HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2022. urtean, ezkontzen...

2023/11/09ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA. 2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2022. urtean, ezkontzen kopuruak % 21,5eko igoera izan zuen Euskal AEn, 2021. urtearekin alderatuta

2019. urtearekin alderatuta, % 4,5eko igoera gertatu zen

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko ezkontzen guztizko kopurua 7.807 izan zen 2022. urtean, hau da, 2021ean baino % 21,5 handiagoa. Euskal AEn bizi diren sexu desberdineko pertsonen arteko ezkontzak 7.556 izan ziren, hau da, aurreko urtean baino 1.395 ezkontza gehiago.

Datuak 2019. urtearekin alderatuz gero, ezkontzen kopuruak % 4,5eko igoera izan zuen 2022an, eta 2020ko (hots, COVID-19aren pandemia hasi zen urteko) ezkontzen bikoitzak izan ziren ia.

Euskal AEko ezkontza-tasa mila biztanleko 3,3 ezkontzakoa izan zen, hau da, Espainiakoa baino handiagoa eta Europar Batasunekoa baino txikiagoa da (‰ 3,1 eta ‰ 3,9), bi kasuetan 2021eko datuak kontuan hartuta (eskuragarri dauden azkenak).

Gizon ezkongabeen batez besteko ezkontza-adina 38 urtetik gorakoa izan zen

Sexu desberdineko bikoteen kasuan, ezkontza-adina oso gutxi aldatu zen 2022an 2021. urtearekin alderatuta. Izan ere, Euskal AEn bizi diren gizon ezkongabeak 38,7 urterekin ezkondu ziren batez beste, eta Euskal AEn bizi diren emakumeak, berriz, 36,7 urterekin. 2021. urtean, 38,8 eta 36,6 urterekin ezkondu ziren, hurrenez hurren.

2019. urtearekin alderatuta, ezkongabeen batez besteko ezkontza-adinak gora egin zuen. Izan ere, urte horretan gizonen eta emakumeen ezkontza-adinak 37,7 eta 35,7 urte izan ziren, hurrenez hurren. Bi ezkontideen adinen arteko aldeak egonkor jarraitu zuen, eta 2 urte ingurukoa izan zen.

Sexu desberdineko pertsonen arteko ezkontzetan, 2022an behera egin zuen ezkontide dibortziatuen kopuruak. Aurretik dibortziatutako senar eta emazteen ehunekoa % 16,2koa eta % 15,4ekoa izan zen, hurrenez hurren. Balio horiek 2021ekoak baino txikiagoak izan ziren (%16,3 eta % 16,8, hurrenez hurren).

2022. urtean, Euskal AEko ezkontza guztietatik, 251 sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak izan ziren, hau da, 2021ean baino % 5,6 gutxiago (266 urte horretan) eta 2020an baino % 71,9 gehiago. 2012. urteaz geroztik, emakumeen arteko ezkontzak gizonen artekoak baino gehiago izan dira, eta, azken urtean, sexu bereko pertsonen arteko ezkontzen % 70 izan ziren.

2022. urtean, sexu bereko bikoteen ezkontzen kasuan, Euskal AEn bizi diren gizon ezkongabeak 42,5 urterekin ezkondu ziren batez beste, eta emakumeak, berriz, 38,6 urterekin. Bikote horietan, aurretik dibortziatutako gizonen ehunekoa % 9,9koa izan zen, eta emakumeena, berriz, % 8,1ekoa.

2022ko 10 ezkontzatik 9 zibilak izan ziren

Ezkontza zibilak ezkontza guztien % 89,9 izan ziren, baina ehuneko hori % 0,7 jaitsi zen 2021ekoarekin alderatuta. 1992. urtean, ezkontza zibilak ezkontza guztien % 24,3 baino ez ziren.

Bizilekuari dagokionez, senar-emazteen % 95,5 Euskal AEn finkatu ziren, eta % 4,5, berriz, Euskal AEtik kanpo. Azken horien helmuga nagusiak honako hauek izan ziren: Kantabria (70), Madril (52), Nafarroa (34) eta Burgos (26).

Ostiralean egindako ezkontzak larunbatean egindakoak baino gehiago izan ziren

Ezkontza zibilen kopurua nabarmen handitu izanaren eta 2009. urteaz geroztik ezkontza zibilen ia erdiak ostiralean egin izanaren, eta, horren ondorioz, ezkontza erlijiosoen kopuruak behera egin izanaren ondorioz, 2017. urteaz geroztik ostiraletan larunbatetan baino ezkontza gehiago egin dira Euskal AEn. 2022. urtean, ostiralean egindako ezkontzak % 45,4 izan ziren, eta larunbatean egindakoak, berriz, % 33,4.

Sexu desberdineko pertsonen arteko ezkontzen % 23,3tan, ezkontideetako batek, gutxienez, atzerriko nazionalitatea zuen

Ezkontideen nazionalitateari dagokionez, 1.761 ezkontzen kasuan (guztien % 23,3tan) ezkontideetako bat, gutxienez, atzerritarra zen. 2021. urtean, ehuneko hori % 23,6ra iritsi zen, eta 2019an, berriz, % 20,4ra. Ezkontza horien % 44,7tan, emazteak zuen atzerriko nazionalitatea, % 18,8tan senarrak, eta gainerako % 36,5tan biek.

Atzerriko nazionalitatea emazteak baino ez duen ezkontzen kasuan, emazte horien % 68,9ren nazionalitatea Amerikako herrialde batekoa zen (Kolonbia, Nikaragua eta Brasilgoa nagusiki), eta % 22,3rena, berriz, Europako herrialde batekoa (Errumania eta Errusiakoa batez ere).

Atzerriko nazionalitatea senarrak baino ez duen ezkontzen kasuan, berriz, senar horien % 41,9ren nazionalitatea Amerikako herrialde batekoa zen (Kolonbia eta Argentinakoa nagusiki), eta % 31,1ena, berriz, Europako herrialde batekoa (Portugal, Frantzia eta Erresuma Batukoa batez ere). Azpimarratu beharrekoa da, halaber, % 13,6k Marokoko nazionalitatea zutela.

Bi ezkontideak atzerritarrak diren ezkontzen kasuan, ezkontide gehienek Amerikako herrialde bateko nazionalitatea zuten. Nolanahi ere, emakumeen ehunekoa gizonena baino handiagoa izan zen (% 73,1 eta % 66,5, hurrenez hurren). Nazionalitateari dagokionez, bigarren kontinentea Afrika izan zen (gizonen % 20,7 eta emakumeen % 18,4).

Euskal AEko ezkontzak, ezkontza-hilabetearen, inskripzio-lurraldearen, bizileku-lurraldearen eta ezkontza-motaren arabera. 2022

Excel csv
 2022202120202019 
 KOPKOP Gehikuntza (%) 2022/2021KOPGehikuntza (%) 2022/2020KOPGehikuntza (%) 2022/2019 
Ezkontzak7.8076.42721,54.05792,47.4714,5 
         
Ezkontza-hilabetea        
Urtarrila2862860,0333-14,122825,4 
Otsaila31124725,9363-14,32907,2 
Martxoa45432440,122998,3497-8,7 
Apirila50240424,3163.037,542219,0 
Maiatza77457734,189769,77552,5 
Ekaina1.05383925,5359193,39965,7 
Uztaila1.20396125,2577108,51.02217,7 
Abuztua46634236,325086,4501-7,0 
Iraila1.09486226,966764,01.0771,6 
Urria8137824,058339,58130,0 
Azaroa5004638,029569,5518-3,5 
Abendua3513403,229618,6352-0,3 
Inskripzio-lurraldea        
Araba / Álava1.02890813,253990,79893,9 
Bizkaia3.5642.88823,41.88888,83.4104,5 
Gipuzkoa2.6222.14722,11.35593,52.4586,7 
Euskal AEtik kanpo59348422,5275115,6614-3,4 
Egoitza duen lurraldea        
Araba / Álava1.06194911,854694,31.0144,6 
Bizkaia3.7212.98724,61.96589,43.5604,5 
Gipuzkoa2.6762.20621,31.37694,52.5285,9 
Euskal AEtik kanpo34928522,5170105,3369-5,4 
Ezkontza-mota        
Sexu desberdineko pertsonen artean7.5566.16122,63.91193,27.2654,0 
Gizon artean1071060,950114,08624,4 
Emakume artean144160-10,09650,012020,0 
         
      

Data 2023ko Azaroaren 9a

Iturria: Eustat. Ezkontzen Estatistika

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2022. urtean, ezkontzen kopuruak % 21,5eko igoera izan zuen Euskal AEn, 2021. urtearekin alderatuta

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2023/11/09
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021516_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali