2024/01/22ko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTU EKONOMIKOEN AURRERAPENA. 2023/IV

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPG %1,8 igo da 2023 osoan

Sortutako lanpostu garbiak 16.000 dira, %1,7 gehiago

Euskal AEko Barne Produktu Gordina (BPG) %1,8 igo da 2023an, 2022aren aldean, Eustatek egindako Hiruhileroko Kontu Ekonomikoen kalkuluen arabera. Enplegua, lanaldi osoko lanpostu baliokide gisa neurtuta, %1,7 hazi da urtean zehar, hau da, 16.000 lanpostu inguru sortu dira.

Kontu hauek egiteko unean eskura zegoen koiunturako informazio ekonomikoa aztertuta, ikus daiteke, 2023an, balio erantsia industrian, eraikuntzan eta merkatuko zerbitzuetan hazi dela, baina 2022an baino erritmo txikiagoan.

2023ko laugarren hiruhilekoari dagokionez, aurrekoaren aldean BPGk %0,4 egin du gora, eta aurreko urteko hiruhileko beraren aldean %1,6 egin du gora.

2023ko azken hiruhilekorako aurreikusitako lanaldi osoko lanpostu baliokideen kopurua aurreko urteko azken hiruhilekokoa baino %2,0 handiagoa da. Hiruhileko arteko terminoetan, laugarren hiruhilekoa 2023ko hirugarrenaren aldean, %0,5eko gehikuntza zenbatetsi da.

Datorren martxoaren 8an, Eustatek BPGaren eta enpleguaren zenbatespen bereiziak argitaratuko ditu 2023ko laugarren hiruhilekoko Kontuetan, unean eskuragarri ez zegoen koiunturazko informazioa abiarazi ondoren.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPG %1,8 igo da 2023 osoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2024/01/22
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021745_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali