2023/12/28ko prensa-oharra
TURISMOAREN KONTU SATELITEA. Aurrerapena. 2022
Euskal AEko gastu turistikoak susperraldia areagotu du 2022an: %49,3 hazi eta 4.738 milioi eurora iritsi da
Turismo hartzailearen gastua guztizkoaren % 60,4 izan zen, 2021ean baino ehuneko 12,7 puntu gehiago
Euskal AEko gastu turistikoa 4.738 milioi eurokoa izan zen 2022an, 2021ean baino 1.565 milioi gehiago, Eustaten datuen arabera. Datu horrek %49,3ko hazkundea adierazten du aurreko urtearekin alderatuta, eta 2019. urteko zifretatik hurbil dago. Izan ere, 2019an, COVID krisiaren aurretik, lortutako zifraren %93,2 da 2022an. Jarduera turistikoa BPGren %5,5 izan zen, 2021ean baino puntu eta erdi gehiago.
Turismoaren Kontu Satelitea Turismoaren Mundu Erakundearen metodologiaren arabera egiten da (TME, EUROSTAT, ELGA, 2010), eta turismoaren hainbat parametro ekonomiko zenbatzen ditu, bai eskaintzaren aldetik, bai eskariarenetik, bi ikuspegi horiek Kontabilitate Nazionalean erabiltzen direnekin integratuz eta lotuz.
2022. urterako guztizko turismo-gastuaren emaitzak, 2021ean ikusi zen bezala, hura osatzen duten osagai guztiak berreskuratzeko fase argi batean kokatzen dira. Gastu turistikoa osatzen duten bi agregatuek aldaketa positiboak izaten jarraitzen dute, eta Turismo hartzailea nabarmentzen da. Gastuaren agregatu horrek barne hartzen du atzerritik eta Estatutik etorritako pertsonek Euskadin egindako turismo-gastua, eta %89,0ko igoera izan zuen 2021aren aldean. Turismoaren beste osagai batzuk izeneko partidak, Euskal AEko egoiliarren turismo-gastua eta administrazio publikoek turismoarekin eta turismoaren adar bereizgarrien inbertsioarekin lotutako programetan egindako gastua barne hartzen dituenak, susperraldi leunagoa izan zuen (%13,1).
Turismoak Euskal AEko ekonomiari egindako ekarpena. Milaka euro eta BPGaren (m.p.) gaineko ehunekoa. Uneko prezioak. 2010-2022
| | 2010 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022(a) |
| Turismoko gastu guztia | 3.632.144 | 4.355.670 | 4.632.752 | 4.766.068 | 4.887.607 | 5.084.280 | 2.721.823 | 3.173.090 | 4.737.804 |
| Turismo hartzailea | 1.887.771 | 2.484.045 | 2.732.718 | 2.820.536 | 2.932.810 | 3.036.341 | 1.202.793 | 1.514.301 | 2.861.716 |
| Turismoaren beste osagai batzuk | 1.744.373 | 1.871.625 | 1.900.034 | 1.945.532 | 1.954.797 | 2.047.939 | 1.519.030 | 1.658.789 | 1.876.088 |
| | | | | | | | | | |
| Turismo gastua (%) | 100,0 | 100,0 | 100,0 | 100,0 | 100,0 | 100,0 | 100,0 | 100,0 | 100,0 |
| Turismo hartzailea | 52,0 | 57,0 | 59,0 | 59,2 | 60,0 | 59,7 | 44,2 | 47,7 | 60,4 |
| Turismoaren beste osagai batzuk | 48,0 | 43,0 | 41,0 | 40,8 | 40,0 | 40,3 | 55,8 | 52,3 | 39,6 |
| | | | | | | | | | |
| BPGaren (m.p.) gaineko ehunekoa | | | | | | | | | |
| Turismoko gastu guztia | 5,4 | 6,3 | 6,5 | 6,4 | 6,3 | 6,4 | 3,8 | 4,0 | 5,5 |
| Turismo hartzailea | 2,8 | 3,6 | 3,8 | 3,8 | 3,8 | 3,8 | 1,7 | 1,9 | 3,3 |
| Turismoaren beste osagai batzuk | 2,6 | 2,7 | 2,7 | 2,6 | 2,5 | 2,6 | 2,1 | 2,1 | 2,2 |
Oinarria 2015
(a)Aurrerapena
Iturria: Eustat. Turismoaren kontu sateliteak
Turismo hartzailearen susperraldia turismo igorlearena baino dinamikoagoa izan da
2022an, bi magnitudeek suspertzeko joera izaten jarraitzen dute, hazkunde-erritmo bera ez izan arren: turismo hartzaileak portaera dinamikoagoa izan zuen, eta 2021ean %25,9 suspertu ondoren, 1.347 milioi berreskuratu zituen 2022an, hau da, %89,0. Bestalde, turismo igorlea %55,7 hazi zen 2021ean, eta 4.845 milioikoa izan zen, %36,0 gehiago, hau da, 1.281 milioi gehiago. Zifra horien ondorioz, 2021ean -2.049 milioiko saldo turistikoa izatetik 2022an -1.983 milioikoa izatera igaro zen.
Gastu turistikoak gora egin du Euskal AEko hiru lurralde historikoetan
2022an, aurreko urtearen aldean, gastu turistikoa %37,0 hazi da Araban, %56,5 Bizkaian eta %46,7 Gipuzkoan.
Lehenik, Bizkaiak pisu handiena izan zuen Euskal AEko gastu turistikoan: guztizkoaren %43,7 izan zen, eta, gainera, ehuneko bi puntuko igoera izan zuen. Bigarrenik, Arabako gastu turistikoak ere gora egin duen arren (%13,7), ehuneko 1,3 puntuko galera izan du. Hirugarrenik, Gipuzkoak (%42,6) zazpi hamarren galdu ditu.
Gastu turistikoa BPGrekiko testuinguruan kokatuz gero, ikusten da hiru lurraldeetan igo dela aurreko urtearen aldean. Gipuzkoa nabarmentzen da, non turismoak BPGaren %7,1 ekarri zuen, hau da, 1,8 puntu portzentual gehiago 2022an. Beste bi lurraldeetan portaerak leunagoak izan dira: Bizkaian BPGren %4,6ko ekarpena egin da, 1,3 puntu gehiago, eta Araban %4,9koa, aurreko urtean baino puntu bat gehiago.
Turismoak Euskal AEko ekonomiari egindako ekarpena, lurralde historikoaren arabera. Milaka euro eta BPGaren (m.p.) gaineko ehunekoa. Uneko prezioak. 2010-2022
| | 2010 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022(a) |
| Turismoko gastu guztia | | | | | | | | | |
| Euskal AE | 3.632.144 | 4.355.670 | 4.632.752 | 4.766.068 | 4.887.607 | 5.084.280 | 2.721.823 | 3.173.090 | 4.737.804 |
| Araba/Álava | 508.500 | 612.728 | 642.301 | 655.759 | 662.360 | 676.772 | 399.461 | 475.259 | 651.271 |
| Bizkaia | 1.579.983 | 1.928.156 | 2.050.133 | 2.140.156 | 2.196.957 | 2.263.742 | 1.163.321 | 1.322.991 | 2.070.111 |
| Gipuzkoa | 1.543.661 | 1.814.786 | 1.940.318 | 1.970.153 | 2.028.290 | 2.143.766 | 1.159.041 | 1.374.840 | 2.016.422 |
| | | | | | | | | | |
| Turismo gastua (%) | | | | | | | | | |
| Euskal AE | 100,0 | 100,0 | 100,0 | 100,0 | 100,0 | 100,0 | 100,0 | 100,0 | 100,0 |
| Araba/Álava | 14,0 | 14,1 | 13,9 | 13,8 | 13,6 | 13,3 | 14,7 | 15,0 | 13,7 |
| Bizkaia | 43,5 | 44,3 | 44,2 | 44,9 | 44,9 | 44,5 | 42,7 | 41,7 | 43,7 |
| Gipuzkoa | 42,5 | 41,6 | 41,9 | 41,3 | 41,5 | 42,2 | 42,6 | 43,3 | 42,6 |
| | | | | | | | | | |
| BPGaren (m.p.) gaineko ehunekoa | | | | | | | | | |
| Euskal AE | 5,4 | 6,3 | 6,5 | 6,4 | 6,3 | 6,4 | 3,8 | 4,0 | 5,5 |
| Araba/Álava | 4,8 | 5,5 | 5,5 | 5,5 | 5,4 | 5,3 | 3,5 | 3,9 | 4,9 |
| Bizkaia | 4,6 | 5,6 | 5,7 | 5,7 | 5,7 | 5,6 | 3,2 | 3,3 | 4,6 |
| Gipuzkoa | 7,0 | 8,0 | 8,2 | 8,1 | 7,9 | 8,0 | 4,8 | 5,3 | 7,1 |
Oinarria 2015
(a)Aurrerapena
Iturria: Eustat. Turismoaren kontu sateliteak
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62