2023/12/29ko prentsa-oharra

GIZARTE-BABESAREN KONTUA. Aurrerapena. 2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2022an, Euskal AEko gizarte-babesaren gastua 22.000 milioi eurotik gorakoa izan zen eta biztanleko gastua 10.346 eurora iritsi zen

“Zahartzaroa” eta “Gaixotasuna/osasun-atentzioa” funtzioak gizarte-prestazioko gastuaren % 71,5 izan ziren

Euskal AEko gizarte-babeseko guztizko gastua, 2022an, 22.663 milioi eurokoa izan zen, 2021ean baino 652 milioi gehiago, % 3,0ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Biztanleko gastua % 2,9 hazi zen eta 10.346 eurora iritsi zen.

Gizarte Babesaren Kontua egiten da Gizarte Babeseko Estatistika Integratuen Europako Sistemaren (ESSPROS) metodologiaren arabera, eta edozein erakunde publikok edo pribatuk Euskal AEn egindako gizarte-babeseko sistemen gastua eta sarrera zenbatzen ditu.

Gizarte-babesaren datu eta adierazle nagusiak Euskal AEn. 2020-2022

Excel csv
 202020212022 (a)2021/2020 (%)2022 (A)/2021 (%)
GIZARTEBABESEKO GASTUA, GUZTIRA     
Milioika eurotan21.46422.01122.6632,53,0
Merkatu prezioko BPGaren %an29,928,226,3--1,7*--1,9*
Eurotan, biztanleko9.77210.05110.3462,92,9
Biztanleko EAP9.85710.183:3,3:
FUNTZIOEN ARABERAKO GIZARTE-PRESTAZIOETAKO GASTUA (milioi eurotan)     
GUZTIRA21.19921.74622.3912,63,0
Gaixotasuna/Osasun-atentzioa5.5575.9556.2587,25,1
Baliaezintasuna1.3161.3681.3884,01,4
Zahartzaroa8.8439.2819.7675,05,2
Umezurtz-alargunak1.9331.9972.0623,33,2
Familia / Seme-alabak7157708007,63,9
Langabezia2.0371.4931.160-26,7-22,3
Etxebizitzenak15019117427,6-8,8
Gizarte-bazterkeria6486907826,513,3
ADIERAZLEAK (eurotan)     
Gizarteprestazioetako gastua, biztanle bakoitzeko9.6529.93010.2222,92,9
Gizarteprestazioetako gastua, biztanle bakoitzeko eta EAPn(1)9.73610.060:3,3:
"Gaixotasun / osasun-laguntzaren" funtzioan egindako gastua, biztanle bakoitzeko2.5302.7192.8577,55,1
"Zahartasunaren" funtzioan egindako gastua, 65 urteko edo gehiagoko pertsona bakoitzeko17.71418.36719.1013,74,0
BPG KSE2010. 2015 oinarri (milioi euro)71.82978.03986.2668,610,5
Biztanleria (01-07)2.196.4552.189.8582.190.468-0,30,0

(1)Eros Ahalmenaren Parekotasuna

(*)aldea portzentajezko puntutan

(a)Aurrerapena

(:)ez dago daturik

Data 2023ko Abenduaren 29a

Iturria: Eustat. Gizarte Babeseko Kontua

Gizarte-babeseko gastuak barne hartzen ditu administrazio-gastuak eta gizarte-prestazioko gastuak; azken horiek biltzen dituzte gizarte-babeseko sistemetatik familia-etxeetan jasotzen diren eskudiruzko ordainketak eta gauzazko prestazioak.

Gizarte-babeseko gastu osotik 22.391 milioi gizarte-prestazioetako gastuari dagozkio, eta 272 milioi administrazio-gastuei.

Ia funtzio guztiek handitu dute gastua, "Langabezia" eta "Etxebizitza" funtzioek izan ezik

Gizarte-prestazioetako gastua %3,0 hazi zen 2022an, eta hazkunde hori 2021ean izandakoa baino 0,5 puntu handiagoa izan zen. Funtzio guztiak, "Langabezia" eta "Etxebizitza" izan ezik, hazi egin ziren.

"Zahartzaroa" eta "Gaixotasuna/Osasun-atentzioa" funtzioek izan zuten hazkunderik handiena balio absolutuetan, aurreko urteko joerari eutsiz. Zehazki, "Zahartzaroaren" gastua 485 milioi handitu zen 2021arekin alderatuta, hau da, %5,2 gehiago, eta 9.767 milioira iritsi zen 2022an. Ondoren, "Gaixotasuna/Osasun-atentzioa" funtzioa dator, gastua 303 milioi handitu baitzuen 2021arekin alderatuta, hau da, %5,1, 6.258 milioi eurora iritsiz; horietatik 4.947 milioi osasun-atentzioko zerbitzuen gastuari dagozkio, eta 1.311 milioi eskudiruzko prestazioei (aldi baterako ezintasunagatiko prestazioak).

Portaera positiboa izan zuten beste funtzio batzuk hauek izan ziren: "Gizarte-bazterkeria", 92 milioi euroko gehikuntzarekin, 2022an 782 milioiko gastua erregistratuz, aurreko urteko gastua baino %13,3 handiagoa. Gastu horren barruan, hazkunderik handiena eskudiruzko prestazioei dagokie, 56 milioi euro gehitu baitziren (diru-sarrerak bermatzeko errenta, gizarte-larrialdietarako laguntzak, bizitzeko gutxieneko diru-sarrera eta beste batzuk barne).

"Familia/Seme-alabak" %3,9 hazi zen, 2021ean baino 30 milioi gehiago, eta 800 milioira iritsi zen 2022an. "Umezurtz-alargunak" %1,4 handitu zen, aurreko urtean baino 20 milioi gehiago.

Bestalde, "Langabezia" funtzioko gastuak 2021eko beheranzko bilakaerarekin jarraitzen du. 2021ean, %26,7 jaitsi zen, eta zertxobait gutxiago 2022an, %22,3; murrizketa hori, funtsean, eskudiruzko prestazioen jaitsierak eragin zuen, 329 milioi euro murriztu baitziren. Era berean, "Etxebizitza" gastua %8,8 murriztu zen 2022an, 2021ean %27,6ko igoera handia izan ondoren.

Prestazioetako gastuaren portzentajezko banaketa aurreko urtekoen antzekoa da

"Zahartzaroa" funtzioak, pentsioetara, mendekotasunarekin lotutako prestazio ekonomikoetara eta gauzazko beste prestazio batzuetara (egoitza-zerbitzuak eta etxeko laguntza) bideratutako gastua barne hartzen duenak, pisu handieneko funtzioa izaten jarraitzen du. 2022an, gizarte-prestazioen %43,6 izan zen, 2021ean baino ehuneko 0,9 puntu gehiago.

Hurrengo gastu-zenbateko handiena "Gaixotasuna/Osasun-atentzioa" funtzioari dagokio; izan ere, 2022an 6.258 milioi izan ziren, prestazioetako gastuaren %27,9, eta 2021ean baino ehuneko 0,5 puntu gehiago.

"Umezurtz-alargunak" eta "Baliaezintasuna" funtzioek guztizkoaren pisuari eusten diote; lehenengo kasuan, 2.062 milioiko gastua, prestazioen %9,2, eta bigarrenean, 1.388 milioi eurokoa, % 6,2. Portaera hori "Familia eta seme-alabak" (%3,6), "Gizarte-bazterkeria" (%3,5) eta "Etxebizitza" (%0,8) atalek ere izan zuten.

graf0021687_01_e.png

"Langabezia" funtzioak beheranzko joera izaten jarraitzen zeun, 1.160 milioi euroko gastuarekin, eta guztizkoan zuen pisua 2021eko %6,9tik 2022ko %5,2ra igaro zen.

Gizarte-babeseko gastua egiten duten erakunde-unitateei dagokienez, Gizarte Segurantzaren Sistemak eta Estatuko Administrazioak 2022an egindako gastua guztizkoaren %60,8 izan zen, eta %2,1 hazi zen 2021arekin alderatuta.

Gastua erakunde-unitateen multzoaren eta urtearen arabera (milioi euro). 2019-2022

Excel csv
 2019202020212022 (a)Urteko aldakuntza-tasa (%)
     2020/192021/202022 (a)/21
Gizarte Segurantzako sistema eta Estatuko Administrazioa11.92613.38013.48713.77212,20,82,1
Euskal administrazioak6.2856.6657.0647.3946,06,04,7
Erakunde pribatuak1.3501.4191.4591.4965,12,82,5
GIZARTEBABESEKO GASTUA, GUZTIRA19.56121.46422.01122.6639,72,53,0

(a)Aurrerapena

Data 2023ko Abenduaren 29a

Iturria: Eustat. Gizarte Babeseko Kontua

Euskal Administrazioek egindako gastua guztizkoaren %32,6 izan zen, 7.394 milioi eurora iritsiz, 2021ean baino %4,7 gehiago. Hazkunde hori, alde batetik, osasun-sistema publikoaren gastuaren hazkundeari dagokio, %3,2 hazi baitzen, 4.666 milioi eurora iritsiz; eta, bestetik, gizarte-zerbitzuen sistema publikoaren gastuari, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Toki Administrazioak barne, 2.728 milioi eurora iritsi baitzen, 2021ean baino %7,3 gehiago.

Azkenik, erakunde pribatuen gastua, 1.496 milioi eurokoa, guztizkoaren %6,6 izan zen eta %2,5eko gehikuntza izan zuen.

Europarekin alderatuta, Euskal AEko gizarte-prestazioetako gastuaren bilakaera, BPGren terminoetan, inguruko herrialdeek dutenaren antzekoa izan zen.

Euskal AEko gizarte-prestazioetako gastua BPGren %26,0 izan zen 2022an. Eurostatek 2022rako egindako kalkuluen arabera, EB-27ko batez bestekoan gizarte-prestazioetako gastua BPGren %27,2ra iritsi zen, eta Espainian BPGaren %25,8ra.

Biztanleko gizarte-babeseko guztizko gastuaren adierazleari dagokionez, Erosteko Ahalmenaren Parekotasunean (EAP) neurtuta, Eurostaten eskuragarri dauden azken datuak 2021ekoak dira. Azken hori 10.183 izan zen Euskal AEn, eta horrek 27-EBko (9.805), Espainiako (7.332) edo Irlandako (8.015) batez bestekoaren gainetik jarri zuen, besteak beste. Taularen goiko muturrean Luxenburgo (16.159) eta Alemania (12.758) daude.

Bestalde, 2021ean, Euskal AEko gizarte-babeseko guztizko gastua, BPGren portzentaje gisa, %28,2koa izan zen, 27-EBko batez bestekoaren azpitik (%29,9), baina Espainiaren gainetik (%28,1) eta biztanleko gastuan postu altuetan dauden herrialdeen gainetik, hala nola Suedia (%27,8) eta Luxenburgo D % 21,9).

graf0021687_02_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2022an, Euskal AEko gizarte-babesaren gastua 22.000 milioi eurotik gorakoa izan zen eta biztanleko gastua 10.346 eurora iritsi zen

Eragiketa : 
Gizarte-babesaren kontua
Eragiketa kodea : 
170910
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2015-2024
Eguneratze data : 
2023/12/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021687_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali