HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2023ko bigarren hiruhilekoan...

2023/11/27ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA. 2023/II

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2023ko bigarren hiruhilekoan 2.179 ezkontza izan ziren Euskal AEn, aurreko urtean baino % 6,4 gutxiago

2019ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, % 0,3ko igoera izan da

Eustaten datuen arabera, Euskal AEn bizi diren pertsonen ezkontzak 2.179 izan ziren 2023ko bigarren hiruhilekoan, hau da, aurreko urteko hilabete berean (2.329) baino % 6,4 gutxiago. Ezkontza guztietatik, 2.101 sexu desberdineko pertsonen artekoak izan dira, eta gainerako 78ak sexu bereko pertsonen artekoak (47 emakumeenak eta 31 gizonenak).

Ohi denez, bigarren hiruhilekoan nabarmen igo zen ezkontzen kopurua lehen hiruhilekoarekin alderatuta, batez ere ekainean. Hilabete horretan, hiruhilekoan izandako ezkontza guztien % 45,5 egin ziren. Bigarren hiruhilekoko datuak eta 2019ko hiruhileko bereko datuak (pandemiaren aurrekoak) alderatuz gero, oso antzekoak direla ikus daiteke (% 0,3ko igoera izan da).

Lurralde historikoa kontuan hartuta, ezkontzen kopuruak hiru lurraldeetan egin du behera: Bizkaian, 1.042 ezkontza izan dira (aurreko urtean baino 22 gutxiago), Araban 235 (43 gutxiago), eta Gipuzkoan 759 (65 gutxiago). Bestalde, 143 ezkontza Euskal AEtik kanpo inskribatu dira.

2023ko udaberriko hilabeteetan, ezkontza zibilen ehunekoa % 91,7ra iritsi da (% 88,1 sexu desberdineko pertsonen artekoak izan dira, eta % 3,6 sexu bereko pertsonen artekoak, zibilak nahitaez). Ehuneko hori 2022ko hiruhileko berekoa baino 1,3 puntu handiagoa izan da.

2023ko bigarren hiruhilekoan izandako 2.179 ezkontzetan, Euskal AEn bizi diren 2.008 gizon eta 2.038 emakume ezkondu dira. 1.728 senarrentzat (% 86,1entzat), lehen ezkontza izan da, eta 17 alargun eta 263 dibortziatu ezkondu dira berriz. Emakumeen kasuan, ezkongabeak 1.734 izan dira (% 85,1), alargunak 5 eta dibortziatuak 299.

Senarren % 92k eta emazteen % 87k 30 urte edo gehiago zituzten

Ezkontideen adinaren araberako banaketari dagokionez, senarren % 91,5ek eta emazteen % 86,6k 30 urte baino gehiago zituzten. 2022ko aldi berean, gizonen proportzioa % 93 izan zen, eta emakumeena, berriz, % 86,6.

2023ko apirilean, maiatzean eta ekainean, gizon ezkonberrien % 11,9k eta emakume ezkonberrien % 15,3k atzerriko nazionalitatea zuten. Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, ehuneko hori 0,4 portzentaje-puntu igo da gizonen kasuan, eta 0,9 puntu jaitsi da emakumeen kasuan.

Egoiliarren ezkontzak, inskripzio-lurraldearen, ezkontza-motaren, ospatzeko moduaren, aurreko egoera zibilaren, adinaren eta ezkontza-hilabetearen arabera (1). 2023/II

Excel csv
 2023/II2023/I2022/II
 KOP%KOP%Gehikuntza (%)KOP%Gehikuntza (%)
Ezkontzak2.179100,01.082100,0101,42.329100,0-6,4
         
Araba / Álava23510,814913,857,727811,9-15,5
Bizkaia1.04247,853249,295,91.06445,7-2,1
Gipuzkoa75934,834231,6121,982435,4-7,9
Euskal AEtik kanpo1436,6595,5142,41637,0-12,3
Sexu desberdineko pertsonen artean2.10196,41.03996,0102,22.26897,4-7,4
Kanonikoak1818,3393,6364,12229,5-18,5
Zibilak1.92088,11.00092,492,02.04687,8-6,2
Sexu bereko pertsonen artean783,6434,081,4612,627,9
Gizon artean311,4201,855,0231,034,8
Emakume artean472,2232,1104,3381,623,7
         
Senar-emazteak2.008100,01.016100,097,62.141100,0-6,2
Ezkongabea1.72886,180679,3114,41.77582,9-2,6
Alargunak170,8151,513,3281,3-39,3
Dibortzuatuak26313,119519,234,933815,8-22,2
< 30 urte1708,510610,460,41517,112,6
30 - 39 urte85642,639338,7117,888641,4-3,4
=> 40 urte98248,951750,989,91.10451,6-11,1
Espainiarrak1.76988,180879,5118,91.89588,5-6,6
Atzerriko nazionalitatea23911,920820,514,924611,5-2,8
         
Emazteak2.038100,01.024100,099,02.167100,0-6,0
Ezkongabea1.73485,180979,0114,31.82684,3-5,0
Alargunak50,2131,3-61,5140,6-64,3
Dibortzuatuak29914,720219,748,032715,1-8,6
< 30 urte27313,416416,066,529013,4-5,9
30 - 39 urte92945,641740,7122,897745,1-4,9
=> 40 urte83641,044343,388,790041,5-7,1
Espainiarrak1.72684,774172,4132,91.81783,8-5,0
Atzerriko nazionalitatea31215,328327,610,235016,2-10,9
         
Ezkontzaren hilabetea        
Apirila44420,4   50221,6-11,6
Maiatza74334,1   77433,2-4,0
Ekaina99245,5   1.05345,2-5,8

(1)Hiruhileko honetako eta aurreko hiruhilekoko datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira

Data 2023ko Azaroaren 27a

Iturria: Eustat. Ezkontzen Estatistika

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2023ko bigarren hiruhilekoan 2.179 ezkontza izan ziren Euskal AEn, aurreko urtean baino % 6,4 gutxiago

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2023/11/27
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021569_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali