2023/12/27ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2023KO AZAROA
Eraikuntzaren kostuak % 0,5 igo dira Euskal AEn 2023ko azaroan
Urtetik urtera, 2023ko azaroa 2022ko azaroarekin alderatuta, prezioen igoera % 3,9ra iritsi da
Eustaten datuen arabera, eraikuntzaren kostuen indizea % 0,5 igo da Euskal AEn 2023ko azaroan, aurreko hilarekin alderatuta. 2022ko hil berarekin alderatuta, kostuak % 3,9 igo dira.
Eraikingintzako kostuak % 0,4 igo dira, eta Obra Zibilekoak, berriz, % 0,7. 2022ko azaroarekin alderatuta, prezioak % 3,9 igo dira Eraikingintzan, eta % 3,7 Obra Zibilean.
Aurreko hilarekin (2023ko urriarekin) alderatuta, lehengaien kostuak % 0,4 igo dira, eta eskulanaren kostuek, berriz, ez dute aldaketarik izan. Urtetik urtera, lehengaien kostua % 4,4 igo da, eta eskulanaren kostua, berriz, % 2,1.
Lehengaien kostua % 0,5 igo da hiletik hilera Eraikingintzaren sektorean, eta % 0,9 Obra Zibilean. Urtetik urterako bilakaeran, Eraikingintzako lehengaien kostuak % 4,5 igo dira, eta Obra Zibileko lehengaienak, berriz, % 4,1.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Azaroa 2023
| | Indizea | Aldakuntza (%) |
| | | m/m-1 | m/m-12 |
| Guztira | 126,7 | 0,5 | 3,9 |
| Eraikinak | 125,9 | 0,4 | 3,9 |
| Obra zibila | 130,0 | 0,7 | 3,7 |
| | | | |
| Lehengaiak | 129,0 | 0,6 | 4,4 |
| Eraikinak | 128,0 | 0,5 | 4,5 |
| Obra zibila | 133,4 | 0,9 | 4,1 |
| | | | |
| Laneskua | 119,1 | 0,0 | 2,1 |
Oinarria 2015=100
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
(p)Behinbehineko datuak
Data 2023ko Abenduaren 27a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Eraikuntzaren sektorean kontsumitutako lehengaien prezioek honako azpisektore hauetan izan dituzte igoerarik handienak 2023ko azaroan, 2022ko azaroarekin alderatuta: Mineral ez-metalezkoak (% 11,6), Kautxua eta plastikoa (% 10,4) eta Altzarien fabrikazioa (% 6,3). Bestetik, sektoreko lehengaiak diren produktuak produzitzen dituzten azpisektore nagusi hauetan jaitsi dira prezioak: Energia elektrikoa eta gasa (% 25,8ko jaitsiera), Petrolioa fintzea (% 13,2ko jaitsiera) eta Industria kimikoa (% 6,6ko jaitsiera).
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p) . Azaroa 2023
| | m / m-12 |
| Ezmetalezko meak | 11,6 |
| Zuraren eta kortxoaren industria | -1,2 |
| Petrolioa fintzea | -13,2 |
| Industria kimikoa | -6,6 |
| Kautxua eta plastikoa | 10,4 |
| Produktu mineral ez-metalezkoak | 5,2 |
| Metalgintza | -1,1 |
| Metalezko artikuluak | 1,9 |
| Material elektronikoa | 4,7 |
| Material elektrikoa | 3,0 |
| Makineriaren fabrikazioa | 4,9 |
| Altzarigintza | 6,3 |
| Energia elektrikoa eta gasa | -25,8 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2023ko Abenduaren 27a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62