2023/12/04 Prentsa-oharra

INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2023ko URRIA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera %0,8 jaitsi zen 2023ko urrian

Produkzioa %0,4 jaitsi da aurreko hilaren aldean

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko industria-produkzioa aurreko urteko hil berean izandakoa baino %0,8 txikiagoa izan da 2023ko urrian. 2023ko lehenengo hamar hilabeteetan metatutako produkzioa aurreko urteko aldi metatuan izandakoa baino %0,4 txikiagoa izan zen.

Aurreko hilaren aldean (2023ko iraila), Euskal AEko industria jarduera %0,4 murriztu da urri honetan, urtaroen eragina zuzenduta.

Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, Bitarte-ondasunetan produkzioaren urte arteko jaitsiera %3,2koa izan da, hala nola metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioan, industria kimikoan eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioan.

Kontsumo-ondasunek ere urte arteko joera negatiboa izan dute 2023ko urrian, produkzioa %3,2 murriztu baita sektore osoan. Jaitsiera hori Kontsumo-ondasun iraunkorren joerak eragin du; besteak beste, altzarien eta etxeko tresnen fabrikazioak izan du eragina, %18,1eko murrizketa izan baitute. Kontsumo-ondasun ez iraunkorren produkzioa, aldiz, %1,1 igo da: besteak beste, elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa, eta farmazia-produktuak eta jantziak egitea.

Energiaren produkzioa ere jaitsi egin da 2023ko urrian, %9,5 urte artean. Sektore honetan sartzen dira, hala energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura, nola petrolioaren finketa.

Aitzitik, Ekipo-ondasunetan produkzioa %7,1 igo da aurreko urteko urriaren aldean. Horien barruan sartzen dira ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta tren-materialen eraikuntza eta aeronautika- edo ontzigintza-eraikuntza

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Urria 2023

Excel csv
 Egutegi eraginak zuzendutako datuakDatu desestazionalizatuak
 m / m-12Am / A(m-12)m / m-1
INDIZE OROKORRA   
Euskal AE-0,8-0,4-0,4
Araba/Álava-1,50,2-1,3
Bizkaia-1,5-0,1-1,1
Gipuzkoa0,4-0,90,9
ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK   
Kontsumo-ondasunak-3,20,31,8
Kontsumoondasun iraunkorrak-18,1-10,42,3
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak1,13,01,7
Ekipo-ondasunak7,13,50,8
Bitarteko ondasunak-3,2-0,6-1,5
Energia-9,5-9,7-2,3

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

Data 2023ko Abenduaren 4a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Euskal AEko industria-sektore garrantzitsuenen artean, urte arteko hazkunde handiena izan duten sektoreak hauek izan dira: Garraio-materiala (%6,6), Makineria eta ekipoa (%5,6) eta Material eta ekipo elektrikoa (%5,6). Aitzitik, 2023ko urrian urte arteko jaitsierarik handiena izan dutenak Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%12,6) eta Zura, papera eta arte grafikoak (%12,0) izan dira.

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Urria 2023

Excel csv
 m / m-12
Elikadura ind., edariak, tabakoa0,0
Zurgintza, papera eta arte grafikoak-12,0
Kautxua eta plastikoak-4,8
Metalurgia eta produktu metalikoak-2,7
Materiala eta tresna elektrikoak5,6
Makineria eta tresneria5,6
Garraio-materiala6,6
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna-12,6

(p)Behinbehineko datuak

Egutegi eraginak zuzendutako datuak

(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak

Data 2023ko Abenduaren 4a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

2023ko urrian, negatiboa izan da Araban eta Bizkaian Industria-produkzioaren indizearen urte arteko bilakaera, bietan %1,5eko jaitsiera izan baitu. Gipuzkoan, aldiz, industriaren sektoreak %0,4 egin du gora 2022ko urriaren aldean.

2023ko URRIKO BALANTZE METATUA

Urteko lehen hamar hilabeteetako metatuan, Industria-Produkzioaren Indizea %0,4 jaitsi da, Energiaren %9,7ko jaitsierak eraginda. Bitarte-ondasunek ere bilakaera negatiboa metatu dute (%0,6ko jaitsiera), aurreko urteko aldi berarekin konparatuz. Ekipo-ondasunetan, aldiz, urrira arte metatutako produkzioa %3,5 igo da eta, azkenik, Kontsumo-ondasunetan % 0,3.

Lurralde Historikoka, 2023ko lehen hamar hilabeteetako metatua balantze negatiboarekin itxi da Bizkaian eta Gipuzkoan, %0,1eko eta %0,9ko jaitsierekin, hurrenez hurren. Araban, azkenik, produkzioaren igoera metatua %0,2koa izan da urteko lehen hamar hilabeteetan.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hilabete honetako indizea laginaren %91,07ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera %0,8 jaitsi zen 2023ko urrian

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2023/12/04
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021643_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali