HomeGaiakLandetxeakPrentsa Oharrak 2023an, Euskal AEko...

2024/01/24ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2023ko abendua

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2023an, Euskal AEko landetxeetan sarrerak 2022koak baino % 2,3 handiagoak izan dira, eta apartamentu turistikoetan % 24,7

Atzerriko jatorriko pertsonen ostatu-gauen kopuruaren urteko hazkundea % 16,4koa da landetxeetan eta % 26,5ekoa apartamentu turistikoetan

Euskal AEko landetxeei dagokienez, 2023an hobekuntza txiki bat izan da okupazio-aldagaietan 2022aren aldean: % 2,3ko igoera izan da sarreren kasuan eta % 2,8koa ostatu-gauen kasuan. Horrela, 2023an 172.918 sarrera izan dira landetxeetan eta 446.374 ostatu-gau egin dira, Eustaten datuen arabera.

Urtean zehar sarrerak gehitu egin dira Araban eta Gipuzkoan, % 0,3 eta % 4,9ko gehikuntzekin, hurrenez hurren; Bizkaian, aldiz, sarrera kopurua aurreko urtekoa baino % 0,5 txikiagoa izan da. Aurreikusitako ostatu-gauen kopuruari dagokionez, hiru lurraldeek 2023an igoerak izan dituzte 2022an izandako datuen aldean. Gipuzkoan % 0,4 gehitu da kopuru hori, Bizkaian % 3,9 eta Araban % 9,2.

Atzerriko bisitariak Euskal AEko mota horretako establezimenduetako sarrera guztien % 25,0 izan dira 2023an, 2022an baino % 18,5 gehiago.

Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. 2023

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera gelaka
 2023p/p-1 (%)2023p/p-1 (%)202320222023p.p. *2023p.p. *
EUSKAL AE172.9182,3446.3742,82,582,5728,91,632,81,5
Estatukoak129.754-2,1343.143-0,62,642,61----
Atzerritarrak43.16418,5103.23116,42,392,43----
           
Araba/Álava30.4900,374.1759,22,432,2419,31,322,31,3
Estatukoak25.721-3,362.4445,72,432,22----
Atzerritarrak4.76925,211.73131,92,462,33----
           
Bizkaia53.049-0,5136.0483,92,562,4630,11,633,91,6
Estatukoak39.934-4,5104.6960,82,622,48----
Atzerritarrak13.11514,031.35215,52,392,36----
           
Gipuzkoa89.3794,9236.1510,42,642,7633,32,037,72,0
Estatukoak64.0990,0176.003-3,52,752,85----
Atzerritarrak25.28019,760.14814,22,382,49----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

Data 2024ko Urtarrilaren 24a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Euskal AEko landetxeetako batez besteko egonaldia 2,58 egunekoa izan da 2023an, 2022an erregistratu ziren 2,57 egunen antzekoa. Okupazio-maila, bestalde, % 28,9koa izan da plazen arabera neurtuta, eta % 32,8koa logelen arabera neurtuta, aurreko urtearen aldean ehuneko 1,6 eta 1,5 puntu igo ondoren, hurrenez hurren.

Euskal AEko apartamentu turistikoen 2023ko urteko balantzean, 2022ko datuekin alderatuta, hobekuntza ikusten da, bai sarreren kopuruari dagokionez, bai ostatu-gauei dagokienez. Urte osoa hartuta 176.781 sarrera eta 627.157 ostatu-gau izan dira guztira, eta 2022. urtearen aldean urteko igoerak % 24,7 eta % 17,0koak izan dira, hurrenez hurren.

Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. 2023

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera apartamenduka
 2023p/p-1 (%)2023p/p-1 (%)202320222023p.p. *2023p.p. *
EUSKAL AE176.78124,7627.15717,03,553,7837,11,262,3-1,0
Estatukoak113.47318,9395.14712,03,483,69----
Atzerritarrak63.30836,7232.01026,53,663,96----
           
Araba/Álava16.22113,997.9913,96,046,6225,41,263,1-3,2
Estatukoak13.86212,271.688-2,85,175,97----
Atzerritarrak2.35924,826.30328,211,1510,86----
           
Bizkaia110.68920,4265.75620,52,402,4037,50,749,5-1,9
Estatukoak71.11617,3162.91718,52,292,27----
Atzerritarrak39.57326,3102.83923,82,602,65----
           
Gipuzkoa49.87240,2263.41019,05,286,2244,30,273,72,3
Estatukoak28.49526,8160.54213,55,636,30----
Atzerritarrak21.37663,1102.86828,94,816,09----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

Data 2024ko Urtarrilaren 24a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

2023an jasotako sarrerak eta ostatu-gauak hazi egin dira, 2022an jasotakoekin alderatuta, hiru lurraldeetan, baina intentsitate desberdinarekin Apartamentu turistikoetako sarrerak, guztira, % 13,9 handitu dira Araban, % 20,4 Bizkaian eta % 40,2 Gipuzkoan. Ostatu-gauen kopurua, bestalde, % 3,9 igo da Araban, % 19,0 Gipuzkoan eta % 20,5 Bizkaian.

Atzerritar jatorriko pertsonen sarrerak, urtean zehar % 36,7ko igoera izan ondoren, Euskal AEko mota horretako establezimenduetan 2023an izandako guztizkoaren % 35,8 izan ziren, 2022an izandako % 32,7aren gainetik.

Plazen okupazio-mailak ehuneko 1,2 puntu gainditu du 2022an lortutako emaitza, eta apartamentu bakoitzeko okupazio-mailak ehuneko puntu bat egin du behera; 2023an % 37,1 eta % 62,3 izan dira, hurrenez hurren.

Euskal AEko turismo-aterpetxeei buruzko datuak argitaratu diren lehen urtea igaro ondoren, 2023ko urteko balantzean ikusten da aurreko urtearen aldean % 7,6ko hazkundea izan dela sarrera kopuruan eta % 6,3koa ostatu-gauetan, urte osoan 222.174 sarrera eta 401.124 ostatu-gaurekin. Sarreren urteko igoera % 6,4koa izan da Gipuzkoan, % 7,1ekoa Bizkaian eta % 34,0koa Araban. Era berean, ostatu-gauek urte osoan % 5,1 egin dute gora Gipuzkoan, % 6,6 Bizkaian eta, azkenik, % 17,5 Araban.

2023ko abendua

Urteko azken hilabetean, 2023ko abenduan, Euskal AEko landetxeetan sarrerak eta ostatu-gauak % 11,8 eta % 9,2 murriztu dira, hurrenez hurren, aurreko urteko abenduan ikusitako datuekin alderatuta, eta 11.546 eta 25.704n kokatu dira, hurrenez hurren.

2023ko abenduan, jatorri nazionala zuten pertsonak izan dira nagusi bai sarreretan bai ostatu-gauetan, guztizkoaren % 88,9 eta % 89,8, hurrenez hurren

Araban 3.243 sarrera erregistratu dira, aurreko urteko abenduan baino % 0,4 gutxiago; Bizkaian, % 3,0 jaitsi ondoren, 3.201 sarrera erregistratu dira, eta Gipuzkoan, abenduan, aurreko urteko abenduan baino % 22,0 gutxiago, 5.102 sarrera erregistratuz.

Aztertutako ostatu-gauetan joera desberdina izan da: Araban % 4,6 gehitu da eta 7.074 ostatu-gau izan dira; Bizkaian eta Gipuzkoan, aldiz, % 17,6ko eta % 11,2ko jaitsierak izan dira, hurrenez hurren, eta 6.490 ostatu-gau zenbatu dira Bizkaian eta 12.140 Gipuzkoan.

Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Abendua 2023

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera gelaka
 2023/12m/m-12 (%)2023/12m/m-12 (%)2023/122022/122023/12p.p. *2023/12p.p. *
EUSKAL AE11.546-11,825.704-9,22,232,1621,0-1,123,9-2,4
Estatukoak10.265-11,723.286-8,42,272,19----
Atzerritarrak1.281-12,92.418-16,31,891,96----
           
Araba/Álava3.243-0,47.0744,62,182,0822,51,222,2-0,9
Estatukoak3.131-3,36.9403,22,222,08----
Atzerritarrak112489,5134282,91,201,84----
           
Bizkaia3.201-3,06.490-17,62,032,3919,0-2,622,4-5,9
Estatukoak2.703-13,15.425-25,32,012,34----
Atzerritarrak498162,11.06573,52,143,23----
           
Gipuzkoa5.102-22,012.140-11,22,382,0921,4-1,525,7-0,8
Estatukoak4.431-16,010.921-4,52,462,17----
Atzerritarrak671-46,81.219-45,61,821,78----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2024ko Urtarrilaren 24a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Mota horretako establezimenduetan, Euskal AEko batez besteko egonaldia 2,23 egunekoa izan da abenduan, 2022ko hil berean ikusitako 2,16 eguneko batez bestekoa baino zertxobait handiagoa.

Plazakako eta gelakako okupazio-mailek ehuneko 1,1 eta 2,4 puntuko urte arteko beherakada izan dute, hurrenez hurren. Hala, plazakako betetze-maila % 21,0ekoa izan da eta gelakako betetze-maila % 23,9koa.

Apartamentu turistikoei dagokienez, 2023ko abenduan sarrerak eta ostatu-gauak 11.534 eta 47.046 izan dira, hurrenez hurren. Aurreko urteko abenduaren aldean, sarrerak % 7,6 gehitu dira eta ostatu-gauak % 3,6.

Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Abendua 2023

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera apartamenduka
 2023/12m/m-12 (%)2023/12m/m-12 (%)2023/122022/122023/12p.p. *2023/12p.p. *
EUSKAL AE11.5347,647.0463,64,084,2431,8-1,358,3-1,2
Estatukoak8.9624,233.9641,43,793,89----
Atzerritarrak2.57221,713.08210,05,095,62----
           
Araba/Álava820-27,88.68416,710,596,5626,23,668,09,7
Estatukoak758-29,65.8575,27,735,18----
Atzerritarrak625,42.82751,031,0031,00----
           
Bizkaia7.7194,517.613-7,02,282,5727,4-5,836,0-5,8
Estatukoak6.0512,013.187-11,12,182,50----
Atzerritarrak1.66815,24.4267,92,652,83----
           
Gipuzkoa2.99636,320.7499,16,938,6541,00,975,7-0,5
Estatukoak2.15335,314.92013,96,938,23----
Atzerritarrak84238,75.829-1,56,929,74----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2024ko Urtarrilaren 24a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Atzerritar jatorriko bisitarien kopurua Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera eta ostatu-gau guztien % 22,3 eta % 27,8 da, urte arteko % 21,7ko eta % 10,0eko gehikuntzen ondoren, hurrenez hurren.

Batez besteko egonaldia 4,08 egunekoa izan da 2023ko abenduan, 2022ko abendukoa (4,24 egun) baino laburragoa. Lurralde historikoei dagokienez, balio hori 2,28 egunekoa izan da Bizkaian, 6,93 egunekoa Gipuzkoan eta 10,59 egunekoa Araban.

Plazen araberako okupazio-maila % 31,8koa izan da Euskal AEn, eta % 58,3ra iritsi da apartamentuen arabera neurtuta. Horrek esan nahi du ehuneko 1,3 puntuko beherakada izan dela plazen okupazioaren kasuan, eta ehuneko 1,2 puntukoa apartamentuen okupazioaren kasuan.

Aterpetxe turistikoei dagokienez, 2023ko abenduan sarrerak eta ostatu-gauak 8.884 eta 16.203 izan dira, hurrenez hurren. Aurreko urteko abenduaren aldean, % 19,8 jaitsi dira sarrerak eta % 23,3 ostatu-gauak.

Informazio-oharra

Landetxeetako Egoiliarren Turismo Inkestaren erantzun-tasa % 69,9koa izan da, Apartamentu Turistikoetakoena % 79,05ekoa eta aterpetxeetakoen kasuan % 80,8koa 2023ko abenduan.

Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2023an, Euskal AEko landetxeetan sarrerak 2022koak baino % 2,3 handiagoak izan dira, eta apartamentu turistikoetan % 24,7

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2024/01/24
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021752_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali