HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotzak % 1,6 murriztu...

2024/02/05eko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA. III/2023

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Jaiotzak % 1,6 murriztu ziren 2023ko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEn

Ezkondu gabe zeuden amen erditzeak guztien % 50 izan ziren eta amen % 31,3k atzerriko nazionalitatea zuen

2023ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoan 3.478 haur jaio ziren —aurreko urteko aldi berean baino % 1,6 gutxiago—, Eustaten datuen arabera. Urteko jaitsiera metatua % 3,2koa izan da. Lurraldeka, jaitsierarik nabarmenena Gipuzkoan gertatu da, % 3; Bizkaian ere behera egin du, % 1,2; Araban, berriz, % 0,2 igo da. Kopuru absolutuetan, Bizkaian 1.763 haur jaio ziren, Gipuzkoan 1.150 eta Araban 565.

2023ko udako hilabeteetan, ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztizkoaren % 50 izan ziren; 2022ko hiruhileko berean erregistratutako % 49,5en gainetik. Ehuneko hori % 53,3koa da Bizkaian, % 49,7koa Araban eta % 45ekoa Gipuzkoan.

Jaiotza-hurrenkeraren arabera, erdiak baino gehiago, 1.788, lehenengo seme-alabak izan ziren 2023ko hirugarren hiruhilekoan; 1.195 haur D % 34,4) aurretik beste haur bat zegoen familietan jaio ziren; eta % 14,2 familia bateko hirugarren eta ondorengo seme-alabak izan ziren.

Jaiotakoen amen % 10,9k 40 urtetik gora zituen

Jaiotzak amen adinaren arabera banatuz gero, 30-39 urteko amen taldea izan zen nagusi, eta horien artean izan ziren erditzeen % 68,8. Ehuneko askoz txikiagoa erakusten zuten 25-29 urtekoen taldeak (% 13,3) eta 25 urtetik beherakoenak (% 7); 40 urtetik gorako amen taldea, berriz, % 10,9 zen.

Ama ezkongabeen amatasun-adina ama guztiak hartuta kalkulatutakoa baino txikiagoa izan zen; izan ere ama ezkongabeen % 9,5ek 25 urte baino gutxiago zituen, eta % 15,8k 25-29 urte bitartean; 40 urtetik gorako ama ezkongabeak % 11 izan ziren.

Handitu egin da atzerriko nazionalitatea duten amen kopurua

2023ko uztailean, abuztuan eta irailean, Euskal AEn jaiotakoen amen % 31,3k atzerriko nazionalitatea zuen. 2022ko aldi berean, ehuneko hori % 31,1 izan zen. Lurraldeka, Araban % 38,4 izan ziren, Gipuzkoan % 32,6 eta Bizkaian % 28,2.

Euskal AEn bizirik jaioak, amaren bizilekuaren lurralde historikoaren, sexuaren, adinaren, egoera zibilaren eta nazionalitatearen, hurrenkeraren eta jaiotza-hilabetearen arabera (1). 2023/III

Excel csv
 Egungo hiruhilekoa (III/2023)Aurreko hiruhilekoa (II/2023)Aurreko urteko hiruhileko bera (III/2022)
 KOP%KOP%GehikuntzaKOP%Gehikuntza
Euskal AE3.478100,03.238100,07,43.534100,0-1,6
Araba / Álava56516,255517,11,856416,00,2
Bizkaia1.76350,71.58148,811,51.78550,5-1,2
Gipuzkoa1.15033,11.10234,04,41.18533,5-3,0
         
Sexua        
Mutilak1.76950,91.64350,77,71.83151,8-3,4
Neskak1.70949,11.59549,37,11.70348,20,4
         
AMAREN ADINA        
= 24 urte2447,02206,810,92467,0-0,8
25 - 29 urte46513,346114,20,945712,91,8
30 - 34 urte1.25136,01.14835,59,01.23134,81,6
35 - 39 urte1.14032,81.06232,87,31.23334,9-7,5
= 40 urte37810,934710,78,936710,43,0
         
Amaren egoera zibila        
Ezkondua1.73950,01.63150,46,61.78350,5-2,5
Ezkon gabea1.73950,01.60749,68,21.75149,5-0,7
         
Amaren nazionalitatea        
Espainiarra2.38868,72.19567,88,82.43568,9-1,9
Atzerrikoa1.09031,31.04332,24,51.09931,1-0,8
         
Jaiotza-ordena        
Lehenengoa1.78851,41.52547,117,21.73249,03,2
Bigarrena1.19534,41.23438,1-3,21.31537,2-9,1
Hirugarrena edo gehiago49514,247914,83,348713,81,6
         
Jaiotza-hilabetea        
Uztaila1.18334,0   1.25635,5-5,8
Abuztua1.14733,0   1.18933,6-3,5
Iraila1.14833,0   1.08930,85,4

(1)Hiruhileko honetako eta aurreko hiruhilekoko datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira

Data 2023ko Irailaren 11

Iturria: Eustat. Jaiotzen Estatistika

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotzak % 1,6 murriztu ziren 2023ko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEn

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2024/02/05
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/02
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021763_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali