HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak Debagoienako eskualdeko...

2023/11/30eko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN INKESTA. ENPRESAK. 2023. urtea

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Debagoienako eskualdeko enpresen % 49,5ek merkataritza elektronikoa erabili zuten 2022. urtean

2023an euskarazko webguneen ehunekorik handiena izan duen eskualdea Gernika-Bermeo izan da (% 81,9)

Eustaten datuen arabera, merkataritza elektroniko bidezko erosketak eta salmentak egin dituzten 10 langile eta gehiagoko enpresen ehunekorik handiena agertu duen eskualdea Debagoiena izan da (% 49,5), eta, haren atzetik, honako hauek kokatu dira: Donostialdea eta Bidasoa Beherea Gipuzkoan (% 45,8 eta % 45,0, hurrenez hurren), Arratia-Nerbioi Bizkaian (% 42,6) eta Arabako Errioxa Araban (% 42,3).

Hiru hiriburuei dagokienez, 2022an merkataritza elektronikoa erabili zuten 10 langile edo gehiagoko enpresen ehunekoa % 47,1era iritsi zen Donostian, % 42,9ra Bilbon eta % 33,0ra Gasteizen.

Euskal AEko IKT ekipamenduak 10 langile eta gehiagoko establezimenduetan, hiriburuen eta eskualdeen arabera (%). 2023

Excel csv
 InternetWeb guneaMerkataritza elektronikoa (3)
 KonexionarekinAdministrazioarekin izapideak egiten ditu (1)BaduteEuskaraz (2) 
      
EUSKAL AE99,498,592,351,339,0
      
Vitoria-Gasteiz99,598,993,541,833,0
Bilbao99,999,395,447,042,9
Donostia / San Sebastian99,098,492,260,247,1
      
ARABA/ALAVA99,599,192,843,333,1
Añana99,999,496,127,822,1
Arabako Errioxa / Rioja Alavesa99,299,792,538,942,3
Arabako Kantaurialdea / Cantábrica Alavesa98,999,584,754,832,4
Arabako Lautada / Llanada Alavesa99,599,093,442,133,4
Arabako Mendialdea / Montaña Alavesa99,899,579,758,326,9
Gorbeialdea / Estribaciones del Gorbea99,999,495,744,026,0
      
BIZKAIA99,698,593,845,938,9
Arratia-Nerbioi / Arratia-Nervión99,998,193,959,142,6
Bilbo Handia / Gran Bilbao99,798,994,041,339,0
Durangaldea / Duranguesado99,796,891,855,338,1
Enkartazioak / Encartaciones99,997,693,367,233,8
Gernika-Bermeo99,996,893,781,936,7
Markina-Ondarroa97,499,987,376,132,3
Plentzia-Mungia95,796,994,750,738,7
      
GIPUZKOA99,098,389,863,141,9
Bidasoa Behea / Bajo Bidasoa99,396,485,754,345,0
Debabarrena / Bajo Deba99,299,492,758,638,9
Debagoiena / Alto Deba99,197,991,575,649,5
Donostialdea99,398,791,559,845,8
Goierri98,497,887,376,133,4
Tolosaldea97,497,487,963,826,8
Urola Kosta98,997,983,169,431,9

(1)Internet baduten establezimenduen artean, administrazioekin elektronikoki elkarreragiten dutenen portzentajea

(2)Web baduten establezimenduen artean, euskaraz badutenen portzentajea

(3)Merkataritza Elektronikoaren datuak 2022ko abenduaren 31koak dira

Data 2023ko Azaroaren 30a

Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak

Adierazi beharra dago Donostiako eta Bilboko zifrak eskuragarri dagoen serie historikoaren maximora iritsi direla. Gasteizen, berriz, aurreko urtearekin alderatuta hamarren bateko igoerarekin, 2020an lortutako maximora iritsi da ia (% 33,1). Denbora-ikuspegi zabalago batetik, 2015. urtearekin alderatuta maila desberdineko igoerak izan dira hiru hiriburuetan: 12,9 portzentaje-puntuko igoera Donostian, 9,8 puntukoa Bilbon eta 7,5 puntukoa Gasteizen.

Zehaztu beharra dago merkataritza elektronikoari buruzko datuak 2022ko ekitaldikoak direla, eta gainerako adierazleak, berriz, 2023koak.

IKT (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) ekipamenduetan, 10 langile edo gehiagoko euskal enpresek ezarpen-maila handiak agertu dituzte. Adibidez, interneteko konexioaren kasuan, ehunekoak % 100era hurbildu dira eskualde guztietan eta hiru hiriburuetan. Euskal AEko batezbestekoa % 99,4koa izan da (2015ean baino 1,6 puntu handiagoa). Gainera, eskualdeen arteko aldeak oso txikiak izan dira, denek izan baitituzte % 95etik gorako ehunekoak.

Interneterako sarbidea duten enpresa horietan, azpimarragarria da interneten erabilera administrazio publikoekin izapideak elektronikoki egiteko. Izan ere, enpresa horien % 98,5ek egin dituzte (2015ean baino 5,4 puntu gehiagok). Eskualdeak kontuan hartuta, proportziorik handienak izan dituztenak honako hauek dira: Arabako Kantaurialdea Araban (% 99,7), Markina-Ondarroa Bizkaian (% 99,9) eta Debabarrena Gipuzkoan (% 99,4).

Era berean, tamaina horretako enpresen % 92,3k webgunea dute, eta ehuneko hori 2015ekoa baino 5,8 portzentaje-puntu handiagoa da. Eskualdeak kontuan hartuta, honako hauek nabarmendu dira: Añana Araban, Plentzia-Mungia Bizkaian eta Debabarrena Gipuzkoan (% 96,1, % 94,7 eta % 92,7, hurrenez hurren). Hiriburuen artean, Bilboko ehunekoa izan da handiena (% 95,4), eta, haren atzetik, Gasteiz eta Donostia kokatu dira (% 93,5 eta % 92,2, hurrenez hurren).

Enpresen erdiek euskara erabiltzen dute beren webgunean

Gure Autonomia Erkidegoan, webgunea duten enpresen erdiek baino gehiagok (% 51,3k) eskaintzen dute webgunea euskaraz. Euskarazko webguneak ohikoagoak dira Gipuzkoako eskualdeetan kokatutako enpresetan (% 63,1 batez beste). Lurralde horretan, zazpi eskualdeek gainditu dute % 50eko ehunekoa, eta ehunekorik handiena Goierriko eskualdeak agertu du (% 76,1). Haien atzetik, Bizkaiko eskualdeak kokatu dira (% 45,9 batez beste). Lurralde horretan, zazpi eskualdeetako seik gainditu dute % 50eko proportzioa. Ehunekorik handiena Gernika-Bermeok izan du (% 81,9), eta Erkidego osoan euskarazko webguneen ehunekorik handiena izan duen eskualdea da. Arabaren kasuan (% 43,3 batez beste), bi eskualdek gainditu dute % 50eko proportzioa: Arabako Mendialdeak (% 58,3) eta Arabako Kantaurialdeak (% 54,8).

Azkenik, euskal hiriburuetako 10 langile edo gehiagoko enpresei dagokienez, adierazle guztiek antzeko ehunekoak izan badituzte ere, adierazi beharra dago IKT ekipamenduetan Bilbo nabarmendu dela Interneteko konexioan, administrazioarekin izapide elektronikoak egitean eta webguneetan. Donostia, bestalde, euskarazko webgune eskuragarrietan eta merkataritza elektronikoaren erabileran nabarmendu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Debagoienako eskualdeko enpresen % 49,5ek merkataritza elektronikoa erabili zuten 2022. urtean

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2023/11/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021580_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali