2023/11/24ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2023KO URRIA
Eraikuntzaren kostuak % 0,3 jaitsi dira Euskal AEn 2023ko urrian
Urtetik urtera, 2023ko urria 2022ko urriarekin alderatuta, prezioen igoera % 3,6ra iritsi da
Eustaten datuen arabera, eraikuntzaren kostuen indizea % 0,3 jaitsi da Euskal AEn 2023ko urrian, aurreko hilabetearekin alderatuta. 2022ko hilabete berarekin alderatuta, kostuak % 3,6 igo dira.
Eraikingintzako kostuak % 0,4 jaitsi dira, eta Obra Zibilekoek, berriz, ez dute aldaketarik izan. 2022ko urriarekin alderatuta, prezioak % 3,8 igo dira Eraikingintzan, eta % 2,9 Obra Zibilean.
Aurreko hilabetearekin (2023ko irailarekin) alderatuta, lehengaien kostuak % 0,4 jaitsi dira, eta eskulanaren kostuek, berriz, ez dute aldaketarik izan. Urtetik urtera, lehengaien kostua % 4,0 igo da, eta eskulanaren kostua, berriz, % 2,1.
Lehengaien kostua % 0,5 jaitsi da hiletik hilera Eraikingitzaren sektorean, eta ez du aldaketarik izan Obra Zibilean. Urtetik urterako bilakaeran, Eraikingitzako lehengaien kostuak % 4,3 igo dira, eta Obra Zibileko kostuak, berriz, % 3,1.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Urria 2023
| | Indizea | Aldakuntza (%) |
| | | m/m-1 | m/m-12 |
| Guztira | 126,1 | -0,3 | 3,6 |
| Eraikinak | 125,4 | -0,4 | 3,8 |
| Obra zibila | 129,2 | 0,0 | 2,9 |
| | | | |
| Lehengaiak | 128,2 | -0,4 | 4,0 |
| Eraikinak | 127,3 | -0,5 | 4,3 |
| Obra zibila | 132,2 | 0,0 | 3,1 |
| | | | |
| Laneskua | 119,1 | 0,0 | 2,1 |
Oinarria 2015=100
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
(p)Behinbehineko datuak
Data 2023ko Azaroaren 24a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Eraikuntzaren sektorean kontsumitutako lehengaien prezioek honako azpisektore hauetan izan dituzte igoerarik handienak 2023ko urrian, 2022ko urriarekin alderatuta: Ez-metalezko mineralak (% 11,6), Kautxua eta plastikoa (% 10,8) eta Zuraren eta kortxoaren industria (% 6,8). Bestetik, sektoreko lehengaiak diren produktuak produzitzen dituzten azpisektore nagusi hauetan jaitsi dira prezioak: Energia elektrikoa eta gasa (% 29,2ko jaitsiera), Petrolioa fintzea (% 15,5eko jaitsiera) eta Industria kimikoa (% 7,4ko jaitsiera).
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p) . Urria 2023
| | m / m-12 |
| Ezmetalezko meak | 11,6 |
| Zuraren eta kortxoaren industria | 6,8 |
| Petrolioa fintzea | -15,5 |
| Industria kimikoa | -7,4 |
| Kautxua eta plastikoa | 10,8 |
| Produktu mineral ez-metalezkoak | 6,7 |
| Metalgintza | -5,0 |
| Metalezko artikuluak | 1,1 |
| Material elektronikoa | 2,7 |
| Material elektrikoa | 3,4 |
| Makineriaren fabrikazioa | 4,9 |
| Altzarigintza | 6,2 |
| Energia elektrikoa eta gasa | -29,2 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2023ko Azaroaren 24a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62