2024/01/25eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2023ko ABENDUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntza-kostuak %0,1 jaitsi dira 2023ko abenduan

Urte arteko zifretan, 2023ko abendua eta 2022koa alderatuta, prezioen igoera %3,8koa izan da.

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea %0,1 jaitsi da 2023ko abenduan, aurreko hilaren aldean. 2022ko hil beraren aldean, kostuak %3,8 igo dira.

Obra Zibileko kostuak %0,3 jaitsi dira, eta Eraikuntzakoak konstante mantendu dira. 2022ko abenduaren aldean, prezioak %3,8 igo dira Eraikuntzan eta Obra Zibilean.

2023ko azaroaren aldean, lehengaien kostuak %0,1 jaitsi dira, eta eskulanaren kostuak, berriz, ez dira aldatu. Urte arteko datuei dagokienez, lehengaien kostuaren igoera % 4,3koa izan da, eta eskulanarena % 2,1ekoa.

Lehengaien kostua %0,1 jaitsi da hil artean Eraikuntzaren sektorean eta %0,4 Obra Zibilean. Urte arteko bilakaeran, Eraikuntzako lehengaien kostuak %4,3 igo dira, eta Obra Zibilekoak %4,2.

Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Abendua 2023

Excel csv
 IndizeaAldakuntza (%)
  m/m-1m/m-12
Guztira126,4-0,13,8
Eraikinak125,80,03,8
Obra zibila129,0-0,33,8
    
Lehengaiak128,7-0,14,3
Eraikinak127,9-0,14,3
Obra zibila131,9-0,44,2
    
Laneskua119,10,02,1

Oinarria 2015=100

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

(p)Behinbehineko datuak

Data 2024ko Urtarrilaren 25a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea

2023ko abenduan izan dute gorakadarik handiena Eraikuntzaren sektorean kontsumitutako lehengaien prezioek, 2022ko abenduaren aldean: Ez-metalezko mineralak (%11,3), Kautxu eta plastikoa (%10,6) eta Altzarigintza (%6,3). Sektoreko lehengaiak diren produktuak ekoizten dituzten azpisektore nagusiak, aldiz, honako hauek izan dira: Energia elektrikoa eta Gasa (%41,9), Petrolioa fintzea (%8,8) eta Industria kimikoa (%5,7).

Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p) . Abendua 2023

Excel csv
 m / m-12
Ezmetalezko meak11,3
Zuraren eta kortxoaren industria-3,0
Petrolioa fintzea-8,8
Industria kimikoa-5,7
Kautxua eta plastikoa10,6
Produktu mineral ez-metalezkoak5,3
Metalgintza-0,3
Metalezko artikuluak0,7
Material elektronikoa4,8
Material elektrikoa3,0
Makineriaren fabrikazioa5,4
Altzarigintza6,3
Energia elektrikoa eta gasa -41,9

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2024ko Urtarrilaren 25a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntza-kostuak %0,1 jaitsi dira 2023ko abenduan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2024/01/25
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021755_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali