2023/11/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2023ko urria

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Sarrerek eta ostatu-gauek % 6tik gorako igoera izan dute Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 2023ko urrian

Okupazio-maila, gelen arabera, % 74,5era iritsi da Euskal AE osoan, eta eguneko batez besteko tarifa % 9,3 igo da

Eustaten datuen arabera, 2023ko urrian Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerek % 6,4ko igoera izan dute, eta ostatu-gauek % 6,7koa, urtetik urtera. Zehazki, 342.848 sarrera eta 672.345 ostatu-gau izan dira.

Sarreren % 47,9 eta ostatu-gauen % 49,4 atzerritar jatorriko pertsonenak izan dira. Kasu horietan, sarrerek % 17,6ko igoera izan dute, eta ostatu-gauek % 19,5ekoa.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Urria 2023

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldia
 2023/10m/m-12 (%)2023/10m/m-12 (%)2023/102022/10
EUSKAL AE342.8486,4672.3456,71,961,96
Estatukoak178.468-2,3340.279-3,41,911,93
Atzerritarrak164.38017,6332.06619,52,021,99
       
Araba/Álava44.0606,990.74014,32,061,93
Estatukoak30.4872,962.2627,72,041,95
Atzerritarrak13.57317,128.47832,02,101,86
Vitoria-Gasteiz31.4658,470.01320,52,232,00
       
Bizkaia158.2739,7300.8206,91,901,95
Estatukoak83.6450,8149.120-4,01,781,87
Atzerritarrak74.62821,8151.70020,42,032,06
Bilbao103.9994,2205.8774,91,981,96
       
Gipuzkoa140.5152,7280.7854,12,001,97
Estatukoak64.336-8,1128.897-7,52,001,99
Atzerritarrak76.17913,9151.88816,51,991,95
Donostia / San Sebastian92.6714,4188.5816,42,032,00

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2023ko Azaroaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Araban, 44.060 sarrera eta 90.740 ostatu-gau erregistratu dira, hau da, aurreko urteko urrian baino % 6,9 eta % 14,3 gehiago, hurrenez hurren. Bizkaian, berriz, sarrerek % 9,7ko igoera izan dute, eta ostatu-gauek % 6,9koa. Guztira, 158.273 sarrera eta 300.820 ostatu-gau izan dira. Azkenik, Gipuzkoan 140.515 sarrera erregistratu dira 2023ko urrian, hau da, 2022ko urrian baino % 2,7 gehiago. Ostatu-gauak, berriz, 280.785 izan dira, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino % 4,1 gehiago.

Hiriburuei dagokienez, sarreren kopuruak % 8,4ko igoera izan du Gasteizen, % 4,4koa Donostian eta % 4,2koa Bilbon. Era berean, aurreko urteko urriarekin alderatuta, ostatu-gauak % 20,5 igo dira Gasteizen, % 6,4 Donostian eta % 4,9 Bilbon.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia 1,96 egunekoa izan da 2023ko urrian, hau da, aurreko urteko hilabete berekoaren antzekoa. Batez besteko egonaldiak ez du adierazten Euskal AEra etortzen diren bidaiarien egonaldiaren guztizko iraupena, gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean ematen duten egun kopurua baizik.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Urria 2023

Excel csv
 Betetze-mailak (%)Errentagarritasuna
  plazen arabera gelakaADR (eurotan)RevPAR (eurotan)
 2023/10p.p. *2023/10p.p. *2023/10m/m-12 (%)2023/10m/m-12 (%)
EUSKAL AE61,71,874,52,9111,549,383,0613,8
         
Araba/Álava57,01,971,81,992,372,266,354,9
Vitoria-Gasteiz57,23,375,33,071,450,453,824,6
         
Bizkaia60,23,074,04,2108,4011,980,1818,6
Bilbao66,22,382,55,1121,3711,5100,0718,9
         
Gipuzkoa65,10,576,01,8121,419,192,2511,7
Donostia / San Sebastian72,10,283,02,0146,568,3121,6311,0

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2023ko Azaroaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Urrian, Euskal AE osoko okupazio-maila % 61,7ra iritsi da plazen arabera neurtuta, eta % 74,5era gelen arabera neurtuta. 2022ko urriarekin alderatuta, igoera 1,8 eta 2,9 portzentaje-puntukoa izan da, hurrenez hurren.

Euskal AEn, eguneko batez besteko tarifa edo ADRa (“logela bakarrik” erregimeneko gela bikoitz bainugeladunari aplikatua) 111,54 eurokoa izan da 2023ko urrian. Beraz, % 9,3ko igoera gertatu da aurreko urteko urriarekin alderatuta. ADRa 121,41 eurora iritsi da Gipuzkoan, 108,40 eurora Bizkaian eta 92,37 eurora Araban. Hiriburuei dagokienez, aldeak handiagoak izan dira. Izan ere, ADRa 146,56 eurokoa izan da Donostian, 121,37 eurokoa Bilbon, eta 71,45 eurokoa Gasteizen.

Euskal AEko hotel-establezimenduetan, RevPar edo gela eskuragarri bakoitzeko batez besteko diru-sarrerak 83,06 eurokoak izan dira 2023ko urrian, hau da, aurreko urteko hilabete berean lortutakoak baino % 13,8 handiagoak.

Informazio-oharra

Hoteletako ETHaren erantzun-tasa % 90,8koa izan da 2023ko urrian. Eustatek eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.

Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Sarrerek eta ostatu-gauek % 6tik gorako igoera izan dute Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 2023ko urrian

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2023/11/21
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021476_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali