2024/01/23ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2023ko abendua

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2023an, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerek %10,4 egin dute gora, eta gaualdiek %12,0, 2022 urtearekin alderatuta

2023ko abenduan, sarrerak %6,6 eta gaualdiak %7,0 hazi dira, 2022ko abenduaren aldean

Eustaten datuen arabera, 2023an 3.687.240 sarrera eta 7.214.545 gaualdi izan dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan. 2022. urtearen aldean, sarrerak %10,4 gehitu dira eta gaualdiak %12,0.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. 2023

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldia
 2023p/p-1 (%)2023p/p-1 (%)20232022
EUSKAL AE3.687.24010,47.214.54512,01,961,93
Estatukoak2.013.9453,73.883.4495,11,931,90
Atzerritarrak1.673.29519,73.331.09621,31,991,97
       
Araba/Álava503.59611,2998.49618,21,981,87
Estatukoak349.85710,7699.34115,32,001,92
Atzerritarrak153.73912,6299.15525,71,951,74
Vitoria-Gasteiz385.08714,8799.43123,32,081,93
       
Bizkaia1.688.13011,53.233.46811,81,921,91
Estatukoak937.5832,91.737.5312,41,851,86
Atzerritarrak750.54724,61.495.93725,11,991,99
Bilbao1.151.35210,92.233.62012,91,941,91
       
Gipuzkoa1.495.5148,82.982.58110,31,991,97
Estatukoak726.5051,51.446.5773,91,991,95
Atzerritarrak769.00916,81.536.00417,02,001,99
Donostia / San Sebastian960.28211,31.947.51311,42,032,03

p/p-1 Azken aldian izandako urte arteko aldakuntza-tasa (p), aurreko urteko aldi berarekin alderatuta (p-1)

Data 2024ko Urtarrilaren 23a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Lurralde historikoei dagokienez, 2023an, Arabako hotel-establezimenduetako sarrerak 503.596 izan dira, hau da, Euskal AEko guztizkoaren %13,7, eta 998.496 gaualdi izan dira, guztizkoaren %13,8. Bizkaiak sarreren %45,8 jaso ditu, 1.688.130, eta gaualdien %44,8, 3.233.468. Gipuzkoak, sarreren %40,6, 1.495.514, eta gaualdiak %41,3 izan dira, 2.982.581.

Zifra horiek adierazten dute sarreren urteko hazkundea %11,2koa izan dela Araban, %11,5ekoa Bizkaian eta %8,8koa Gipuzkoan. Gaualdien bilakaera antzekoa izan da: 2023an %18,2 igo dira Araban, %11,8 Bizkaian eta %10,3 Gipuzkoan, aurreko urtearen aldean. Nabarmentzekoak dira Euskal AEko atzerritar jatorriko sarrera eta gaualdien gehikuntza, %19,7 eta %21,3, hurrenez hurren.Hiru hiriburuen portaera dagokion lurraldeko gainerako lurraldeena baino hobea izan da: urtean zehar metatutako sarreren kopurua %14,8 hazi da Gasteizen, %11,3 Donostian eta %10,9 Bilbon. Gaualdien kasuan, antzera, urteko hazkundeak %23,3ra iritsi dira Gasteizen, %11,4ra Donostian eta %12,9ra Bilbon.

Batez besteko egonaldia 1,96 egunekoa izan da Euskal AE osoan 2023an, aurreko urtean baino zertxobait hobea (1,93 egun). Araban 1,98 egunekoa izan da, eta 2022an 1,87; Bizkaian 1,92 egunekoa izan da, 2022ko 1,91aren oso antzekoa; eta azkenik, Gipuzkoan 1,99 egunekoa izan da, aurreko urteko 1,97aren aldean.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. 2023

Excel csv
 Betetze-mailak (%)Errentagarritasuna
  plazen arabera gelakaADR (eurotan)RevPAR (eurotan)
 2023p.p. *2023p.p. *2023p/p-1 (%)2023p/p-1 (%)
EUSKAL AE57,83,968,55,0108,259,674,1218,2
         
Araba/Álava54,54,467,95,284,313,957,2612,4
Vitoria-Gasteiz55,65,471,86,171,034,850,9714,5
         
Bizkaia56,04,267,75,8100,7010,568,1320,8
Bilbao61,35,573,47,7111,1410,481,5223,3
         
Gipuzkoa61,13,369,63,9125,2210,787,2017,4
Donostia / San Sebastian65,83,073,44,2151,629,2111,2915,8

p/p-1 Azken aldian izandako urte arteko aldakuntza-tasa (p), aurreko urteko aldi berarekin alderatuta (p-1)

p.p.*= aurreko urteko portzentajezko puntuko aldea

Data 2024ko Urtarrilaren 23a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Hotel-establezimenduetan, 2023ko okupazio-maila %57,8koa izan da Euskal AE osoan plazen arabera neurtuta, eta %68,5ekoa logelen arabera neurtuta. 2022. urtearen aldean, igoera ehuneko 3,9 puntukoa izan da plazen okupazio mailaren kasuan, eta 5,0 puntukoa logelen kasuan.

Errentagarritasun-adierazleei dagokienez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) 108,25 eurokoa izan da 2023 amaieran, eta logela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar) 74,12 eurokoak. Biak ala biak, aurreko urtekoak baino altuagoak izan dira, ADR %9,6ko aldearekin eta RevPar %18,2.

2023ko abenduan, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak %6,6 gehitu dira eta gaualdiak %7,0, urte arteko baliotan. Sarrerak 255.471 izan dira, eta guztira 470.907 gaualdi izan dira.2023ko abenduko sarrera guztien %30,9 eta gaualdien %31,5 atzerritar jatorrikoak izan dira, 2022ko abenduan erregistratutakoak baino ehuneko handixeagoak, iaz %28,9 eta %29,1 izan baitziren, hurrenez hurren. Estatutik etorritako sarrerak eta gaualdiak %3,7 eta %3,4 igo dira urte artean, hurrenez hurren.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Abendua 2023

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldia
 2023/12m/m-12 (%)2023/12m/m-12 (%)2023/122022/12
EUSKAL AE255.4716,6470.9077,01,841,84
Estatukoak176.5613,7322.6343,41,831,83
Atzerritarrak78.91013,8148.27315,61,881,85
       
Araba/Álava36.190-3,473.2757,82,021,81
Estatukoak29.320-5,857.2202,11,951,80
Atzerritarrak6.8708,316.05534,22,341,89
Vitoria-Gasteiz29.119-4,962.3389,22,141,87
       
Bizkaia120.4749,5217.1457,11,801,84
Estatukoak87.5687,3153.1914,41,751,80
Atzerritarrak32.90615,663.95414,21,941,97
Bilbao83.8463,7153.7893,31,831,84
       
Gipuzkoa98.8077,2180.4876,51,831,84
Estatukoak59.6733,6112.2232,81,881,89
Atzerritarrak39.13413,368.26413,31,741,74
Donostia / San Sebastian69.2957,4125.9196,61,821,83

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2024ko Urtarrilaren 23a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Araban 36.190 sarrera eta 73.275 gaualdi erregistratu dira, hau da, sarrerak %3,4 jaitsi dira, baina gaualdiak %7,8 gehitu dira aurreko urteko abenduaren aldean. Bizkaian, sarrerak %9,5 hazi dira eta gaualdiak %7,1; guztira 120.474 eta 217.145. Gipuzkoan, 2023ko azken hilabetean, 98.807 sarrera erregistratu dira, 2022ko abenduan baino %7,2 gehiago, eta 180.487 gaualdi, aurreko urteko hil berean baino %6,5 gehiago.

Hiriburuka, sarrera-kopurua %4,9 jaitsi da Gasteizen, eta %7,4 igo da Donostian eta %3,7 Bilbon. Gaualdiei dagokienez, aurreko urteko abenduaren aldean, gehikuntzak izan dira hiru hiriburuetan: Gasteizen %9,2, Donostian %6,6 eta Bilbon %3,3.

2023ko abenduan batez besteko egonaldia 1,84 egunekoa izan da Euskal AE osoan, 2022ko hil berean izandakoaren berdina.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Abendua 2023

Excel csv
 Betetze-mailak (%)Errentagarritasuna
  plazen arabera gelakaADR (eurotan)RevPAR (eurotan)
 2023/12p.p. *2023/12p.p. *2023/12m/m-12 (%)2023/12m/m-12 (%)
EUSKAL AE46,82,554,53,784,576,546,0514,2
         
Araba/Álava47,01,158,23,275,244,243,7810,2
Vitoria-Gasteiz49,92,263,64,968,435,143,5513,9
         
Bizkaia46,83,954,95,284,637,946,4219,2
Bilbao51,93,360,05,189,617,053,8016,8
         
Gipuzkoa46,71,452,61,988,435,946,489,8
Donostia / San Sebastian50,30,954,71,097,555,553,377,4

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2024ko Urtarrilaren 23a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Euskal AE osoan, 2023ko abenduko okupazio-maila %46,8koa izan da plazen arabera neurtuta, eta %54,5ekoa logelen arabera neurtuta. 2022ko abenduaren aldean, hazkundea ehuneko 2,5 eta 3,7 puntukoa izan da, hurrenez hurren.

Errentagarritasuna, ADR edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtua, 84,57 eurokoa izan da Euskal AE osoan 2023ko abenduan, hau da, %6,5eko igoera izan da aurreko urteko abenduaren aldean. ADRa 88,43 eurokoa izan da Gipuzkoan, 84,63 eurokoa Bizkaian eta 75,24 eurokoa Araban. Hiriburuen arabera, aldeak handiagoak izan dira: ADRa 97,55 eurokoa izan da Donostian, 89,61 eurokoa Bilbon eta 68,43 eurokoa Gasteizen. Euskal AEn, 2023ko abenduan, RevPar edo gela erabilgarriko batez besteko diru-sarrerak 46,05 euro izan dira, aurreko urteko hil berean baino %14,2 gehiago.

Informazio-oharra

2023ko abenduko hotelen ETHren estaldurari dagokionez, %81,2koa izan da. Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.

Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2023an, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerek %10,4 egin dute gora, eta gaualdiek %12,0, 2022 urtearekin alderatuta

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2024/01/23
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021747_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali