2023/11/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2023ko urria

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Apartamentu turistikoetako sarrerek % 8,8ko igoera izan dute eta landetxeetakoek egonkor jarraitu dute 2023ko urrian

Atzerritarren ostatu-gauak % 6,5 igo dira landetxeetan, eta % 24,5 apartamentu turistikoetan

Eustaten datuen arabera, 2023ko urrian Euskal AEko landetxeetako sarreren kopuruak aurreko urteko hilabete berean izandakoen kopurua berdindu du (14.976 sarrera). Ostatu-gauen kopurua ere ia berdina izan da: 33.866 ostatu-gau 2023ko urrian eta 33.876 2022ko urrian.

Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Urria 2023

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera gelaka
 2023/10m/m-12 (%)2023/10m/m-12 (%)2023/102022/102023/10p.p. *2023/10p.p. *
EUSKAL AE14.9760,033.8660,02,262,2624,90,629,20,9
Estatukoak11.4251,526.398-1,72,312,39----
Atzerritarrak3.551-4,57.4686,52,101,89----
           
Araba/Álava3.02413,26.61715,52,192,1419,42,621,62,7
Estatukoak2.49510,25.57811,22,242,22----
Atzerritarrak52930,01.03945,51,961,75----
           
Bizkaia4.635-14,010.110-15,12,182,2125,2-4,130,3-3,7
Estatukoak3.591-8,47.786-14,62,172,33----
Atzerritarrak1.044-29,02.324-16,82,231,90----
           
Gipuzkoa7.3175,817.1395,62,342,3527,82,632,63,1
Estatukoak5.3395,213.0342,42,442,51----
Atzerritarrak1.9787,44.10517,22,081,90----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2023ko Azaroaren 22a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

2023ko urrian, atzerritarren sarrerak aurreko urteko urrikoak baino % 4,5 gutxiago izan dira, eta Euskal AEko landetxeetako sarrera guztien % 23,7 izan dira. Ostatu-gauen kasuan, berriz, atzerritarrenak guztien % 22,1 izan dira, eta % 6,5 igo dira 2022ko urriarekin alderatuta.

Lurralde historikoak kontuan hartuta, sarrerak % 13,2 igo dira Araban, eta % 5,8 Gipuzkoan. Bizkaian, berriz, % 14,0 jaitsi dira. Ostatu-gauak, berriz, % 15,5 igo dira Araban, eta % 5,6 Gipuzkoan. Bizkaian, berriz, % 15,1 jaitsi dira.

Euskal AEn, establezimendu mota horretako batez besteko egonaldia 2,26 egunekoa izan da 2023ko urrian, hau da, aurreko urteko hilabete berekoaren oso antzekoa. Batez besteko egonaldiak ez du adierazten Euskal AEra etortzen diren bidaiarien egonaldiaren guztizko iraupena, gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean ematen duten egun kopurua baizik.

Plazen arabera, okupazio-maila % 24,9koa izan da, hau da, 2022ko urrian lortutakoa baino 0,6 portzentaje-puntu handiagoa. Gelen arabera, berriz, urtetik urterako igoera 0,9 puntukoa izan da, eta % 29,2ra iritsi da.

Apartamentu turistikoei dagokienez, 2023ko urrian 14.775 sarrera eta 52.944 ostatu-gau erregistratu dira. Datu horiek aurreko urteko urrikoekin alderatuz gero, sarreren kopuruaren igoera % 8,8koa izan da, eta ostatu-gauen kopuruarena, berriz, % 2,1ekoa.

Apartamentu turistiko deitzen zaio ustiapeneko enpresa-unitate bakar batek bloke edo multzo gisa eskaintzen duen ostatu-unitate bakoitzari. Ez dira epigrafe honetan sartzen erabilera turistikoko etxebizitzak, hau da, helburu turistikoetarako aldi baterako eskaini, merkaturatu edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.

Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Urria 2023

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera apartamenduka
 2023/10m/m-12 (%)2023/10m/m-12 (%)2023/102022/102023/10p.p. *2023/10p.p. *
EUSKAL AE14.7758,852.9442,13,583,8235,7-1,762,8-6,0
Estatukoak9.317-2,732.203-8,53,463,67----
Atzerritarrak5.45936,420.74124,53,804,16----
           
Araba/Álava1.158-10,88.4500,57,306,4725,40,266,6-6,6
Estatukoak979-15,85.957-10,86,085,74----
Atzerritarrak17931,12.49344,413,9412,65----
           
Bizkaia9.7426,522.4712,22,312,4034,9-2,947,4-5,3
Estatukoak6.016-5,512.520-12,42,082,25----
Atzerritarrak3.72633,79.95129,22,672,76----
           
Gipuzkoa3.87523,922.0232,75,686,8543,2-2,076,2-5,4
Estatukoak2.32113,413.726-3,45,916,94----
Atzerritarrak1.55443,98.29714,85,346,69----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2023ko Azaroaren 22a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien % 36,9 eta ostatu-gau guztien % 39,2 atzerritarrenak izan dira, eta urtetik urterako % 36,4ko eta % 24,5eko igoerak izan dituzte urrian, hurrenez hurren.

2023ko urrian, apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia 3,58 egunekoa izan da, hau da, 2022ko urrian lortutakoa baino txikiagoa (3,82 egun 2022ko urrian Euskal AE osoan). Araban, establezimendu horietako batez besteko egonaldia 7,30 egunekoa izan da, Gipuzkoan 5,68 egunekoa eta Bizkaian, berriz, 2,31 egunekoa.

Plazen arabera, Euskal AEko okupazio-maila % 35,7ra iritsi da azken hilabetean, eta, beraz, 2022ko urrikoa baino 1,7 portzentaje-puntu txikiagoa izan da. Apartamentuen arabera, berriz, okupazio-mailak 6,0 portzentaje-puntuko jaitsiera izan du, eta % 62,8ra iritsi da.

Euskal AEko aterpetxe turistikoei dagokienez, 2023ko urrian sarrerek % 5,6ko jaitsiera izan dute urtetik urtera. Guztira, 20.165 sarrera eta 35.946 ostatu-gau izan dira. Bizkaian, 21.219 ostatu-gau erregistratu dira, Gipuzkoan 13.387 eta Araban 1.339.

Aterpetxe turistiko horietan, batez besteko egonaldia 1,78 egunekoa izan da Euskal AEn. Plazen araberako okupazio-mailak 0,2 portzentaje-puntuko jaitsiera izan du urtetik urtera, eta % 36,2ra iritsi da.

Informazio-oharra

Hilabete honetan, ETH inkestaren erantzun-tasa % 94,9koa izan da landetxeetan, % 85,3koa apartamentu turistikoetan eta % 79,5ekoa aterpetxe turistikoetan. Eustatek eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei, egindako ahaleginagatik.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Apartamentu turistikoetako sarrerek % 8,8ko igoera izan dute eta landetxeetakoek egonkor jarraitu dute 2023ko urrian

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2023/11/22
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021547_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali