2023/11/30eko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOIUNTURAKO INDIZEA. 2023/III
Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko jarduera % 5,9 igo da 2023ko hirugarren hiruhilekoan
Obra zibilak % 8,1eko igoera izan du, eta Eraikingintzak, berriz, % 5,5ekoa
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko jarduera, 2023ko hirugarren hiruhilekoan eta prezio korronteetan, aurreko urteko hiruhileko berean baino % 5,9 handiagoa izan da.
Hiruhileko honetan uneko prezioak eta egutegi-eraginak kendu ondoren izan den urtetik urterako igoera Obra Zibilaren (% 8,1eko igoera 2022ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta) eta Eraikingintzaren (% 5,5eko igoera) portaera positiboaren ondorioa izan da.
Sektoreak 2023ko hirugarren hiruhilekoan izan duen jarduera aurreko hiruhilekokoarekin alderatuz gero, eta dagozkion urtaro-eraginak zuzendu ondoren, eraikuntzaren koiunturako indizea % 0,7 jaitsi da balio nominaletan edo uneko prezioetan. Obra Zibileko jarduera % 2,9 jaitsi da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta Eraikingintzakoa, berriz, % 0,4.
Euskal AEko eraikuntzaren koiunturako indizea. Aldakuntza tasak (%). Uneko prezioak (p). 2023/III
| | Egutegiaren eragina zuzenduta | Desestazionalizatua |
| | t/t-4 | At/At-1 | t/t-1 |
| Produkzioaren indizea | 5,9 | 7,3 | -0,7 | |
| Eraikinak | 5,5 | 6,3 | -0,4 | |
| Obra zibila | 8,1 | 13,2 | -2,9 | |
| | | | | |
| Landunkopuruaren indizea | 0,6 | 0,1 | 0,1 | |
Oinarria 2015
(p)Behinbehineko datuak
At/At-1: t urteko lehen hiruhilekotik t urteko azken hiruhilekora arteko aldi metatuaren urte arteko aldakuntza-tasa, t-1 urtearen aldi beraren aldean
Data 2023ko Azaroaren 30a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren koiunturako indizea
2023ko hirugarren hiruhilekoan, langile landunen indizea % 0,1 igo da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 0,6 2022ko hiruhileko berarekin alderatuta.
2023KO LEHEN HIRU HIRUHILEKOEN BALANTZEA
Eraikuntzaren sektoreko jarduerak % 7,3ko hazkunde nominal metatua izan du 2023ko lehen hiru hiruhilekoetan. Aldi horretan, Obra Zibileko jarduera nabarmendu da, % 13,2ko igoera izan baitu. Eraikingintzako jarduerak, halaber, % 6,3ko igoera izan du.
Informazio-oharra
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hirugarren hiruhilekoko indizea laginaren % 94,39ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea,1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62