2024/02/26ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOIUNTURAKO INDIZEA. 2023/IV
Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko jarduera %6,2 hazi zen 2023
2023an, Eraikuntzak eta Obra Zibilak %5,6ko eta %9,8ko hazkundeak izan zituzten, hurrenez hurren.
2023. urte osoan, Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko jarduerak %6,2ko gehikuntza nominala izan du 2022. urtearen aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Etxegintzaren kasuan, urteko hazkunde metatua %5,6koa izan da, eta Obra Zibilarena, berriz, %9,8koa.
2023ko laugarren hiruhilekoari dagokionez, tasa aurreko urteko hiruhileko berean izandakoa baino %4,5 handiagoa izan da. Aurreko hiruhilekoaren aldean, urtaroen eragina zuzenduta eta uneko prezioetan, jarduera %1,1 gehitu da.
Urteko azken hiruhileko honetako urte arteko hazkundea Etxegintzaren portaera positiboagatik (%4,6) eta Obra Zibilagatik azaltzen da. Azken hau urteko laugarren hiruhilekoan %4,3 hazi da, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
2023ko laugarren hiruhileko honetako sektorearen jarduera aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, urtaroen eragina zuzenduta, eraikuntzaren koiuntura-indizea %1,1 igo da. Etxegintzako jarduera %1,0 igo da aurreko hiruhilekoaren aldean, eta Obra Zibilekoa %1,9.
Pertsonal okupatuaren indizea, aurreko hiruhilekoaren aldean %0,2 jaitsi ondoren, 2023ko laugarren hiruhilekoan 2022ko hiruhileko berean ikusitakoa baino %0,3 handiagoa izan da.
Euskal AEko eraikuntzaren koiunturako indizea. Aldakuntza tasak (%). Uneko prezioak (p). 2023/IV
| | Egutegiaren eragina zuzenduta | Desestazionalizatua |
| | t/t-4 | At/At-1 | t/t-1 |
| Produkzioaren indizea | 4,5 | 6,2 | 1,1 | |
| Eraikinak | 4,6 | 5,6 | 1,0 | |
| Obra zibila | 4,3 | 9,8 | 1,9 | |
| | | | | |
| Landunkopuruaren indizea | 0,3 | 0,2 | -0,2 | |
Oinarria 2015
(p)Behinbehineko datuak
At/At-1: t urteko lehen hiruhilekotik t urteko azken hiruhilekora arteko aldi metatuaren urte arteko aldakuntza-tasa, t-1 urtearen aldi beraren aldean
Data 2024ko Otsailaren 26a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren koiunturako indizea
2023 URTEKO BALANTZEA
2023. urte osoan, sektoreko jarduerak %6,2ko hazkundea izan du 2022. urtearekin alderatuta. Etxegintzaren kasuan, urteko hazkunde metatua %5,6koa izan da eta Obra Zibilarena %9,8koa.
Azkenik, 2023an metatutako langileen indizea aurreko urtekoa baino %0,2 handiagoa izan da.
Informazio-oharra
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren %91,46ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián,1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62