HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetan...

2023/10/19ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2023ko iraila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetan ostatu-gauak 2023ko irailean 2022an baino % 12,7 gehiago izan dira

Udako hiru hiletan, atzerritar jatorriko sarrerak % 13,6 igo dira 2022ko udaren aldean, eta ostatu-gauak % 16,8

2023ko irailean, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak % 10,9 igo dira, eta ostatu-gauak % 12,7, urtetik urterako balioetan, Eustaten datuen arabera. Erregistratutako 366.217 sarrerek guztira 733.225 ostatu-gau ekarri dituzte.

Sarreren % 54,4 eta ostatu-gauen % 55,1 atzerritarrenak izan dira; izan ere, sarrerak % 21,6 igo dira, eta ostatu-gauak % 23,9.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Iraila 2023

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldia
 2023/09m/m-12 (%)2023/09m/m-12 (%)2023/092022/09
EUSKAL AE366.21710,9733.22512,72,001,97
Estatukoak167.1340,3329.0071,41,971,95
Atzerritarrak199.08321,6404.21823,92,031,99
       
Araba/Álava48.55912,599.78427,62,051,81
Estatukoak30.99813,264.05425,22,071,87
Atzerritarrak17.56111,335.73032,22,031,71
Vitoria-Gasteiz35.19916,776.27332,32,171,91
       
Bizkaia170.16012,0327.44610,61,921,95
Estatukoak74.805-3,0137.999-6,81,841,92
Atzerritarrak95.35527,4189.44728,01,991,98
Bilbao110.1765,8222.71310,92,021,93
       
Gipuzkoa147.4989,1305.99510,72,072,05
Estatukoak61.331-1,2126.9541,42,072,02
Atzerritarrak86.16717,9179.04118,42,082,07
Donostia / San Sebastian90.19910,1198.80810,92,202,19

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2023ko Urriaren 19a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Araban, 48.559 sarrera eta 99.784 ostatu-gau erregistratu dira, hau da, joan den urteko irailean baino % 12,5 eta % 27,6 gehiago. Bizkaian, sarrerak % 12,0 gehitu dira, eta ostatu-gauak % 10,6; guztira 170.160 sarrera eta 327.446 ostatu-gau izan dira. Gipuzkoan, 147.498 sarrera erregistratu dira 2023ko irailean, 2022ko irailean baino % 9,1 gehiago, eta 305.995 ostatu-gau, joan den urteko hil berean baino % 10,7 gehiago.

Hiriburuka, sarrera kopurua % 16,7 igo da Gasteizen, % 10,1 Donostian eta % 5,8 Bilbon. Era berean, joan den urteko irailaren aldean, ostatu-gauak % 32,3 hazi dira Gasteizen, eta % 10,9 Donostian eta Bilbon.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia 2,0 egunekoa izan da 2023ko irailean, joan den urteko hil berean baino luzeagoa, orduan 1,97 egunekoa izan baitzen. Batez besteko egonaldiak adierazten du zenbat egun ematen dituzten bidaiariek batez beste gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean, eta ez Euskal AEn guztira zenbat egun ematen dituzten.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Iraila 2023

Excel csv
 Betetze-mailak (%)Errentagarritasuna
  plazen arabera gelakaADR (eurotan)RevPAR (eurotan)
 2023/09p.p. *2023/09p.p. *2023/09m/m-12 (%)2023/09m/m-12 (%)
EUSKAL AE69,05,082,96,2129,8111,3107,5520,3
         
Araba/Álava64,88,881,210,494,044,076,3919,3
Vitoria-Gasteiz64,39,084,210,773,364,461,7819,6
         
Bizkaia67,65,682,47,1114,4613,194,3523,8
Bilbao73,86,289,68,2130,6513,0117,0924,5
         
Gipuzkoa72,32,983,93,7159,0612,2133,4617,3
Donostia / San Sebastian77,91,689,62,3199,8311,7179,0814,6

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2023ko Urriaren 19a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Euskal AEko betetze-maila % 69,0 izan da irailean, plazaka neurtuta, eta % 82,9, gelaka neurtuta. 2022ko irailarekin alderatuta, igoerak ehuneko 5,0 eta 6,2 puntukoak izan dira, hurrenez hurren.

Euskal AEn, 129,81 euro izan da 2023ko irailean eguneko batez besteko tarifa edo ADRa (“logela bakarrik” erregimenean gela bikoitz bainugeladunari aplikatua), eta horrek esan nahi du % 11,3ko igoera izan dela joan den urteko irailaren aldean. ADRa 159,06 euro izan da Gipuzkoan, 114,46 euro Bizkaian eta 94,04 euro Araban. Hiriburuka, aldeak handiagoak izan dira: ADRa 199,83 euro izan da Donostian, 130,65 euro Bilbon eta 73,36 euro Gasteizen.

Euskal AEko hotel-establezimenduetan, RevPar edo gela erabilgarri bakoitzeko batez besteko diru-sarrerak 107,55 eurokoak izan dira 2023ko irailean, joan den urteko hil berean baino % 20,3 gehiago.

2023ko udako balantzea

Udako hiru hiletan, gelen betetze-maila % 84,1 izan da, 2022ko udakoa baino ehuneko 3,2 puntu gehiago.

Udako hiletan (2023ko uztaila, abuztua eta iraila), orotara, Euskal AEko hotel-establezimenduetan 1.171.886 sarrera erregistratu dira; guztira, 2.434.027 ostatu-gau izan dira, hau da, 2022ko aldi beraren aldean % 5,5 eta % 7,9 gehiago, hurrenez hurren.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak, jatorriaren arabera. Uda(*). 2023

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaOkupazio-mailak
  plazen araberagelaka
 20232023/2022 %20232023/2022 %20232022mp.p.mp.p.
EUSKAL AE1.171.8865,52.434.0277,92,082,0374,12,584,13,2
Estatuko egoiliarrak548.828-2,41.160.991-0,42,122,07----
Atzerriko egoiliarrak623.05813,61.273.03616,82,041,99----
           
Araba/Álava165.79910,1326.89318,71,971,8369,05,781,85,7
Estatuko egoiliarrak101.51913,4212.00719,02,091,99----
Atzerriko egoiliarrak64.2805,1114.88618,01,791,59----
Vitoria-Gasteiz123.91514,1252.23924,02,041,8774,010,787,38,2
           
Bizkaia539.2684,91.084.6506,22,011,9972,22,982,74,0
Estatuko egoiliarrak252.417-6,9511.897-6,32,032,02----
Atzerriko egoiliarrak286.85118,2572.75320,72,001,95----
Bilbao355.7873,2723.7016,72,031,9773,8-7,389,64,0
           
Gipuzkoa466.8194,51.022.4846,62,192,1578,31,086,61,3
Estatuko egoiliarrak194.892-3,5437.087-1,02,242,19----
Atzerriko egoiliarrak271.92711,2585.39713,02,152,12----
Donostia / San Sebastian282.0997,3649.6118,02,302,2984,2-0,890,80,2

(*)Uztaila, abuztua eta iraila

e.p. = aurreko urteko aldi baliokidearekiko aldea ehuneko-puntutan

Data 2023ko Urriaren 19a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Atzerritar jatorriko sarrerak % 13,6 igo dira 2022ko udaren aldean, eta ostatu-gauak % 16,8.

Araban, 326.893 gau igaro dituzte bidaiariek hiru hil horietan, hau da, joan den udan baino % 18,7 gehiago. Gipuzkoan, 1.022.484 gau igaro dituzte bidaiariek (% 6,6ko igoera), eta, Bizkaian, 1.084.650 gau (% 6,2ko gehikuntza).

2023ko udarako kalkulatutako batez besteko egonaldia 2,08 egunekoa izan da, joan den urteko udan baino luzeagoa, orduan 2,03 egunekoa izan baitzen.

Betetze-maila % 74,1era iritsi da Euskal AEko hotel-establezimenduetan, plazaka neurtuta, eta % 84,1era gelaka neurtuta. Beraz, ehuneko 2,5 eta 3,2 puntuko gehikuntzak izan dira.

2023ko udan lortutako zifrek ildo berari jarraitzen diote hiru lurraldeetan. Plazen betetze-mailan Gipuzkoa nabarmentzen da, % 78,3rekin; ondoren, Bizkaia % 72,2rekin eta, azkenik, Araba % 69,0rekin. Gelaka neurtuta, hiru lurraldeek % 80,0ko betetze-maila gainditzen dute: % 86,6 Gipuzkoan, % 82,7 Bizkaian eta % 81,8 Araban.

Hiriburuetan Donostia nabarmentzen da, % 84,2ko eta % 90,8ko betetze-mailarekin, plazaka eta gelaka neurtuta, hurrenez hurren. Bilbon, plazaka neurtuta, betetze-maila % 73,8 da, eta, gelaka neurtuta, % 89,6; Gasteizen, berriz, % 74,0 eta % 87,3, hurrenez hurren.

Informazio-oharra

Hoteletako ETHaren erantzun-tasa % 90,0 izan da 2023ko irailean. Eustatek eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.

Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: mailto:servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetan ostatu-gauak 2023ko irailean 2022an baino % 12,7 gehiago izan dira

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2023/10/19
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021473_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali