2024/01/19ko prentsa-oharra
BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA. 2023/IV
Langabeak 5.800 gutxiago dira, eta langabezia-tasa % 7ra jaitsi da 2023ko 4. hiruhilekoan Euskal AEn
Azken urtean, langabeak 16.700 gutxiago izan dira, eta langabezia-tasa % 8,5etik % 7ra jaitsi da
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko lan-merkatuari buruzko 2023ko laugarren hiruhilekoko datuek islatzen dute aurreko hiruhilekoan baino 500 landun gehiago eta 5.800 langabe gutxiago daudela. 2023ko laugarren hiruhilekoan, langabeen kopurua 73.100era iritsi dela eta landunen kopurua, berriz, 976.400era iritsi dela zenbatetsi da. Euskal AEko langabezia-tasa % 7 izan da, hau da, 2023ko hirugarren hiruhilekoan baino bost hamarren txikiagoa. Horrelako langabezia-tasa bat ez da lortu euskal ekonomian 2008. urteaz geroztik.
Landunen eta langabeen kopuruaren bilakaeraren ondorioz, jarduera-tasa % 56ra iritsi da 2023ko laugarren hiruhilekoan, eta, beraz, aurreko hiruhilekokoa baino 0,3 portzentaje-puntu txikiagoa izan da.
Lurralde historikoei dagokienez, eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Araban okupazioak gora egin du eta 2.000 langile gehiago daude. Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, 900 eta 600 landun gutxiago daude, hurrenez hurren. Hiriburuen kasuan, Bilbon 1.600 landun gehiago daude, Gasteizen 400 gehiago, eta Donostian, berriz, 1.500 gutxiago.
Okupazioaren igoerarik handiena emakumeen kasuan gertatu da (+900), eta gizonen kasuan, berriz, 300 landun gutxiago daude. Nazionalitatea kontuan hartuta, atzerriko nazionalitatea duten landunak 3.000 gehiago dira (+% 3,4), eta Espainiako nazionalitatea dutenak, berriz, 2.500 gutxiago (-% 0,3).
Okupazioak industriaren sektorean baino ez du gora egin
Euskal AEko landunen kopuruak gora egin du industrian (6.100 landun gehiago dira, hots, +% 3,1), eta behera gainerako sektoreetan: zerbitzuen sektorean 4.000 gutxiago dira (-% 0,6), eraikuntzan 1.100 gutxiago (-% 1,9), eta lehen sektorean 600 gutxiago (-% 7,2).
Okupazio-tasa (16-64 urteko landunek adin horietako pertsonen guztizkoan duten ehunekoa) 0,1 portzentaje-puntu igo da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 70,5era iritsi da. Tasa hori % 73,4ra iritsi da gizonen kasuan, eta % 67,5era emakumeen kasuan.
Nazionalitateari dagokionez, okupazio-tasarik handiena Espainiako nazionalitatea duten pertsonena da (% 71,8), eta 0,2 portzentaje-puntu jaitsi da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Atzerriko nazionalitatea duten pertsonen kasuan, berriz, tasa 2,2 puntu igo da, eta % 59,8ra iritsi da.
Lurralde historikoei dagokienez, okupazio-tasarik handiena Gipuzkoakoa da (% 71,7), baina 0,5 portzentaje-puntuko jaitsiera izan du aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Haren atzetik, Arabako tasa % 70,3ra iritsi da, eta portzentaje-puntu bateko igoera izan du aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Azkenik, Bizkaiko okupazio-tasak 0,1 portzentaje-puntuko igoera izan du, eta % 69,8ra iritsi da.
Soldatako langileen kontratazio-modalitateari dagokionez, kontratu mugagabeak dituzten pertsonen kopuruak gora egin du aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta 3.800 gehiago dira. Aurreko urtearekin alderatuta, berriz, 25.600 gehiago dira.
Hamar etxetik seik pertsona aktibo guztiak dituzte okupatuta
Zenbatetsitakoaren arabera, 2023ko laugarren hiruhilekoan 909.500 etxe inguru daude Euskal AEn, eta, haietatik, herenek ez dute pertsona aktiborik (aurreko hiruhilekoan baino 2.000 etxe gehiagok). Hamar etxetik seitan, pertsona aktibo guztiak daude okupatuta (1.800 familia gutxiagotan). Gainera, etxeko pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten 25.200 etxe daude, hau da, aurreko hiruhilekoan baino 200 gehiago.
2023ko laugarren hiruhilekoko langabezia-tasa % 7koa izan da, hau da, aurreko hiruhilekokoa baino puntu-erdi txikiagoa
Euskal AEko langabeen kopurua (hau da, enplegua bilatzen ari diren, bilaketa-kudeaketa aktiboak egiten dituzten eta, gainera, lan egiteko prest dauden pertsonen kopurua) 73.100ekoa izan da urteko laugarren hiruhilekoan (aurreko hiruhilekoan baino 5.800 gutxiago). Emakume langabeak 34.500 dira laugarren hiruhilekoan, hau da, 4.400 gutxiago, eta gizon langabeak, berriz, 38.600 dira, hau da, 1.400 gutxiago.
2023ko laugarren hiruhilekoko datuen arabera, langabezia-tasa % 7koa izan da, hau da, aurreko hiruhilekokoa baino puntu-erdi txikiagoa. Emakumeen langabezia-tasak 0,8 portzentaje-puntuko jaitsiera izan du eta % 6,9ra iritsi da, eta gizonena, berriz, % 7,1ekoa izan da, hau da, 0,2 portzentaje-puntu txikiagoa.
Nazionalitateari dagokionez, langabeen kopuruak behera egin du Espainiako nazionalitatea duten pertsonen kasuan, eta 3.500 pertsona gutxiago dira (53.900 guztira). Atzerriko nazionalitatea dutenen kasuan, berriz, langabeen kopurua 19.200ekoa izan da, eta, beraz, 2.400 gutxiago dira.
Lurralde historikoei dagokienez, Araban behera egin du langabeen kopuruak, eta 200 gutxiago dira. Hortaz, langabezia-tasak 0,2 portzentaje-puntuko jaitsiera izan du, eta % 7,6ra iritsi da. Gipuzkoan, 18.600 langabe daude, hau da, 3.400 gutxiago. Hortaz, langabezia-tasak 0,9 portzentaje-puntuko jaitsiera izan du, eta % 5,4ra iritsi da. Bizkaian, langabeak 2.400 gutxiago dira. Hortaz, langabezia-tasak 0,4 portzentaje-puntuko jaitsiera izan du, eta % 7,7ra iritsi da.
Hiriburuei dagokienez, Donostian 600 langabe gutxiago daude, Bilbon 1.000 gehiago eta Gasteizen, berriz, 400 gehiago, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.
EUROSTAT - Europar Batasuneko Estatistika Bulegoaren arabera, 2023ko azaroan urtaroen araberakoa ez den Europar Batasuneko langabezia-tasa % 5,9koa izan da, eta Espainiakoa, berriz, % 11,9koa.
Azken urtean, landunen kopuruak % 1,4ko igoera izan du, eta langabezia-tasa % 8,5etik % 7ra jaitsi da
Euskal AEko landunen kopuruak % 1,4ko igoera izan du 2022ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, eta 13.500 landun gehiago dira. Langabezia-tasak 1,5 portzentaje-puntuko jaitsiera izan du (% 8,5etik % 7ra jaitsi da), eta 16.700 pertsona gutxiago daude, beraz, langabezia-egoeran Euskal AEn, 2022ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta.
Hiruhilekoko batez besteko afiliatuen % 97,1 lanean ari dira, LANEren irizpidearen arabera
Zenbatetsitakoaren arabera, Euskal AEn 935.200 pertsona daude afiliatuta hiruhilekoan, batez beste, hau da, Euskal AEn bizi diren eta Gizarte Segurantzan afiliatuta dauden pertsonak, hiruhilekoan lan egindako egun kopuruaren arabera haztatuak. Haietatik, % 97,1 landunak dira (908.400 pertsona), BJAk erabiltzen dituen Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) irizpideen arabera.
BJAren LANE landunetatik, 39.000 (% 4) ez daude Gizarte Segurantzan afiliatuta, funtzionarioen mutualitate publikoetakoak direlako edo beste egoera batzuetan daudelako.
Langabeen % 37,5 ez daude erregistratutako langabe gisa jasota
Zenbatetsitakoaren arabera, Euskal AEn 87.700 langabe daude Lanbiden erregistratuta hiruhilekoan, batez beste (hau da, Euskal AEn bizi diren eta inkesta egin den unean Lanbiden —erregistratutako langabeziako kategoriaren batean— erregistratuta zeuden pertsonak). Haietatik, % 49,4 langabeak dira, LANEren definizioaren arabera (43.400 pertsona). BJAren LANE langabeen % 37,5 ez daude langabe gisa erregistratuta Lanbiden (27.400 pertsona), baina enplegu-eskatzaileen beste kategoria batzuetan egon daitezke.
Euskal AEko jardueraren araberako biztanleria. 2023/IV
| | 2023/IV | 2023/III | t/t-1 |
| | Mila | Mila | Mila | % |
| 16 URTE ETA GEHIAGOKO BIZTANLERIA | 1.875,7 | 1.873,9 | +1,8 | 0,1 |
| | | | | |
| BIZTANLERIA AKTIBOA | 1.049,5 | 1.054,9 | -5,4 | -0,5 |
| Gizonak | 546,5 | 548,3 | -1,8 | -0,3 |
| Emakumeak | 503,0 | 506,5 | -3,5 | -0,7 |
| | | | | |
| Araba/Álava | 160,7 | 158,8 | +1,9 | +1,2 |
| Bizkaia | 546,4 | 549,7 | -3,3 | -0,6 |
| Gipuzkoa | 342,5 | 346,4 | -3,9 | -1,1 |
| | | | | |
| Vitoria-Gasteiz | 119,1 | 118,3 | +0,8 | +0,7 |
| Bilbao | 168,2 | 165,6 | +2,6 | +1,6 |
| Donostia / San Sebastian | 86,2 | 88,4 | -2,2 | -2,5 |
| Beste udalerriak | 676,1 | 682,5 | -6,4 | -0,9 |
| | | | | |
| Espainiarrak | 939,4 | 945,2 | -5,8 | -0,6 |
| Atzerriko nazionalitatea | 110,2 | 109,6 | +0,6 | +0,5 |
| | | | | |
| BIZTANLERIA LANDUNA | 976,4 | 975,9 | +0,5 | +0,1 |
| Gizonak | 508,0 | 508,3 | -0,3 | -0,1 |
| Emakumeak | 468,5 | 467,6 | +0,9 | +0,2 |
| | | | | |
| Araba/Álava | 148,4 | 146,4 | +2,0 | +1,4 |
| Bizkaia | 504,2 | 505,1 | -0,9 | -0,2 |
| Gipuzkoa | 323,8 | 324,4 | -0,6 | -0,2 |
| | | | | |
| Vitoria-Gasteiz | 108,6 | 108,2 | +0,4 | +0,4 |
| Bilbao | 152,7 | 151,1 | +1,6 | +1,1 |
| Donostia / San Sebastian | 81,1 | 82,6 | -1,5 | -1,8 |
| Beste udalerriak | 634,0 | 633,9 | +0,1 | +0,0 |
| | | | | |
| Espainiarrak | 885,4 | 887,9 | -2,5 | -0,3 |
| Atzerriko nazionalitatea | 91,0 | 88,0 | +3,0 | +3,4 |
| | | | | |
| Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza | 7,7 | 8,3 | -0,6 | -7,2 |
| Industria | 200,7 | 194,6 | +6,1 | +3,1 |
| Eraikuntza | 55,7 | 56,8 | -1,1 | -1,9 |
| Zerbitzuak | 712,3 | 716,3 | -4,0 | -0,6 |
| | | | | |
| Soldatakoa | 801,3 | 803,3 | -2,0 | -0,2 |
| Lan-kontratu mugagabearekin | 629,5 | 625,7 | +3,8 | +0,6 |
| - Aldi baterako kontratuarekin eta kontraturik gabe | 171,7 | 177,6 | -5,9 | -3,3 |
| Soldatarik gabeak | 175,2 | 172,6 | +2,6 | +1,5 |
| | | | | |
| BIZTANLERIA LANGABEA | 73,1 | 78,9 | -5,8 | -7,4 |
| Gizonak | 38,6 | 40,0 | -1,4 | -3,5 |
| Emakumeak | 34,5 | 38,9 | -4,4 | -11,3 |
| | | | | |
| 16 - 24 urte | 8,1 | 9,9 | -1,8 | -18,2 |
| 25 - 44 urte | 33,8 | 36,6 | -2,8 | -7,7 |
| 45 urte eta gehiago | 31,2 | 32,5 | -1,3 | -4,0 |
| | | | | |
| Araba/Álava | 12,2 | 12,4 | -0,2 | -1,6 |
| Bizkaia | 42,2 | 44,6 | -2,4 | -5,4 |
| Gipuzkoa | 18,6 | 22,0 | -3,4 | -15,5 |
| | | | | |
| Vitoria-Gasteiz | 10,5 | 10,1 | +0,4 | +4,0 |
| Bilbao | 15,5 | 14,5 | +1,0 | +6,9 |
| Donostia / San Sebastian | 5,1 | 5,7 | -0,6 | -10,5 |
| Beste udalerriak | 42,1 | 48,6 | -6,5 | -13,4 |
| | | | | |
| Espainiarrak | 53,9 | 57,4 | -3,5 | -6,1 |
| Atzerriko nazionalitatea | 19,2 | 21,6 | -2,4 | -11,1 |
| | | | | |
| BIZTANLERIA EZ-AKTIBOA | 826,1 | 819,0 | +7,1 | +0,9 |
| | | | | |
| ETXEGUNEAK | 909,5 | 909,1 | +0,4 | +0,0 |
| Pertsona aktiboekiko familia-etxeak | 604,8 | 606,3 | -1,5 | -0,2 |
| Denak okupatuak | 545,6 | 547,4 | -1,8 | -0,3 |
| Denak langabeak | 25,2 | 25,0 | +0,2 | +0,8 |
| Pertsona aktiborik gabeko familia-etxeak | 304,7 | 302,7 | +2,0 | +0,7 |
Aurtengo urtearen datuak behin-behinekoak dira eta aurreko urtekoak ikuskatu dira urte horretako urtarrilaren oinarri 1ekiko populazioaren gaurkotzearekin.
t/t1 Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza aurreko hiruhilekoaren aldean
Data 2023ko Urriaren 20a
Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkesta
Euskal AEko jardueraren araberako biztanleria. Tasa nagusiak. 2023/IV
| | 2023/IV | 2023/III | t/t-1 (p.p.) |
| JARDUERA-TASA | 56,0 | 56,3 | -0,3 |
| Gizonak | 60,7 | 60,9 | -0,2 |
| Emakumeak | 51,6 | 52,0 | -0,4 |
| | | | |
| Araba/Álava | 57,4 | 56,7 | +0,7 |
| Bizkaia | 55,6 | 55,9 | -0,3 |
| Gipuzkoa | 55,9 | 56,7 | -0,8 |
| | | | |
| Vitoria-Gasteiz | 57,0 | 56,4 | +0,6 |
| Bilbao | 56,8 | 55,9 | +0,9 |
| Donostia / San Sebastian | 55,1 | 57,0 | -1,9 |
| Beste udalerriak | 55,7 | 56,3 | -0,6 |
| | | | |
| Espainiarrak | 54,7 | 55,1 | -0,4 |
| Atzerriko nazionalitatea | 70,2 | 69,8 | +0,4 |
| | | | |
| OKUPAZIO-TASA (16 urtetik 64ra) | 70,5 | 70,4 | +0,1 |
| Gizonak | 73,4 | 73,4 | +0,0 |
| Emakumeak | 67,5 | 67,4 | +0,1 |
| | | | |
| Araba/Álava | 70,3 | 69,3 | +1,0 |
| Bizkaia | 69,8 | 69,7 | +0,1 |
| Gipuzkoa | 71,7 | 72,2 | -0,5 |
| | | | |
| Vitoria-Gasteiz | 69,7 | 68,6 | +1,1 |
| Bilbao | 70,1 | 69,1 | +1,0 |
| Donostia / San Sebastian | 73,0 | 75,0 | -2,0 |
| Beste udalerriak | 70,4 | 70,5 | -0,1 |
| | | | |
| Espainiarrak | 71,8 | 72,0 | -0,2 |
| Atzerriko nazionalitatea | 59,8 | 57,6 | +2,2 |
| | | | |
| LANGABEZIA TASA | 7,0 | 7,5 | -0,5 |
| Gizonak | 7,1 | 7,3 | -0,2 |
| Emakumeak | 6,9 | 7,7 | -0,8 |
| | | | |
| 16 - 24 urte | 14,8 | 16,3 | -1,5 |
| 25 - 44 urte | 7,9 | 8,6 | -0,7 |
| 45 urte eta gehiago | 5,5 | 5,7 | -0,2 |
| | | | |
| Araba/Álava | 7,6 | 7,8 | -0,2 |
| Bizkaia | 7,7 | 8,1 | -0,4 |
| Gipuzkoa | 5,4 | 6,3 | -0,9 |
| | | | |
| Vitoria-Gasteiz | 8,8 | 8,5 | +0,3 |
| Bilbao | 9,2 | 8,8 | +0,4 |
| Donostia / San Sebastian | 5,9 | 6,5 | -0,6 |
| Beste udalerriak | 6,2 | 7,1 | -0,9 |
| | | | |
| Espainiarrak | 5,7 | 6,1 | -0,4 |
| Atzerriko nazionalitatea | 17,4 | 19,7 | -2,3 |
| | | | |
| INAKTIBOTASUN TASA | 44,0 | 43,7 | +0,3 |
Aurtengo urtearen datuak behin-behinekoak dira eta aurreko urtekoak ikuskatu dira urte horretako urtarrilaren oinarri 1ekiko populazioaren gaurkotzearekin.
t/t1 Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza aurreko hiruhilekoaren aldean
p.p = Aldea portzentajezko puntutan
Data 2023ko Urriaren 20a
Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkesta
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62