanle landunen % 16 baino ez.

Hamar landunetik seik baino ez dute goi-prestakuntza

Amaitutako prestakuntza-mailak informazioa gehitzen dio okupazioari eta langabeziari buruzko analisiari. Gaur egun, landunen % 60,2k goi-prestakuntza dute; haren barruan sartzen dira goi-mailako lanbide-heziketa dutenak (% 20,6) eta unibertsitate-hezkuntza dutenak (% 39,6). Langabeetan, hezkuntza-maila hori % 37,5i dagokio: goi-mailako lanbide-heziketa dutenak % 16,5 dira, eta unibertsitate-hezkuntza dutenak % 21. Bestalde, langabeen % 39,1ek lehen mailako ikasketak baino ez dituzte edo ez dute titulaziorik; ehuneko hori askoz ere txikiagoa da landunen artean: % 19,6.

Euskal AEko biztanleria landunaren eta langabearen artean lortutako prestakuntza-maila, sexuari jarraiki (%). 2022

Excel csv
 Biztanleria landuna--Biztanleria langabea
 GuztiraGizonakEmakumeakGuztiraGizonakEmakumeak
       
A. Bigarren eta beheko hezkuntzako lehen etapa (0-2 maila)19,616,821,239,140,538,0
0. Lehen hezkuntza baino gutxiago0,40,30,31,61,51,7
1. Lehen hezkuntza2,22,03,86,35,66,8
2. Behe-mailako bigarren hezkuntza: DBHra arte eta baliokideak17,014,517,131,233,429,5
       
B. Bigarren hezkuntzako bigarren etapa eta goi mailakoa ez den bigarren hezkuntzaren ondokoa (3-4 maila)20,218,722,023,423,823,0
3. Goi Mailako Bigarren Hezkuntza: Batxilergoa, Lanbide Heziketa, erdi-mailako zikloa eta baliokideak19,618,021,522,623,222,1
4. Hirugarren mailakoa ez den bigarren hezkuntzaren ondoko hezkuntza: 3. mailako lanbide-ziurtagiriak eta baliokideak0,60,70,50,80,60,9
       
Goi-mailako ikasketak (doktoregoa barne) (5-8 maila)60,264,556,837,535,739,0
5. Lanbide-heziketako goi-mailako zikloaren eta baliokideen jarduerak20,617,220,216,517,216,0
6. Unibertsitate-ikasketak, diplomaturak eta baliokideak13,617,313,07,86,39,1
7. Lizentziaturak, gradu bikoitzak eta masterrak24,328,122,112,511,513,3
8. Doktorego-txartela edo baliokidea1,71,91,50,70,70,6

Data 2023ko Urriaren 18a

Iturria: Eustat. Aktibitatearen udal estatistika

Lanari eta langabeziari dagozkien aldeak sexuaren arabera aztertzean ikusten da gizon landunen artean % 64,5ek goi-mailako hezkuntza dutela; ehuneko hori txikiagoa da emakumeen artean: % 56,8. Langabeen artean, emakumeen % 39k goi-mailako hezkuntza dute; proportzio hori txikiagoa da egoera berean dauden gizonen artean: % 35,7.

197 udalerritan langabezia-tasa batezbestekoa baino txikiagoa da, eta 7tan % 3tik beherakoa

16 urteko eta gehiagoko biztanleen langabezia-tasak behera egin du eskualde guztietan 2021aren eta 2022aren artean. Arlo horietako hamabostetan langabezia-tasak baxuagoak dira batezbestekoa baino, hura % 9,7 baita; alegia, ehuneko 1,7 puntu jaitsi da aurreko urtearekin alderatuta. Langabezia-tasa baxuagatik honako hauek nabarmentzen dira: Urola Kosta (% 6,8); Gorbeialdea (% 6,9), eta Arabako Mendialdea eta Debagoiena (% 7 bi kasuetan). Bestalde, langabezia-tasa altuenak Enkarterrin eta Bilbo Handian izan dira (% 11,9 eta % 11,5, hurrenez hurren).

Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleriaren langabezia-tasa, lurralde-eremuen eta sexuaren arabera (%). 2022

Excel csv
 Biztanleria langabea 2022-2021
 GuztiraGizonakEmakumeak 
     
Euskal AE9,78,411,1-1,7
     
Lurralde historikoak    
Araba/Álava9,88,111,6-2,1
Bizkaia10,99,712,1-1,5
Gipuzkoa7,96,69,1-1,6
     
Eskualdeak    
Urola-Kostaldea / Urola Costa6,85,58,1-2,0
Gorbeialdea / Estribaciones del Gorbea6,96,17,9-1,4
Arabako Mendialdea / Montaña Alavesa7,06,28,1-1,5
Debagoiena / Alto Deba7,06,08,1-1,4
Tolosaldea / Tolosa7,15,98,5-1,4
Goierri7,35,69,3-1,4
Donostialdea / Donostia-San Sebastián7,87,08,6-1,7
Markina-Ondarroa8,27,88,7-2,9
Durangaldea / Duranguesado8,46,610,4-1,7
Plentzia-Mungia8,57,99,2-1,8
Añana8,77,510,3-2,5
Debabarrena / Bajo Deba9,17,011,4-1,6
Arratia Nerbioi / Arratia-Nervión9,48,510,5-1,4
Arabako Kantaurialdea / Cantábrica Alavesa9,57,411,7-2,5
Gernika-Bermeo9,69,110,1-2,0
Arabako Lautada / Llanada Alavesa10,08,311,7-2,0
Bidasoa Behea / Bajo Bidasoa10,08,111,9-1,8
Arabako Errioxa / Rioja Alavesa10,07,613,2-3,5
Bilbo Handia / Gran Bilbao11,510,312,7-1,4
Enkartazioak / Encartaciones11,99,614,4-1,2

Data 2023ko Urriaren 18a

Iturria: Eustat. Aktibitatearen udal estatistika

Udalerrien tamainari dagokionez, ikusten da langabezia-tasa biztanle kopuru txikiena duten udalerrien estratuetan dela baxuena. 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrien taldea nabarmentzen da, % 8,1eko langabezia-tasarekin. Ondoren, 10.000 eta 40.000 biztanle bitarteko estratua dago (% 8,7), eta ehuneko puntu hamarren bat gehiagorekin 5.000 eta 10.000 biztanle bitarteko Euskal AEko udalerriak (% 8,8ko langabezia-tasa). % 11,3ko tasarekin 40.000 eta 100.000 biztanle bitarteko estratua dago, autonomia-erkidegoko batez besteko langabezia-tasaren gainetik.

Hiriburuei dagokienez, Donostiak du langabezia-tasa baxuena (% 7,7), eta Gasteizek eta Bilbok autonomia-erkidegoko batezbestekoaren gaineko langabezia-tasak dituzte (% 10,1 eta % 12,5, hurrenez hurren).

Guztira 197 udalerrik batezbestekoaren (% 9,7) azpitik dagoen langabezia-tasa dute; alegia, udalerrien % 78k. Muturretan, 7 udalerrik % 3tik beherako langabezia-tasa dute; honako hauek, txikienetik handienera antolatuta: Gaintza, Zerain, Aduna, Albiztur, Kripan, Garai eta Altzaga. Denak ere biztanle kopuru txikieneko estratukoak dira (5.000 biztanle artekoak). Beste muturrean, 8 udalerritan langabezia-tasa % 13 baino handiagoa da (tasa handienetik txikienera antolatuta): Sestao, Balmaseda, Lanestosa, Oion, Sukarrieta, Santurtzi, Elantxobe eta Ortuella.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eskualde guztietan hobetu egin da okupazio-tasa 2022an

Eragiketa : 
Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Jarduera
Eragiketa kodea : 
050407
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
01/01/2024
Eguneratze data : 
2023/10/18
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021464_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali