2023/12/01eko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTUAK. 2023/III

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPGd-ak % 1,6ko igoera izan du 2023ko hirugarren hiruhilekoan urtetik urterako tasan, eta 15.000 lanpostu baino gehiago sortu dira

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, BPGd-ak % 0,2ko igoera izan du, eta enpleguak % 0,4koa

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Barne Produktu Gordina (BPGd) % 0,2 igo da 2023ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, BPGd-ak % 1,6ko igoera izan du.

Enpleguak (lanaldi osoaren baliokideak diren lanpostuetan neurtuta), bestalde, % 0,4ko igoera izan du urteko hirugarren hiruhilekoan aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta urtetik urterako igoera, berriz, % 1,6ra iritsi da. Hortaz, 2022ko hirugarren hiruhilekoan baino 15.326 lanpostu garbi gehiago izan dira.

Zenbatespen horiek landu diren unean eskuragarri zegoen informazio ekonomiko koiuntural guztia biltzen dute, eta Eustaten urriaren 17ko Hiruhileroko Kontuen Aurrerapenean BPGd-aren eta enpleguaren inguruan eskainitako zenbatespenen berdinak dira, bai hiruhilekotik hiruhilekora, bai urtetik urtera.

Euskal AEko BPGd-ak hirugarren hiruhilekoan izan duen urtetik urterako igoera zenbatetsia Euroguneko ekonomiaren inguruan egindako azken zenbatespena eta Europar Batasun osoaren inguruan egindakoa baino handiagoa izan da (% 0,1 bi kasuetan). Urriaren 27ko Espainiako Hiruhileroko Kontabilitate Nazionalaren Aurrerapenaren arabera, Estatuan % 1,8ko igoera izan da. Eskuragarri dagoen azken zenbatespenaren arabera, Ameriketako Estatu Batuetako ekonomia %2,9 igo da urteko hirugarren hiruhilekoan.

Eskaintzaren ikuspuntutik, balio erantsiaren urtetik urterako bilakaera (2023ko hirugarren hiruhilekoa, 2022ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta) positiboa izan da sektore handi guztietan, lehen sektorean izan ezik.

BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2023/III

Excel csv
 2021202220222023
   IIIIVIIIIII
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA15,1-8,7-2,3-7,32,1-6,7-2,3
INDUSTRIA ETA ENERGIA5,34,73,12,41,1-0,50,2
Manufaktura-industria9,04,42,02,31,4-0,30,4
ERAIKUNTZA1,06,79,06,00,94,22,9
ZERBITZUAK6,65,95,23,72,92,12,0
Merkataritza, ostalaritza eta garraioa15,614,612,98,25,42,93,6
Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak2,30,90,31,41,22,12,4
-Gainerako zerbitzuak4,13,23,12,02,11,40,5
BALIO ERANTSI GORDINA oinarrizko prezioetan6,15,54,93,42,41,51,5
PRODUKTUEN GAINEKO ZERGA GARBIAK5,24,64,23,11,61,31,6
BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan6,05,44,83,42,31,51,6

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2023ko Abenduaren 1a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Lehen sektorearen balio erantsiak % 2,3ko beherakada izan du termino errealetan aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta % 9,9 igo bada ere.

Industriaren sektorean, balio erantsia % 0,2 igo da urtetik urtera, eta, manufaktura-industriaren kasuan, igoera % 0,4koa izan da. 2023ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, industriaren sektorearen balio erantsia % 2,4 jaitsi da, eta manufaktura-industriaren kasuan, jaitsiera % 2,6koa izan da.

Eraikuntzaren sektorean, berriz, 2023ko hirugarren hiruhilekoan balio erantsia % 2,9 igo da urtetik urtera termino errealetan, eta % 0,2ko jaitsiera izan du aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

Zerbitzuen sektorean, jarduera globalak % 2,0ko igoera izan du 2022ko hiruhileko berarekin alderatuta, eta balio erantsiak % 1,0ko igoera izan du aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

Azken hiruhilekoan, zerbitzuen sektoreak portaera positiboa izan du bereizitako hiru adarretan. Merkataritza, ostalaritza eta garraioaren adarraren balio erantsiak % 3,6ko igoera izan du aurreko urteko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 1,0koa aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Urtetik urterako igoera txikiagoa izan da higiezin-jarduerak, lanbide-jarduerak, jarduera zientifikoak, jarduera teknikoak, finantza-jarduerak eta aseguru-jarduerak biltzen dituen Gainerako zerbitzuen adarrean, % 0,5eko igoera izan baita urtetik urtera; aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, % 1,0ko igoera gertatu da.

Administrazio publikoaren, hezkuntzaren, osasunaren eta gizarte-zerbitzuen adarrean, % 1,0ko igoera izan da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Balio erantsiak 2022ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta izan duen igoera, berriz, % 2,4koa izan da.

BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2023/III

Excel csv
 20222023
 IIIIVIIIIII
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA4,9-13,34,0-1,39,9
INDUSTRIA ETA ENERGIA-3,22,31,0-0,6-2,4
Manufaktura-industria-3,32,01,3-0,2-2,6
ERAIKUNTZA1,11,40,41,2-0,2
ZERBITZUAK1,10,30,30,41,0
Merkataritza, ostalaritza eta garraioa0,30,21,90,41,0
Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak0,71,00,00,41,0
-Gainerako zerbitzuak1,90,0-0,70,31,0
BALIO ERANTSI GORDINA oinarrizko prezioetan0,10,70,50,10,2
PRODUKTUEN GAINEKO ZERGA GARBIAK-0,3-1,50,92,30,0
BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan0,10,50,50,40,2

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2023ko Abenduaren 1a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Agregatu sektorialen urtetik urterako portaeraren ondorioz, Euskal AEko balio erantsiak % 1,5eko igoera izan du 2023ko hirugarren hiruhilekoan. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, igoera txikiagoa izan da (% 0,2koa, urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta).

Eskariari dagokionez, osagaien portaera desberdina izan da urtetik urtera zein hiruhilekotik hiruhilekora.

Etxeen eta etxeen zerbitzurako irabazi asmorik gabeko erakundeen azken kontsumoko gastuak (kontsumo pribatua) % 1,5eko igoera izan du urtetik urtera. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, % 1,5 jaitsi da.

Administrazio publikoen azken kontsumoko gastua (kontsumo publikoa), bestalde, % 0,6 jaitsi da 2022ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta. Hala ere, aurreko hiruhilekoan baino % 0,5 handiagoa izan da.

BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2023/III

Excel csv
 2021202220222023
   IIIIVIIIIII
GASTUA AZKEN KONTSUMOAN5,26,06,24,41,91,51,1
Familien eta EZMAEDE-en azken kontsumo gastua5,87,78,05,11,71,31,5
Herri administrazioen azken kontsumo gastua3,20,70,82,22,42,0-0,6
KAPITALAREN OSAKETA GORDINA5,98,79,94,81,62,52,6
Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan11,17,17,53,22,40,92,4
Gainerako Kapitalaren Eraketa Gordina2,89,611,45,91,13,52,6
BARNE-ESKARIA5,36,77,14,51,81,71,4
ONDASUN ETA ZERBITZUEN ESPORTAZIOAK10,717,116,88,66,3-2,5-0,6
ONDASUNEN ETA ZERBITZUEN INPORTAZIOAK9,418,720,610,25,5-2,0-0,7
BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan6,05,44,83,42,31,51,6

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2023ko Abenduaren 1a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Kontsumo publikoa eta kontsumo pribatua batera hartuta, azken kontsumoko gastuak % 1,1eko igoera izan du urtetik urtera; 2023ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, % 1,1 jaitsi da.

Kapital-eraketa gordinean (inbertsioa), % 2,6ko igoera izan da urtetik urtera; aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, % 2,8ko jaitsiera izan da. Ekipo-ondasunetan egindako inbertsioa % 2,4 igo da aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta; aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, % 5,3 jaitsi da.

Kapital-eraketa gordinaren gainerakoan (eraikuntzaren sektoreko bilakaerari lotuta nagusiki), urtetik urterako igoera % 2,6ra iritsi da, eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, % 1,2ko jaitsiera izan da.

Barne-eskariak (azken kontsumoko gastuaz eta kapital-eraketa gordinaz osatuak) urtetik urterako % 1,4ko igoera izan du urteko hirugarren hiruhilekoan. Igoera hori BPGd osorako zenbatetsitakoa (% 1,6koa) baino txikiagoa izan da, eta, beraz, kanpoko sektorearen ekarpena positiboa izan da urteko hirugarren hiruhilekoan. Izan ere, ondasun eta zerbitzuen esportazioak % 0,6 jaitsi dira urtetik urtera, eta inportazioak, berriz, aurreko urteko hirugarren hiruhilekoan baino % 0,7 txikiagoak izan dira. Kanpo-saldoak, beraz, ekarpen positiboa egin dio Euskal AE osoko ekonomiaren urtetik urterako bilakaerari.

BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2023/III

Excel csv
 20222023
 IIIIVIIIIII
GASTUA AZKEN KONTSUMOAN-0,71,20,30,7-1,1
Familien eta EZMAEDE-en azken kontsumo gastua-1,80,90,61,6-1,5
Herri administrazioen azken kontsumo gastua3,12,2-0,8-2,50,5
KAPITALAREN OSAKETA GORDINA-2,83,21,60,6-2,8
Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan-6,76,21,9-0,1-5,3
Gainerako Kapitalaren Eraketa Gordina-0,31,31,41,0-1,2
ONDASUN ETA ZERBITZUEN ESPORTAZIOAK-1,6-1,26,2-5,60,4
ONDASUNEN ETA ZERBITZUEN INPORTAZIOAK-3,30,66,1-5,0-2,0
BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan0,10,50,50,40,2

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2023ko Abenduaren 1a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Enplegu-mailei dagokienez (lanaldi osoaren baliokideak diren lanpostuetan neurtuta), enpleguak % 1,6ko igoera izan du 2022ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta % 0,4ko igoera izan ondoren.

Lehen sektorean, enplegua % 1,7 jaitsi da 2022ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta; aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, % 0,4 jaitsi da. Industrian, lanpostuen urtetik urterako sorkuntza % 0,7ra iritsi da, eta enplegu-maila aurreko hiruhilekoan baino % 0,1 txikiagoa izan da. Eraikuntzan, enpleguak bilakaera negatiboa izan du urtetik urtera (% 0,1eko jaitsiera). Hala ere, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, enpleguak % 1,3ko igoera izan du. Azkenik, zerbitzuen sektorean, enpleguaren portaera (lanaldi osoaren baliokideak diren lanpostuetan neurtuta) positiboa izan da urtetik urtera zein hiruhilekotik hiruhilekora (% 2,0ko eta % 0,6ko igoera, hurrenez hurren).

BPGd-ak lurralde historikoetan izan duen bilakaerari dagokionez, 2023ko hirugarren hiruhilekoan Arabak eta Gipuzkoak urtetik urterako % 1,9ko igoera izan dute, eta Bizkaiak % 1,2koa. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Bizkaiak % 0,4ko igoera izan du, Gipuzkoak % 0,2koa, eta Arabak, berriz, % 0,3ko jaitsiera.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPGd-ak % 1,6ko igoera izan du 2023ko hirugarren hiruhilekoan urtetik urterako tasan, eta 15.000 lanpostu baino gehiago sortu dira

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2023/12/01
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021584_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali