2023/11/03ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2023KO IRAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera % 2,7ko igo da 2023ko irailean

Aurreko hilarekin alderatuta, produkzioak % 1,6ko hazkundea izan du

Eustatek landutako datuen arabera, eta lan-egutegiko balio homogeneoetan, Euskal AEko 2023ko iraileko industria-produkzioa joan den urteko hil berekoa baino % 2,7 handiagoa izan da. 2023ko lehen bederatzi hiletan metatutako produkzioa, berriz, joan den urteko aldi metatu berekoa baino % 0,3 txikiagoa izan da.

2023ko abuztuarekin alderatuta, Euskal AEko industria-jarduerak % 1,6ko igoera izan du azken hilean, urtaro-eraginak zuzendu ondoren.

Ondasunen xede ekonomikoa kontuan hartuta, Bitarteko ondasunak sektorean (metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa; industria kimikoa, eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa biltzen ditu), produkzioa % 1,5 igo da urtetik urtera.

Ekipo-ondasunak sektoreak ere (ibilgailu motordunen fabrikazioa; tren-makinen eta trenbide-materialaren eraikuntza, eta aireontzi edo itsasontzien eraikuntza biltzen ditu) gora egin du joan den urteko irailarekin alderatuta (% 8,2ko igoera).

Energiaren produkzioak, berriz, % 5,1eko beherakada izan du 2023ko irailean, joan den urteko irailarekin alderatuta. Sektore horretan, energia elektrikoaren produkzioa eta hornidura, eta petrolioa fintzea sartzen dira.

Kontsumo-ondasunek ere urtetik urterako portaera negatiboa agertu dute 2023ko irailean, eta produkzioak % 4,0 egin du behera sektore osoan. Beherakada hori Kontsumo-ondasun iraunkorren portaeragatik gertatu da nagusiki (besteak beste, altzarien eta etxeko aparatuen fabrikazioa hartzen du barnean epigrafe horrek). Izan ere, ondasun horien produkzioak % 15,4ko beherakada izan du. Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren produkzioa, bestalde, % 1,1 jaitsi da. Azken horien artean, honako jarduera hauek daude: elikagaiak prozesatu eta kontserbatzeko jarduerak; garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa; farmazia-produktuak, eta jantzigintza.

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Iraila 2023

Excel csv
 Egutegi eraginak zuzendutako datuakDatu desestazionalizatuak
 m / m-12Am / A(m-12)m / m-1
INDIZE OROKORRA   
Euskal AE2,7-0,31,6
Araba/Álava0,50,42,5
Bizkaia1,80,01,9
Gipuzkoa4,9-1,10,7
ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK   
Kontsumo-ondasunak-4,00,6-0,7
Kontsumoondasun iraunkorrak-15,4-10,0-3,7
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak-1,13,20,0
Ekipo-ondasunak8,23,15,6
Bitarteko ondasunak1,5-0,40,9
Energia-5,1-9,76,1

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

Data 2023ko Azaroaren 3a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Xeheago azalduta, Euskal AEko industrian pisurik handiena duten sektoreen artean, Makineria eta ekipoak eta Garraio-materialak izan dute 2023ko irailean urtetik urterako igoerarik handiena (% 7,6 eta % 5,8, hurrenez hurren). Produkzioan urtetik urterako beherakadarik handiena izan duten sektoreak, berriz, honako hauek izan dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 10,2ko beherakada); Zurgintza, papera eta arte grafikoak (% 9,1eko beherakada), eta Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industriak (% 7,6ko beherakada).

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Iraila 2023

Excel csv
 m / m-12
Elikadura ind., edariak, tabakoa-7,6
Zurgintza, papera eta arte grafikoak-9,1
Kautxua eta plastikoak1,3
Metalurgia eta produktu metalikoak2,4
Materiala eta tresna elektrikoak4,6
Makineria eta tresneria7,6
Garraio-materiala5,8
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna-10,2

(p)Behinbehineko datuak

Egutegi eraginak zuzendutako datuak

(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak

Data 2023ko Azaroaren 3a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

2023ko irailean, industria-produkzioaren indizearen urtetik urterako bilakaera positiboa izan da hiru lurralde historikoetan. Gipuzkoan, produkzioak % 4,9ko igoera izan du; Bizkaian, % 1,8koa, eta, Araban, berriz, % 0,5ekoa.

2023KO IRAILEKO BALANTZE METATUA

Urteko lehen bederatzi hiletako metatuan, industria-produkzioaren indizea % 0,3 jaitsi da, Energiaren % 9,7ko beherakadaren ondorioz. Bitarteko ondasunek ere bilakaera negatiboa izan dute joan den urtean metatutako aldi berarekin alderatuta (% 0,4ko beherakada). Ekipo-ondasunen eta Kontsumo-ondasunen kasuan, berriz, irailera arte metatutako produkzioa % 3,1 eta % 0,6 igo da, hurrenez hurren.

Lurralde historikoak kontuan hartuta, 2023ko lehen bederatzi hiletako metatuak balantze positiboa izan du Araban: % 0,4ko igoera. Gipuzkoan, produkzioak % 1,1eko beherakada izan du metatutako aldian, eta Bizkaian, berriz, joan den urtean metatutako aldi bereko maila berari eutsi dio produkzioak.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu diguten establezimendu guztiei. Haiei esker, hil honetako indizea laginaren % 91,23ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera % 2,7ko igo da 2023ko irailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2023/11/03
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021502_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali