2023/12/14ko prensa-oharra

BIOTEKNOLOGIAKO I+Gren ESTATISTIKA. 2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko bioteknologiako I+Gren gastua %9,8 gehitu da 2022an. 156,2 milioi eurokoa izan da, historiako handiena

Bioteknologiako gastuaren hiru laurden giza osasunari buruzko ikerketa da

Euskal AEn, bioteknologiarekin lotutako jardueretako I+Gko barne-gastua 156,2 milioi eurokoa izan zen 2022an, 2021ean baino %9,8 gehiago, eta serie historikoko gasturik handiena izan zen, Eustaten datuen arabera.

2022an bioteknologian egindako gastuaren 156,2 milioi horiek 14 milioi euroko igoera ekarri dute 2021ekoen aldean. Gainera, ia bikoiztu egin dituzte, besteak beste, 2007an esleitutako gastuak (80,8 milioi euro), eskuragarri dagoen serie historikoaren lehen urtean, edo, data berriago bat aipatzearren, 2016koak (84,7 milioi euro).

Barneko I+Gko guztizko gastuaren %8,7 izan zen bioteknologiako gastua 2022an, eta, neurrian baina modu iraunkorrean, azken urteotan gero eta garrantzi handiagoa hartu du I+Gko gastu guztien artean. Hala, 2015ean guztizkoaren %6,7 zen, 2018an %7,9 eta 2020an %8,5.

Enplegatuak 2.715 izan ziren, eta dedikazio osoko baliokidetzan (DOB) diharduten langileak 1.740. Bioteknologiako DOBko langile horiek %4,4 egin dute gora aurreko urtearen aldean, eta DOBan langile guztien %8,0 dira I+Gn. Ikertzaile gisa, 1.271 pertsonak lan egin zuten DOBan, aurreko urtearen aldean, %2,1eko gehikuntza.

Bioteknologiako barneko I+G: gastuaren eta langileen bilakaera (DOB) Euskal AEn. 2012-2022

Excel csv
 20122013201420152016201720182019202020212022
Barneko I+G           
Guztira (mila eurotan)85.64692.04286.67785.69184.69093.221112.534123.354126.610142.198156.183
Urteko gehikuntza (%)-0,37,5-5,8-1,1-1,210,120,79,62,612,39,8
Langileak (DOB)           
Guztira1.081,81.182,91.183,71.255,51.234,81.345,51.442,11.472,71.521,51.666,51.739,5
Urteko gehikuntza (%)4,79,30,16,1-1,69,07,22,13,39,54,4
Ikertzaileak (DOB)           
Guztira809,8903,3909,3977,0964,51.031,01.087,71.106,71.141,01.244,91.270,5
Urteko gehikuntza (%)7,611,50,77,4-1,36,95,51,73,19,12,1

DOB= Dedikazio Osoko Baliokidetza

Data 2023ko Abenduaren 14a

Iturria: Eustat. Bioteknologiako I+Gri buruzko estatistika

Azpimarratu behar da DOBko langileen datu horiek 2007an hasitako serie historikoko handienak direla, gastuarenak baino neurri handiagoan. Hain zuzen ere, 2022ko DOBko langileek bikoiztu egin dute 2007koa (779 pertsona), nahiz eta aldian zehar haien progresioa gastuarena baino mailakatuagoa izan den.

Era berean, eta aurreko urteetan gertatu bezala, aipatzekoa da I+Gko adar horretan emakumeen presentzia, izan ere, 2022an bioteknologian lanaldi osoan lan egin zuten pertsona guztien %59,8 izan da.

100 erakundek, horietatik 95 enpresak, bioteknologiako ikerketa-jarduerak egin zituzten 2022an. Gainera, 100 erakunde horietatik 72k barneko I+Gko gastuaren %100 bioteknologiara bideratu zuten.

Bioteknologiako barneko I+G gastuaren %69,3 Enpresen sektoreak egin zuen

Bioteknologiako barneko I+G jardueren guztizko gastuaren gaineko ehunekorik handiena enpresen sektoreak kontzentratu zuen (%69,3), 2021ekoa baino pixka bat handiagoa (%68,6).

Gainerako sektoreek, gainerako gastuaren %30,7 egikaritu zuten 2022an: goi-mailako irakaskuntzak %24,5 eta administrazio publikoak %6,2.

Administrazio publikoak bioteknologiako barneko I+Gren %52,3 finantzatu zuen

Funtsen jatorriaren arabera, bioteknologiarekin lotutako barneko I+G jarduerak 2022an finantzatu ziren, batez ere, Administrazio publikoaren funtsekin (%52,3) eta Enpresen funtsekin (%37,5). Gainerakoa Atzerriko funtsek (%7,8), Goi-mailako irakaskuntzak (%1,9) eta Mozkin asmorik gabeko erakunde pribatuek (%0,5) finantzatu zuten.

Giza osasuneko ikerketak bioteknologiako gastuaren hiru laurden hartzen ditu

Bioteknologiako ikerketan lortutako produktuen aplikazio-eremuei dagokienez, Giza osasuna nabarmentzen da, guztizko gastuaren %75,5. Oso urrun, Elikadura eta Animalien osasuna eta akuikultura, %8,9 eta %6,0, hurrenez hurren. Gainerako arloetan – Nekazaritza eta basogintza, Ingurumena eta Industria – gainerako %9,6a antzeko ehunekoetan banatzen da.

graf0021654_01_e.png

Denbora/kostua eta kapitalerako sarbidea dira bioteknologiako barneko I+G jarduerak garatzeko oztopo nagusiak

Azkenik, 2022an bioteknologiako I+Gko jardueretan aurrera egitea zailtzen duten oztopo nagusien pertzepzioan, Denbora/kostua erlazioa eta Kapital sarbidea nabarmentzen dira, %92 eta %88rekin, hurrenez hurren. Eskakizun arautzaileak hirugarren lekuan daude, %86rekin.

Oharra:

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie estatistika hau egiten lagundu duten enpresa eta erakunde guztiei, egindako ahaleginagatik. Izan ere, 2023ko apiriletik urrira bitartean jaso da informazio hori. Horien laguntzarik gabe ez zen posible izango.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko bioteknologiako I+Gren gastua %9,8 gehitu da 2022an. 156,2 milioi eurokoa izan da, historiako handiena

Eragiketa : 
Bioteknologiako I+Gren estatistika
Eragiketa kodea : 
223205
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2023/12/14
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021654_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali