2023/12/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2023ko azaroa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Sarrerek % 7,3ko igoera eta ostatu-gauek % 8,8koa izan dute Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 2023ko azaroan

2023ko azaroko metatua 2022koa baino handiagoa izan da, sarrerei zein ostatu-gauei dagokienez

Eustaten datuen arabera, 2023ko azaroan Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerek % 7,3ko igoera izan dute, eta ostatu-gauek % 8,8koa, urtetik urtera. Zehazki, 265.072 sarrera eta 498.053 ostatu-gau izan dira.

Sarreren % 34,8 eta ostatu-gauen % 36,8 atzerritar jatorriko pertsonenak izan dira. Kasu horietan, sarrerek % 14,5eko igoera izan dute, eta ostatu-gauek % 18,8koa.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Azaroa 2023

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldia
 2023/11m/m-12 (%)2023/11m/m-12 (%)2023/112022/11
EUSKAL AE265.0727,3498.0538,81,881,85
Estatukoak172.9433,8314.9183,81,821,82
Atzerritarrak92.12914,5183.13518,81,991,92
       
Araba/Álava36.8493,376.30313,82,071,88
Estatukoak28.8111,456.8507,41,971,86
Atzerritarrak8.03810,519.45338,12,421,94
Vitoria-Gasteiz28.8102,763.77517,32,211,94
       
Bizkaia124.76710,5223.3427,01,791,85
Estatukoak82.3954,7140.770-0,21,711,79
Atzerritarrak42.37223,982.57221,81,951,98
Bilbao86.63111,2155.64610,61,801,81
       
Gipuzkoa103.4565,1198.4089,21,921,85
Estatukoak61.7373,8117.2987,11,901,84
Atzerritarrak41.7197,181.11012,31,941,85
Donostia / San Sebastian70.3219,1130.00211,11,851,82

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2023ko Abenduaren 20a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Araban, 36.849 sarrera eta 76.303 ostatu-gau erregistratu dira, hau da, aurreko urteko azaroan baino % 3,3 eta % 13,8 gehiago, hurrenez hurren. Bizkaian, berriz, sarrerek % 10,5eko igoera izan dute, eta ostatu-gauek % 7,0koa. Guztira, 124.767 sarrera eta 223.342 ostatu-gau izan dira. Azkenik, Gipuzkoan 103.456 sarrera erregistratu dira 2023ko azaroan, hau da, 2022ko azaroan baino % 5,1 gehiago. Ostatu-gauak, berriz, 198.408 izan dira, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino % 9,2 gehiago.

Hiriburuei dagokienez, sarreren kopuruak % 2,7ko igoera izan du Gasteizen, % 9,1ekoa Donostian eta % 11,2koa Bilbon. Era berean, aurreko urteko azaroarekin alderatuta, ostatu-gauak % 17,3 igo dira Gasteizen, % 11,1 Donostian eta % 10,6 Bilbon.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia 1,88 egunekoa izan da 2023ko azaroan, hau da, aurreko urteko hilabete berekoa baino handiagoa (1,85 egun 2022ko azaroan). Batez besteko egonaldiak ez du adierazten Euskal AEra etortzen diren bidaiarien egonaldiaren guztizko iraupena, gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egun kopurua baizik.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Azaroa 2023

Excel csv
 Betetze-mailak (%)Errentagarritasuna
  plazen arabera gelakaADR (eurotan)RevPAR (eurotan)
 2023/11p.p. *2023/11p.p. *2023/11m/m-12 (%)2023/11m/m-12 (%)
EUSKAL AE47,92,760,03,286,047,351,5813,3
         
Araba/Álava48,73,564,24,377,012,849,4210,3
Vitoria-Gasteiz51,64,769,85,066,353,046,2911,0
         
Bizkaia46,92,259,62,288,037,352,4711,4
Bilbao51,84,266,45,893,654,662,1614,7
         
Gipuzkoa48,83,058,83,987,269,151,3216,8
Donostia / San Sebastian52,62,962,55,598,728,661,6819,1

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2023ko Abenduaren 20a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Azaroan, Euskal AE osoko okupazio-maila % 47,9ra iritsi da plazen arabera neurtuta, eta % 60,0ra gelen arabera neurtuta. 2022ko azaroarekin alderatuta, igoerak 2,7 eta 3,2 portzentaje-puntukoak izan dira, hurrenez hurren.

Euskal AEn, eguneko batez besteko tarifa edo ADRa (“logela bakarrik” erregimeneko gela bikoitz bainugeladunari aplikatua) 86,04 eurokoa izan da 2023ko azaroan. Beraz, % 7,3ko igoera gertatu da aurreko urteko azaroarekin alderatuta. ADRa 88,03 eurora iritsi da Bizkaian, 87,26 eurora Gipuzkoan eta 77,01 eurora Araban. Hiriburuen kasuan, ADRaren balioak honako hauek izan dira: 98,72 euro Donostian, 93,65 euro Bilbon eta 66,35 euro Gasteizen.

Euskal AEko hotel-establezimenduetan, RevPar edo gela eskuragarri bakoitzeko batez besteko diru-sarrerak 51,58 eurokoak izan dira 2023ko azaroan, hau da, aurreko urteko hilabete berean lortutakoak baino % 13,3 handiagoak.

Informazio-oharra

Hoteletako ETHaren erantzun-tasa % 87,8koa izan da 2023ko azaroan. Eustatek eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.

Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Sarrerek % 7,3ko igoera eta ostatu-gauek % 8,8koa izan dute Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 2023ko azaroan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2023/12/20
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021674_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali