HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2023ko hirugarren hiruhilekoan...

2024/02/20ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA. 2023/III

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2023ko hirugarren hiruhilekoan 2.261 ezkontza izan ziren Euskal AEn, aurreko urtean baino % 18,2 gutxiago

2019. urtearekin alderatuta, % 13ko jaitsiera gertatu da

2023ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn egindako ezkontzak 2.261 izan dira, hau da, aurreko urteko hiruhileko berean baino % 18,2 gutxiago (2.763 aurreko urteko hiruhileko berean). Hiruhileko honetako datuak 2019ko hiruhileko berekoekin alderatuz gero, % 13ko jaitsiera gertatu da egindako ezkontzen kopuruan. Horrek esan nahi du dagoeneko ez direla egiten aurreko urteetan pandemiagatik atzeratutako ezkontzak. Ezkontza guztietatik, 2.195 (% 97,1) sexu desberdineko pertsonen artekoak izan dira, eta gainerako 66ak (% 2,9) sexu bereko pertsonen artekoak (40 emakumeenak eta 26 gizonenak).

Lurralde historikoa kontuan hartuta, ezkontzen kopuruak hiru lurraldeetan egin du behera: Bizkaian, 999 ezkontza izan dira, Gipuzkoan 765 eta Araban 310. Bestalde, 187 bikotek Euskal AEtik kanpo inskribatu dute ezkontza. Hilabeteei dagokienez, iraila nabarmendu da: hiruhilekoko ezkontzen % 45,9 hilabete horretan egin dira.

2023ko udako hilabeteetan, ezkontza zibilen ehunekoa % 87ra iritsi da (% 84,1 sexu desberdineko pertsonen artekoak izan dira, eta % 2,9 sexu bereko pertsonen artekoak, zibilak nahitaez). 2023an, ehuneko hori 2022ko hiruhileko berekoa baino 0,5 puntu handiagoa izan da.

2023ko hirugarren hiruhilekoan izandako 2.261 ezkontzetan, Euskal AEn bizi diren 2.068 gizon eta 2.044 emakume ezkondu dira. 1.742 senarrentzat (% 85,2rentzat), lehen ezkontza izan da, eta 14 alargun eta 288 dibortziatu ezkondu dira berriz. Lehen aldiz ezkondu diren emakumeen ehunekoa gizonena baino handiagoa izan da: % 86,2 (1.782). Berriz ezkondutako alargunak 9 izan dira, eta berriz ezkondutako dibortziatuak 277.

Gora egin du atzerriko nazionalitatea duten ezkontideen ehunekoak

Ezkontideen adinaren araberako banaketari dagokionez, senarren % 90,4k eta emazteen % 84,6k 30 urte baino gehiago zituzten. 2022ko aldi berean, gizonen proportzioa % 91,6 izan zen, eta emakumeena, berriz, % 84,6.

2023ko uztailean, abuztuan eta irailean, gizon ezkonberrien % 13,9k eta emakume ezkonberrien % 19k atzerriko nazionalitatea zuten. Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, ehuneko hori 3,8 portzentaje-puntu igo da gizonen kasuan, eta 3,4 puntu emakumeen kasuan.

Egoiliarren ezkontzak, inskripzio-lurraldearen, ezkontza-motaren, ospatzeko moduaren, aurreko egoera zibilaren, adinaren eta ezkontza-hilabetearen arabera (1). 2023/III

Excel csv
 2023/III2023/II2022/III
 KOP%KOP%Gehikuntza (%)KOP%Gehikuntza (%)
Ezkontzak2.261100,02.275100,0-0,62.763100,0-18,2
         
Araba / Álava31013,728112,410,339714,4-21,9
Bizkaia99944,21.05846,5-5,61.18142,7-15,4
Gipuzkoa76533,877033,8-0,690232,6-15,2
Euskal AEtik kanpo1878,31667,312,728310,2-33,9
Sexu desberdineko pertsonen artean2.19597,12.19396,40,12.66696,5-17,7
Kanonikoak29313,01988,748,037213,5-21,2
Zibilak1.90284,11.99587,7-4,72.29483,0-17,1
Sexu bereko pertsonen artean662,9823,6-19,5973,5-32,0
Gizon artean261,1331,5-21,2471,7-44,7
Emakume artean401,8492,2-18,4501,8-20,0
         
Senar-emazteak2.044100,02.081100,0-1,82.449100,0-16,5
Ezkongabea1.74285,21.78785,9-2,52.11286,2-17,5
Alargunak140,7180,9-22,2210,9-33,3
Dibortzuatuak28814,127613,34,331612,9-8,9
< 30 urte1979,61798,610,12068,4-4,4
30 - 39 urte92845,488042,35,51.17748,1-21,2
= 40 urte91945,01.02249,1-10,11.06643,5-13,8
Espainiarrak1.76086,11.82987,9-3,82.20289,9-20,1
Atzerriko nazionalitatea28413,925212,112,724710,115,0
         
Emazteak2.068100,02.111100,0-2,02.459100,0-15,9
Ezkongabea1.78286,21.79485,0-0,72.13686,9-16,6
Alargunak90,460,350,040,2125,0
Dibortzuatuak27713,431114,7-10,931913,0-13,2
< 30 urte31815,428213,412,837915,4-16,1
30 - 39 urte1.00848,796045,55,01.21049,2-16,7
= 40 urte74235,986941,2-14,687035,4-14,7
Espainiarrak1.67681,01.78184,4-5,92.07684,4-19,3
Atzerriko nazionalitatea39219,033015,618,838315,62,3
         
Ezkontzaren hilabetea        
Uztaila95942,4   1.20343,5-20,3
Abuztua26411,7   46616,9-43,3
Iraila1.03845,9   1.09439,6-5,1

(1)Hiruhileko honetako eta aurreko hiruhilekoko datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira

Data 2024ko Otsailaren 20a

Iturria: Eustat. Ezkontzen Estatistika

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2023ko hirugarren hiruhilekoan 2.261 ezkontza izan ziren Euskal AEn, aurreko urtean baino % 18,2 gutxiago

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2024/02/20
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021879_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali