HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotza kopuruak % 3,9ko...

2023/11/13ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA. 2023/II

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Jaiotza kopuruak % 3,9ko beherakada izan du 2023ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEn

Jaiotzen ia % 50 ama ezkongabeenak izan dira

2023ko bigarren hiruhilekoan, 3.205 jaiotza izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan, eta zifra hori aurreko urteko aldi berean erregistratutakoa baino % 3,9 txikiagoa da, Eustaten datuen arabera. Nolanahi ere, urtean metatutako beherakada % 4,6ra iritsi da. Lurraldeka, beherakadarik handiena Araban gertatu da (% 8,9). Bizkaian, % 3,6ko beherakada izan da, eta Gipuzkoan, berriz, % 1,5ekoa. Zifra absolutuetan, Bizkaian 1.577 haur jaio dira, Gipuzkoan 1.077 eta Araban 551.

2023ko apirilean, maiatzean eta ekainean, ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztien % 49,6 izan dira, eta, beraz, ehuneko hori 2022ko hiruhileko berean erregistratutakoa baino txikiagoa izan da (% 50,4 2022an). Ehuneko hori % 52,9ra iritsi da Bizkaian (Euskal AEko batezbestekoa baino handiagoa), % 47ra Araban eta % 46,2ra Gipuzkoan.

Jaiotza-hurrenkeraren arabera, ia erdiak (1.509 haur) lehen semeak edo alabak izan dira 2023ko bigarren hiruhilekoan, baina 2022ko hiruhileko berean baino % 5,8 gutxiago izan dira. Beste 1.230 haur (% 38,4) beste seme edo alaba bat zegoen familietan jaio dira, eta hirugarren seme edo alaben edo hortik gorakoen jaiotzak, berriz, % 14,5 izan dira.

40 urtetik gorako amen ehunekoa % 10etik gorakoa izan da

Jaiotzak amaren adinaren arabera banatuta, 30-39 urteko amen taldea izan da nagusi berriz ere (jaiotza guztien % 68,2). Aurreko taldea baino askoz ehuneko txikiagoekin kokatu dira 25-29 urteko amen taldea (% 14,2) eta 25 urtetik beherakoena (% 6,8); 40 urtetik gorako amen taldean, berriz, haurren % 10,8 jaio dira.

Ama ezkongabeen amatasun-adina amen multzo osoarena baino txikiagoa izan da. Izan ere, ama ezkongabeen % 9,8k 25 urte baino gutxiago zituzten, eta % 17,3k, berriz, 25-29 urte. Nolanahi ere, 40 urtetik gorako ama ezkongabeen ehunekoa % 11,2ra iritsi da.

Gora egin du atzerriko nazionalitatea duten amen kopuruak

Euskal AEn, 2023ko udaberriko hilabeteetan izan diren jaiotzen % 32,1en kasuan, amak atzerriko nazionalitatea zuen. 2022ko aldi berean, ehuneko hori % 29,1era iritsi zen. Lurraldeka, Araban % 41,9 izan dira, Bizkaian % 31,3 eta Gipuzkoan, berriz, % 28,4.

Euskal AEn bizirik jaioak, amaren bizilekuaren lurralde historikoaren, sexuaren, adinaren, egoera zibilaren eta nazionalitatearen, hurrenkeraren eta jaiotza-hilabetearen arabera (1). 2023/II

Excel csv
 Oraingo hiruhilekoa (2023/II)Aurreko hiruhilekoa (2023/I)Aurreko urteko hiruhileko bera (2022/II)
 KOP%KOP%GehikuntzaKOP%Gehikuntza
Euskal AE3.205100,03.122100,02,73.334100,0-3,9
Araba / Álava55117,249115,712,260518,1-8,9
Bizkaia1.57749,21.58150,6-0,31.63649,1-3,6
Gipuzkoa1.07733,61.05033,62,61.09332,8-1,5
         
Sexua        
Mutilak1.62750,81.59050,92,31.73452,0-6,2
Neskak1.57849,21.53249,13,01.60048,0-1,4
         
AMAREN ADINA        
= 24 urte2176,82146,91,42086,24,3
25 - 29 urte45614,241013,111,244813,41,8
30 - 34 urte1.13935,51.03333,110,31.17935,4-3,4
35 - 39 urte1.04832,71.09034,9-3,91.12233,7-6,6
= 40 urte34510,837512,0-8,037711,3-8,5
         
Amaren egoera zibila        
Ezkondua1.61450,41.53649,25,11.65549,6-2,5
Ezkon gabea1.59149,61.58650,80,31.67950,4-5,2
         
Amaren nazionalitatea        
Espainiarra2.17567,92.15469,01,02.36370,9-8,0
Atzerrikoa1.03032,196831,06,497129,16,1
         
Jaiotza-ordena        
Lehenengoa1.50947,11.52848,9-1,21.60248,1-5,8
Bigarrena1.23038,41.18237,94,11.26537,9-2,8
Hirugarrena edo gehiago46614,541213,213,146714,0-0,2
         
Jaiotza-hilabetea        
Apirila1.00931,5   1.01730,5-0,8
Maiatza1.09134,0   1.14834,4-5,0
Ekaina1.10534,5   1.16935,1-5,5

(1)Hiruhileko honetako datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira

Data 2023ko Azaroaren 13a

Iturria: Eustat. Jaiotzen Estatistika

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotza kopuruak % 3,9ko beherakada izan du 2023ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEn

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2023/11/13
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/02
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021519_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali