2024/02/06ko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2023ko ABENDUA
EAEko industria-jarduera %5,4 igo zen 2023ko abenduan
2023ko balantzea %0,3ko hazkundearekin itxi da
Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko industria-produkzioa aurreko urteko hil berean izandakoa baino %5,4 handiagoa izan zen 2023ko abenduan. 2023 osoko balantzea industria-jardueraren %0,3ko igoerarekin itxi zen.
Aurreko hilaren aldean, Euskal AEko industria-jarduera %4,1 igo da azken hilabete honetan, urtaroen eragina zuzenduta.
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, Bitarteko ondasunetan (metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa barne) produkzioaren urte arteko igoera %4,8koa izan da.
Kontsumo-ondasunek, aldiz, urte arteko joera negatiboa izan dute 2023ko abenduan, produkzioa %0,5 murriztu baita sektore osoan. Jaitsiera hori Kontsumo-ondasun iraunkorren portaerari zor zaio, non altzarien eta etxeko tresnen fabrikazioa jasotzen den, besteak beste, %11,2ko murrizketarekin. Kontsumo-ondasun ez iraunkorren produkzioa, bestalde, %1,9 igo da. Azken horien artean daude elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa, farmazia-produktuak eta jantziak egitea.
Energiaren produkzioa ere jaitsi egin da 2023ko abenduan, %4,6 aurreko urteko hil beraren aldean. Sektore honetan sartzen dira energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura eta petrolioaren finketa.
Ekipamenduko ondasunen produkzioa berriz, %10,3 igo da, aurreko urteko abenduarekin alderatuta. Honen barruan sartzen dira ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta tren-materialen eraikuntza eta aeronautikaren edo itsasontzien eraikuntza.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Abendua 2023
| | Egutegi eraginak zuzendutako datuak | Datu desestazionalizatuak |
| | m / m-12 | Am / A(m-12) | m / m-1 |
| INDIZE OROKORRA | | | |
| Euskal AE | 5,4 | 0,3 | 4,1 |
| Araba/Álava | 8,1 | 0,6 | 2,9 |
| Bizkaia | 2,9 | 0,5 | 2,2 |
| Gipuzkoa | 6,5 | -0,1 | 6,6 |
| ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK | | | |
| Kontsumo-ondasunak | -0,5 | 0,2 | 1,8 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | -11,2 | -9,9 | 2,5 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 1,9 | 2,7 | 1,7 |
| Ekipo-ondasunak | 10,3 | 4,2 | 3,1 |
| Bitarteko ondasunak | 4,8 | -0,1 | 2,5 |
| Energia | -4,6 | -9,1 | 2,7 |
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
Data 2024ko Otsailaren 6a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Euskal AEko industriako garrantzi handieneko sektoreen artean, urte artean produkzioa gehien igo den sektoreak hurrengoak izan dira: Garraio-materiala (%18,6), Metalurgia eta metalezko produktuak (%6,4) eta Makineria eta ekipoa (%6,3). 2023ko abenduan jaitsierarik handienak izan dituztenak, berriz, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%8,0) eta Zura, papera eta arte grafikoak (%0,5) izan dira.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Abendua 2023
| | m / m-12 |
| Elikadura ind., edariak, tabakoa | 1,5 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | -0,5 |
| Kautxua eta plastikoak | 1,5 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 6,4 |
| Materiala eta tresna elektrikoak | 3,7 |
| Makineria eta tresneria | 6,3 |
| Garraio-materiala | 18,6 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | -8,0 |
(p)Behinbehineko datuak
Egutegi eraginak zuzendutako datuak
(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak
Data 2024ko Otsailaren 6a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Industria-Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da hiru lurralde historikoetan 2023ko abenduan. Ekoizpenak %8,1 egin du gora Araban, %6,5 Gipuzkoan eta %2,9 Bizkaian.
2023. URTEKO BALANTZEA
2023ko hamabi hilabeteetan, industria-sektore osoan metatutako hazkundea %0,3koa izan da. Bilakaera positibo hori Ekipoko ondasunen eta Kontsumo-ondasun ez iraunkorren portaera onari zor zaio bereziki, urte osoan %4,2ko eta %2,7ko hazkunde metatuak izan baitituzte, hurrenez hurren. Kontsumo-ondasunak, oro har, %0,2 gehitu dira. Produkzioa %9,9 jaitsi da Kontsumo-ondasun iraunkorretan, 2022. urtearen aldean, eta Energian eta Bitarteko ondasunetan, %9,1 eta %0,1, hurrenez hurren.
Lurralde historikoka, urteko tasa metatu positiboak ikusten dira Araban eta Bizkaian, %0,6 eta % 0,5ekoak, hurrenez hurren. Gipuzkoan, aldiz, %0,1eko jaitsiera metatua izan da.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hilabete honetako indizea laginaren %92,11ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62