2023/11/27ko prentsa-oharra
EZKONTZEN ESTATISTIKA. 2023/II
2023ko bigarren hiruhilekoan 2.179 ezkontza izan ziren Euskal AEn, aurreko urtean baino % 6,4 gutxiago
2019ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, % 0,3ko igoera izan da
Eustaten datuen arabera, Euskal AEn bizi diren pertsonen ezkontzak 2.179 izan ziren 2023ko bigarren hiruhilekoan, hau da, aurreko urteko hilabete berean (2.329) baino % 6,4 gutxiago. Ezkontza guztietatik, 2.101 sexu desberdineko pertsonen artekoak izan dira, eta gainerako 78ak sexu bereko pertsonen artekoak (47 emakumeenak eta 31 gizonenak).
Ohi denez, bigarren hiruhilekoan nabarmen igo zen ezkontzen kopurua lehen hiruhilekoarekin alderatuta, batez ere ekainean. Hilabete horretan, hiruhilekoan izandako ezkontza guztien % 45,5 egin ziren. Bigarren hiruhilekoko datuak eta 2019ko hiruhileko bereko datuak (pandemiaren aurrekoak) alderatuz gero, oso antzekoak direla ikus daiteke (% 0,3ko igoera izan da).
Lurralde historikoa kontuan hartuta, ezkontzen kopuruak hiru lurraldeetan egin du behera: Bizkaian, 1.042 ezkontza izan dira (aurreko urtean baino 22 gutxiago), Araban 235 (43 gutxiago), eta Gipuzkoan 759 (65 gutxiago). Bestalde, 143 ezkontza Euskal AEtik kanpo inskribatu dira.
2023ko udaberriko hilabeteetan, ezkontza zibilen ehunekoa % 91,7ra iritsi da (% 88,1 sexu desberdineko pertsonen artekoak izan dira, eta % 3,6 sexu bereko pertsonen artekoak, zibilak nahitaez). Ehuneko hori 2022ko hiruhileko berekoa baino 1,3 puntu handiagoa izan da.
2023ko bigarren hiruhilekoan izandako 2.179 ezkontzetan, Euskal AEn bizi diren 2.008 gizon eta 2.038 emakume ezkondu dira. 1.728 senarrentzat (% 86,1entzat), lehen ezkontza izan da, eta 17 alargun eta 263 dibortziatu ezkondu dira berriz. Emakumeen kasuan, ezkongabeak 1.734 izan dira (% 85,1), alargunak 5 eta dibortziatuak 299.
Senarren % 92k eta emazteen % 87k 30 urte edo gehiago zituzten
Ezkontideen adinaren araberako banaketari dagokionez, senarren % 91,5ek eta emazteen % 86,6k 30 urte baino gehiago zituzten. 2022ko aldi berean, gizonen proportzioa % 93 izan zen, eta emakumeena, berriz, % 86,6.
2023ko apirilean, maiatzean eta ekainean, gizon ezkonberrien % 11,9k eta emakume ezkonberrien % 15,3k atzerriko nazionalitatea zuten. Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, ehuneko hori 0,4 portzentaje-puntu igo da gizonen kasuan, eta 0,9 puntu jaitsi da emakumeen kasuan.
Egoiliarren ezkontzak, inskripzio-lurraldearen, ezkontza-motaren, ospatzeko moduaren, aurreko egoera zibilaren, adinaren eta ezkontza-hilabetearen arabera (1). 2023/II
| | 2023/II | 2023/I | 2022/II |
| | KOP | % | KOP | % | Gehikuntza (%) | KOP | % | Gehikuntza (%) |
| Ezkontzak | 2.179 | 100,0 | 1.082 | 100,0 | 101,4 | 2.329 | 100,0 | -6,4 |
| | | | | | | | | |
| Araba / Álava | 235 | 10,8 | 149 | 13,8 | 57,7 | 278 | 11,9 | -15,5 |
| Bizkaia | 1.042 | 47,8 | 532 | 49,2 | 95,9 | 1.064 | 45,7 | -2,1 |
| Gipuzkoa | 759 | 34,8 | 342 | 31,6 | 121,9 | 824 | 35,4 | -7,9 |
| Euskal AEtik kanpo | 143 | 6,6 | 59 | 5,5 | 142,4 | 163 | 7,0 | -12,3 |
| Sexu desberdineko pertsonen artean | 2.101 | 96,4 | 1.039 | 96,0 | 102,2 | 2.268 | 97,4 | -7,4 |
| Kanonikoak | 181 | 8,3 | 39 | 3,6 | 364,1 | 222 | 9,5 | -18,5 |
| Zibilak | 1.920 | 88,1 | 1.000 | 92,4 | 92,0 | 2.046 | 87,8 | -6,2 |
| Sexu bereko pertsonen artean | 78 | 3,6 | 43 | 4,0 | 81,4 | 61 | 2,6 | 27,9 |
| Gizon artean | 31 | 1,4 | 20 | 1,8 | 55,0 | 23 | 1,0 | 34,8 |
| Emakume artean | 47 | 2,2 | 23 | 2,1 | 104,3 | 38 | 1,6 | 23,7 |
| | | | | | | | | |
| Senar-emazteak | 2.008 | 100,0 | 1.016 | 100,0 | 97,6 | 2.141 | 100,0 | -6,2 |
| Ezkongabea | 1.728 | 86,1 | 806 | 79,3 | 114,4 | 1.775 | 82,9 | -2,6 |
| Alargunak | 17 | 0,8 | 15 | 1,5 | 13,3 | 28 | 1,3 | -39,3 |
| Dibortzuatuak | 263 | 13,1 | 195 | 19,2 | 34,9 | 338 | 15,8 | -22,2 |
| < 30 urte | 170 | 8,5 | 106 | 10,4 | 60,4 | 151 | 7,1 | 12,6 |
| 30 - 39 urte | 856 | 42,6 | 393 | 38,7 | 117,8 | 886 | 41,4 | -3,4 |
| => 40 urte | 982 | 48,9 | 517 | 50,9 | 89,9 | 1.104 | 51,6 | -11,1 |
| Espainiarrak | 1.769 | 88,1 | 808 | 79,5 | 118,9 | 1.895 | 88,5 | -6,6 |
| Atzerriko nazionalitatea | 239 | 11,9 | 208 | 20,5 | 14,9 | 246 | 11,5 | -2,8 |
| | | | | | | | | |
| Emazteak | 2.038 | 100,0 | 1.024 | 100,0 | 99,0 | 2.167 | 100,0 | -6,0 |
| Ezkongabea | 1.734 | 85,1 | 809 | 79,0 | 114,3 | 1.826 | 84,3 | -5,0 |
| Alargunak | 5 | 0,2 | 13 | 1,3 | -61,5 | 14 | 0,6 | -64,3 |
| Dibortzuatuak | 299 | 14,7 | 202 | 19,7 | 48,0 | 327 | 15,1 | -8,6 |
| < 30 urte | 273 | 13,4 | 164 | 16,0 | 66,5 | 290 | 13,4 | -5,9 |
| 30 - 39 urte | 929 | 45,6 | 417 | 40,7 | 122,8 | 977 | 45,1 | -4,9 |
| => 40 urte | 836 | 41,0 | 443 | 43,3 | 88,7 | 900 | 41,5 | -7,1 |
| Espainiarrak | 1.726 | 84,7 | 741 | 72,4 | 132,9 | 1.817 | 83,8 | -5,0 |
| Atzerriko nazionalitatea | 312 | 15,3 | 283 | 27,6 | 10,2 | 350 | 16,2 | -10,9 |
| | | | | | | | | |
| Ezkontzaren hilabetea | | | | | | | | |
| Apirila | 444 | 20,4 | | | | 502 | 21,6 | -11,6 |
| Maiatza | 743 | 34,1 | | | | 774 | 33,2 | -4,0 |
| Ekaina | 992 | 45,5 | | | | 1.053 | 45,2 | -5,8 |
(1)Hiruhileko honetako eta aurreko hiruhilekoko datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira
Data 2023ko Azaroaren 27a
Iturria: Eustat. Ezkontzen Estatistika
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62